Abortatzeko eskubideari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du...
Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora.
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du, abortatzeko baldintza gehiago jarriz.
Ezker Anitzaren arabera, ezin da onartu Gallardonek andreen gorputz eta bizitzen gainean erabakitzea: “Emakumeek euren amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da, eta horrenbestez, ezin da erlijio eta gizarte estamendu atzerakoienen aldaketa objektu izan”.
Mozioak biltzen duenez, Espainiako Gobernuari eskatuko diote egungo legea, 2/2010 lege organikoa, ez aldatzeko. Horrez gain, eskubideak zabaltzeko eta abortu boluntarioaren despenalizazio osoa ere galdegingo diote.
PSE-EEk, berriz, 140 emakume taldek, osasunaren aldeko taldeek eta gizarte erakundeek aurkeztutako Hautatzeak aske egiten gaitu manifestura batzeko eskatuko du. Bertan ere haurdunaldia boluntarioki etetea emakumeen eskubide oinarrizkoa dela defendatzen da. Gaineratu du hori ezin duela Kode Penalak arautu, Nazio Batuek Espainiako Estatuari egindako gomendioen harira.

