Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Loli Gartzia: “Zelaa ekarriko nuke, esan dezan ez dituztela murrizketak egin”

Hondarribiko ikastetxe publikoaren arduraduna da, baina horrek ez du esan nahi irakasle bezala aritu behar izaten ez duenik. Euskaraz hezitzea da beretzako eguneroko erronka, baina geroz eta zailagoa egiten zaiela onartu du. Satarka, Biteri eta Bordari zentroek osatzen dute Hondarribiko Talaia Eskola. Gainontzeko herrietan baino astebete geroago hasten dituzte eskolak bertan, herriko festak amaituta. Aurten 1.019 ikasle dituzte —Satarkan 198, 2-3 urtekoak; Biterin 437, 4 urtetik 2. mailaraino; eta Bordarin 384, 6. maila arte—. Talaian, 72 irakasle eta erdik egiten dute lan, eta Loli Gartzia (Hondarribia, 1954) zuzendariak dioenez, lanez gainezka daude, baina gogotsu. Zer moduz hasi da ikasturtea? Eromena izan da. Ikasle gehiago ditugu, eta irakasle gutxiago. Abuztuan hasi ginen dena antolatu nahian baina hilaren 12a iritsi zen, eta hankaz gora dago dena. Hondarribian irailaren 12a izaten da ikasturteko lehen eguna. Zer suposatzen du horrek? Irakasle guztiak hilaren 1ean hasten dira lanean, baina klaseak 12an, gainontzeko herrietako ikastetxeak hasten direnean herriko jaiak direlako. Traba izaten da, bai. Egutegiak guztira 175 eskola-egun ditu, eta horiek kokatzeko irailaren 6tik ekainaren 22ra arteko tartea dugu. Irailaren 6an hasiko bagina, malgutasun gehiago izango genuke jaiegunak, zubiak eta horrelakoak banatzeko. Baina irailaren 12an hasita, jaiak antolatzeko orduan, nahiko gatazka izaten dugu. Gero eta etorkin [...]

admin
Bidasoa
2012/09/21

Loli GartziaHondarribiko ikastetxe publikoaren arduraduna da, baina horrek ez du esan nahi irakasle bezala aritu behar izaten ez duenik. Euskaraz hezitzea da beretzako eguneroko erronka, baina geroz eta zailagoa egiten zaiela onartu du.

Satarka, Biteri eta Bordari zentroek osatzen dute Hondarribiko Talaia Eskola. Gainontzeko herrietan baino astebete geroago hasten dituzte eskolak bertan, herriko festak amaituta. Aurten 1.019 ikasle dituzte —Satarkan 198, 2-3 urtekoak; Biterin 437, 4 urtetik 2. mailaraino; eta Bordarin 384, 6. maila arte—. Talaian, 72 irakasle eta erdik egiten dute lan, eta Loli Gartzia (Hondarribia, 1954) zuzendariak dioenez, lanez gainezka daude, baina gogotsu.

Zer moduz hasi da ikasturtea?
Eromena izan da. Ikasle gehiago ditugu, eta irakasle gutxiago. Abuztuan hasi ginen dena antolatu nahian baina hilaren 12a iritsi zen, eta hankaz gora dago dena.

Hondarribian irailaren 12a izaten da ikasturteko lehen eguna. Zer suposatzen du horrek?
Irakasle guztiak hilaren 1ean hasten dira lanean, baina klaseak 12an, gainontzeko herrietako ikastetxeak hasten direnean herriko jaiak direlako. Traba izaten da, bai. Egutegiak guztira 175 eskola-egun ditu, eta horiek kokatzeko irailaren 6tik ekainaren 22ra arteko tartea dugu. Irailaren 6an hasiko bagina, malgutasun gehiago izango genuke jaiegunak, zubiak eta horrelakoak banatzeko. Baina irailaren 12an hasita, jaiak antolatzeko orduan, nahiko gatazka izaten dugu.

Gero eta etorkin gehiago joaten zaizkizue eta euskararekin laguntza behar izaten dute…
Guretzako erronka ikaragarria bihurtu da umeak euskaraz heztea, etorkinak geroz eta gehiago direlako. Eskola publikoetan bada HIPI figura bat —Hizkuntza Indartzeko Programako Irakaslea—. Gertatzen dena honakoa da, matrikulazio garaian eskatzen digutela HIPIrako zerrenda egitea, eta, ordutik ikasturtea hasten denerako, gauzak aldatzen dira. Zerrenda pasatu genuenetik hiru etorkin berri etorri dira, eta hiru horiek laguntzeko gure baliabideak erabili behar ditugu, ez dituztelako aurreikusi.

Hortik aparte, Delegaritzaren arabera bi urte nahikoak dira euskarazko errefortzurako, eta errealitatea ez da hori; agian ulertzeko balio izango die, baina ez normaltasunez aritzeko. Orduan, zer egin dugu guk? Espezialisten ordu libreak erabiltzen ari gara etorkinei euskarazko errefortzua emateko; ez dira ikasle berberak, hau da, Haur Hezkuntzan ingelesa ematen duenak 1. eta 2. mailan euskara errefortzua ematen du. Moldatu behar izan gara.

Euskararen ahozkotasuna sustatzeko Nolega programa du Talaiak. Nolako emaitzak izan ditu orain arte?
Oso onak. Aurten ekintza batzuk aldatu behar izan ditugu. Antzerkiarekin ezin izan dugu jarraitu; hainbeste handitu da taldea, ditugun egunak ez direla nahikoak antzerki tailerra behar bezala antolatzeko.

Lehen mailatik gora maila guztietan irratsaioak egiten dituzte; ikasleek prestatzen dituzte gidoiak eta irakasle bat aritzen da mailak eta taldeak antolatzen. 4. eta 5. mailakoek bertsolaritza lantzen dute eta Urtxintxarekin ere 5 urteko ikasleek Juana Joxepa Tronpeta programa lantzen dute, euskal jolasak lantzeko. Adin horretakoak gazteak dira, Biteriko bigarren urtean daude, eta lantzen diren jolasak patioan ondo egin daitezke gero.

Hainbeste etorkinekin, erronka ikaragarria bilakatu da euskaraz hezi ahal izatea

Eskola ordutegitik kanpoko ekintzei dagokionez, eskaintza zabala du Talaiak, eta urtero proposamen berriren bat plazaratzen duzue…
Gurasoen ekimena da. Asteazken arratsaldetan haurrek ez dute eskolarik, irakasleok ordu horiek planifikaziorako baliatzen ditugulako; horren ordez haurrek egunero ordu erdi bat gehiago sartzen dute. Gurasoek proposatu zuten umeak eskolan mantendu ahal izateko aukera, horretarako ekintzak antolatuz. Guraso elkarteak antolatzen ditu ekintza horiek, asteazken arratsaldetan, eskolan bertan. Eta urtero ekintza berriren bat sartzen dute: aurten sukaldaritza sartu dute, baita antzerkia ere, eta horrela, eskolako ordutegiaren barruan eman ezin dezakegun hori egin dezakete haurrek.

Eta horrez gain Eskola Kirola dago, 3. mailatik gora egiten dena, beste ikastetxeetan bezala. Hiruhilabetero ekintza desberdina egiten dute: futbola, saskibaloia, eskubaloia… Hipika ere egiten da, eta aurten aztertzen ari dira arku tiraketa egiteko aukera.

Iaz Biteri aterpea inauguratu zenuten. Hori eta gero, zein premia dituzue azpegiturei dagokionean?
Satarkan Biteriko aterpea bezalakoa nahiko genuke, baina ez dut uste holakorik iritsiko denik. Baina bai behar dugu estalpea goiko pisutik sartzen diren umeentzat, merkataritza guneetan izaten diren plastikozko tubo formako estalpe horietako bat. Baietz esan ziguten, egingo zutela… Horrela barruko pasiloetan ura sartzea ekidingo litzateke, oso irristakorrak direlako. Iaz ama bat erori zen eta denbora luzez bajan egon zen.

Eta hori zeinen ardura da?
Jaurlaritzak zentroa eraikitzen du, baina mantenua udalaren esku geratzen da. Hiru zentro ditugu —Satarka, Biteri eta Bordari—, baina mantenurako pertsona bakarra dago hiruentzat, eta atezainik ez. Guk egiten ditugu atezain lanak, eta mantenuko pertsonak lan ikaragarria egiten du, baina ez da nahikoa hiru zentroetan azaltzen diren beharrak betetzeko.

Iaz irakasleak mobilizatzen hasi ziren. Besteak beste, bajak kubritzeko ordezkoak eskatu zituzten. Nolakoa da egungo egoera?
Delegaritzak honela antolatzen du: Haur Hezkuntzan lehen egunetik ordezkoa jartzen du, baja aurkeztu eta hurrengo egunetik. Hori Haur Hezkuntzan da, baina aurrerago bost eskola-egun dira, astelehenetik ostiralera. Eta espezialistekin okerragoa da, hain premiazkoa ez dela esaten dutelako. Eta hau beste garai batean gertatuko balitz, moldatu gintezke, gure artean koltxoia genuelako. Koltxoi hori desagertu da; ez dugu inor. Azken zerrendan 72 irakasle eta erdi pasatu dizkigute, eta bertan daude zuzendaritzako kideak; ikasketa buruak klaseak ematen ditu, eta idazkariak ere.

Hauteskundeak gertu dira eta politikoek promesak egingo dituzte. Zer eskatuko zenieke?
Nik ez dakit promesak egingo dituzten, baina nik Zelaa hau bezalako eskola batean jarriko nuke, edo beste edozein eskolan, murrizketak ez direla egon esan dezan. Murrizketak izan dira, agian orain ez dira hain nabarmenak izan, baina oinarria baxuagoa zelako, aurreko urtean gehiago izan zirelako.

Eta gehiago iritsiko al dira?
Ezinezkoa da, ez baitago tarterik, gutxienekotan ari gara lanean. Ikasleen ratioa igo dute; gutxiago ez dute onartzen, baina gehiago bai. Gelak, tutoreak, espezialistak, denak gutxieneko mailan ditugu… eta ordu libreak ordezkapenak egiteko erabiltzen ditugu. Eta ordu libre horiek prestakuntzarako izan beharko lukete. Eta horri gehitu gurasoekin elkarrizketak egin behar direla. Dena ematen ari gara, eta gero irakasleak ondo bizi garela entzun behar izaten dugu hortik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.