Harrera On Gunean izena emateko epea zabaldu dute
Harrera On Gunean izena emateko epea ireki Pasaiako Udalak. Egitasmo hori Euskal Herritik kanpo etortzen diren 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, Pasaiako eskola batean matrikulatuta daudenak. Bertan, hainbat jolas eta jardueren ...
Harrera On Gunean izena emateko epea ireki Pasaiako Udalak. Egitasmo hori Euskal Herritik kanpo etortzen diren 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, Pasaiako eskola batean matrikulatuta daudenak. Bertan, hainbat jolas eta jardueren bidez, hemengo gizartearen berri izango dute, euren kultura eta hizkuntzari balioa emanez.
Egitasmo horretan parte hartzea doakoa da, eta beste hainbat jardueretan har dezakete parte (Kuadrilategi, 2daide, antzerki eskola…). Izena emateko hauetako tokiren batetik pasat beharko dute interesdunek: Udal Euskaltegia (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe); Txirrita AEK euskaltegia (Zumalakarregi, 9, Antxo); Pasaia-Lezo Lizeoaren egoitza nagusian, Karmengo Aman eta La Anunziata.