Buruhandien tailerra bihar bukatuko dute, egun osoko festa batekin
Buruhandiak egiten ibili dira azken asteotan Kabian, eta esperientzia “polit eta arrakastatsu” hori behar bezala bukatzeko, bihar festa egingo dute egun osoz. Goizean, karetak egiteko tailerra izango dute; eguerdian, bazkaria bakoitzak jana...
Buruhandiak egiten ibili dira azken asteotan Kabian, eta esperientzia “polit eta arrakastatsu” hori behar bezala bukatzeko, bihar festa egingo dute egun osoz. Goizean, karetak egiteko tailerra izango dute; eguerdian, bazkaria bakoitzak janaria etxetik eramanda; eta arratsaldean kalejira Kabian eta herriko kaleetan.
Guztira, zazpi buruhandi egin dituzte. Horietako bi tailerrean parte hartu duten umeen artean zozkatuko dituzte, eta gainontzekoak auzo elkarteei eman nahi dizkiete, auzoko jaietan buruhandiak erabiltzeko.

