Etxekoandreak greban
Nerea Arruti. Etxekoandrea, Errenteria-Orereta. Etxekoandrea naiz, eta bi seme txiki ditut. Etxean nire bikotekidearen soldata besterik ez dugu jasotzen. Oso kezkatuta nago bizi dugun egoerarekin, ez dakit zer gertatuko den etxean sartzen den diru hori...
Nerea Arruti. Etxekoandrea, Errenteria-Orereta. Etxekoandrea naiz, eta bi seme txiki ditut. Etxean nire bikotekidearen soldata besterik ez dugu jasotzen. Oso kezkatuta nago bizi dugun egoerarekin, ez dakit zer gertatuko den etxean sartzen den diru hori gabe geratzen bagara. Hasteko, zergak igo dizkigute eta soldata izoztu digute, horrela gero eta gutxiago geratzen zaigu.
Penagarria da gizarte-laguntza gero eta gutxiago izatea eta bankuentzako laguntza gero eta gehiago izatea. Milaka eta milaka pertsona gara egoera larrian gaudenak, lanik gabe, etorkizunik gabe. Hala ere, diruz beteta daudenentzat soilik dago dirua, enpresarientzat eta bankarientzat. Ez da logikoa administrazio publikoak ekimen pribatua bultzatzea.
Zerbait egin behar dugula argi daukat. Aski da hainbeste lapurrekin! Honengatik nik ez dut etsiko, eta ez naiz etxean besoak antxumatua geratuko. 26an, etxean oinarrizko zerbitzuak egin eta egun osoan kalean egongo naiz, nire semeentzat etorkizun hobea errebindikatuz.