Hondakin toxikoei zein irtenbide emango dien galdetu dio Eguzkik EAJri
EAJk materia bizigabea herriko harrobietan botatzea debekatzeko mozio bat aurkeztu zuen uztailean, eta horren haritik, Eguzkik galdetu dio “ea zer pentsatzen duen egitea beraiek defendatzen duten kudeaketa planaren hondakin toxikoekin”. Gai...
EAJk materia bizigabea herriko harrobietan botatzea debekatzeko mozio bat aurkeztu zuen uztailean, eta horren haritik, Eguzkik galdetu dio “ea zer pentsatzen duen egitea beraiek defendatzen duten kudeaketa planaren hondakin toxikoekin”. Gaineratu du “ingurumenaren aldeko ekimen gisa” makillatu nahi duela, baina “soberan” ezagutzen dutela EAJren jarrera gai horretan. Adibidetzat eman ditu AHT, kanpo kaia…
Hori PSE-EEren “boto oportunistekin” lortu zutela iritzi dio Eguzkik. 2006an Odon Elorzak materia bizigabea lurraldeko zabortegi eta harrobietan botatzea defendatzen zuela esan du, eta orain “protagonismo handia” galdu duela arrazoituta, “lehen defendatzen zituen proposamenak gaitzetsi” egiten dituela uste du.