Irakurketa klubak antolatu ditu bigarrenez liburutegiak
Irakurketa klubak antolatu ditu bigarrenez liburutegiak
Lezoko udal liburutegiak irakurketa klubak egitasmoa antolatu du bigarren aldiz aurten. Izena emateko epea ekainean zabaldu bazuten ere, interesdunek oraindik izena eman dezakete hilaren 28a arte. Irakurketa klubeko kideek ez dute arduratu beharko liburuak eskuratzeaz, liburutegiak banatuko dituelako saio bakoitza hasi baino hiru aste lehenago. Euskarazko irakurketa kluba Ane Mayozek dinamizatuko du eta gaztelerazkoa berriz, Javier Minak.
Joan den ikasturtean hamazazpi lagun aritu ziren guztira irakurketa klubean, hamar euskarazkoan eta zazpi gaztelerazkoan eta liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, aurreko urteko kopurua gainditu dute jada.
Landuko dituzten liburuak
Urriaren 29an hasita, euskarazko irakurketa klubean Karmele Jaioren Amaren eskuak; Mikel Peruarenaren ez obeditu inori; Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak; eta Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Fantzian liburuen gainean ariko dira.
Gaztelerazkoan berriz, azaroaren 27an hasita Natalia Ginzburgen Lexico familiar; Philip Rothen Patrimonio. Una historia verdadera; Ian McEwanen Solar; eta Georges Simenonen La mirada indiscreta liburuen gainean ariko dira.
Ipuin kontaketa
Ipuin kontaketa saioak datorren hilabetean hasiko direla zehaztu dute bestalde liburutegiko arduradunek. Horien gaineko informazioa jasotzeko liburutegiko webgunera jo dezakete interesdunek.