
Lurpeko edukiontziak erabili dituzten bizilagunek aportazio guneak erabiliko dituzte aurrerantzean Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, aste honetatik aurrera ez da lurpeko edukiontzirik izango Oiartzungo udalerrian. Behemendi Landa Garapenerako Agentziak eta udalak sei edukiontzi kenduko dituzte, «horien erabilera desegokiarengatik eta atez ateko hondakinen bilketa hobetzeko». Udalak gogorarazi duenez, lurpeko edukiontziak herrigunetik urrutien bizi diren landa inguruneko bizilagunei zerbitzua emateko prestatuta zeuden. Baina horien erabilera desegokiak kentzeko erabakia hartzera behartu du: «Lurpeko edukiontzi batzuetan errefusa kantitatea igo egin da, langile autonomo askok hondakinak hauetan bota dituztelako». Gainera, lurpeko edukiontziek ez zuten hondakinak gaika bereizteko aukerarik eskaintzen. Orain arte lurpeko edukiontziak erabili dituzten herritarrek, aurrerantzean, landa inguruko gainerako bizilagunek bezala, aportazio guneak erabiliko dituzte: «Izan ere, landa ingurunean urrutien bizi ziren bizilagunek orain arte ez dute aukerarik izan hondakinak bereizteko eta birziklatzeko. Zero zabor politikaren bidean, ezinbestekoa da herritar guztiei hondakinak zuzen banatzeko aukerak eta erraztasunak ematea». Hori dela eta, Atez Ateko Informazio Bulegotik pasatzeko eskatu dei udalak bizilagun horiei. Mendiburu kaleko 5 zenbakian dago, eta astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara dago irekita. Bertan jaso ahal izango dute dagokien aportazio guneko giltza, dohainik, eta aportazio guneen funtzionamenduaren berri.

EAJren Oiartzungo taldeak urriaren 21an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa bideratzeko laguntza eskainiko du. Behar dutenek, Oiartzungo Batzokira jo dezakete. Zuzeneko harrera eskainiko diete ostegunetan, 20:00e...

Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatu zuten Kapito Harri IIk (Ustaritze) eta Txostek (Oiartzun) pasa den igandean. Kapito Harri taldea, oiartzuarrak baino gehiago izan zen, eta hiru tanto aurretik bukatu zuen partida: 13-10. Etxeleku, Zabal...

Oiartzungo herri bilguneak bilera deitu du gaurko. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin diete: «Oraindik preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko herrian lana egiten jarraitu behar dugu. Oiartzuar ...

Uda agurtzeko pintxo pote berezia egingo dute gaur Makutxo tabernan: pintxo pote musikatua. 19:30etik aurrera, Jose Sitar-en emanaldia izango da, Indiako sitar instrumentuarekin. Ondoren, Goiko-Funk-Jam-Eskolaren Jam Session saioa izango da.

Akitaniako Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien agentziak eta Irungo Udalak elkarlanean, IKTak —Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak— eta Gobernu Ona jardunaldia antolatu dute hilaren 27rako Ficoba erakustazokan. Hainbat hitzaldi...

XXI. Lazkao Txiki bertsopaper sarietan, bigarren saria jaso du oiartzuarrak. Informazio gehiago, Errenteriako Hitzan.

Yemanah pop rock taldeak kontzertua emango du bihar Uxoa tabernan. Informazio gehiago, Hondarribiko Hitzan.

Garuna lantzearen gaineko hitzaldia, Gaxuxaren eskutik

Hauteskundeak deitu eta bozen hurrengo egunera arte inolako inauguraziorik egitea debekatzen du Hauteskunde Legeak eta, horregatik, udalak ezingo ditu gaur Kultur Etxe berria eta Olazabal parkea inauguratu. Ordea, larunbaterako deituta dagoen ate ireki...

Landetxako Arantzazuko Ama parrokiak 50. urteurrena ospatzen segitzen duela eta, egun berezia antolatu du datorren irailaren 30ean, igandearekin. Horiek horrela, 11:30ean meza nagusia izango da eta 12:30an, ohorezko agurra egingo dute. Ondoren, 12:45ea...

Bitamine Faktoriak Kasual Friday ekitaldia antolatu du bihar, ostiralarekin. Erakusketa eta musika uztartuko ditu modu honetan faktoriak. Hala, Ainara Oskozen Entre Corazas –Koraza artean– erakusketa eta Kan and Carton Brothers taldearen Verso Mela...

Belen Sierra Kultur ordezkariak eta Angel Pazos Luis Mariano Lirika elkarteko kideak Zarzuela Abesbatza Handiak musika emanaldia aurkeztu dute gaur goizean, Irunen. Kontzertua Luis Mariano Abesbatzak emango du, François Ithurbide zuzendari duela. Hal...

Ehun umek baino gehiagok parte hartu dute aste honetan zehar garatu den Eskola Bidea ekimenean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Irungo sei ikastetxek parte hartu dute Eskola Bidean, besteak beste, Eguzkitza, Leka Enea, San Vicente de Paul, La Salle, Elatzeta eta El Pilarrek. Eskola Bidearen helburua, “umeen autonomia, ardura eta sozializazioa” garatzean datzala gogora ekarri dute Cristina Labordak eta Miguel Angel Paezek, Mugikortasun eta Ingurugiro ordezkariak hurrenez hurren. Asteburura begira, beste hamaika jarduera antolatu ditu udalak.

Zure Motxilan Egunero Bokata Berria kanpaina Irungo Zabaltza plazara iritsi zen atzo. Hamarnaka umek parte hartu zuten Barrenetxe gozotegi eta okindegi kateak bultzatutako ekimenean, eta ogitarteko ezberdinak debalde jateko aukera eduki zuten. Era berean, askariaren garrantziaz jabetzeko helburuarekin, informazio eskuorriak banatu zituzten bertaratutako gurasoen artean. Horiek horrela, Iñigo Lavado sukaldariak Arantza Lopez-Okaña medikuarekin batera parte hartu zuen ekimenean. Lavadoren arabera, “eskolara itzultzea normaltasunera itzultzea suposatzen du”, eta beraz, “betiko elikadura ohituretara” itzultzeko momentua iritsi da. Umeak, geroz eta gizenago Kanpainaren bultzatzaileek osasun arazo horren gaineko datuak eman dituzte. Hala, azken 15 urtean Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) umeen gizentasun indizea hiru aldiz igo dela azaldu dute. Hau da, EAEko haurren %14ak loditasun arazoak ditu. Horiek horrela, nerabeei dagozkien datuak ez dira hobeak. Izan ere, nerabeen %20ak arrisku kardiobaskularra agertzen duela ere azaleratu du kanpainak. Elikadura desegokiaren eta sendentarismoaren ondorio zuzena dela adierazi dute bultzatzaileek: “Indizea igotzen segitzeko aliatu perfektuak”. Bien bitartean, atzo, 18:30etarako 300 ogitarteko banatuta zituzten dagoeneko. Denera, 500 zituzten emateko.

Zuberoan egingo dute lehenengoz, etzi; Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak izango dira bertan Aurten, lehenengoz, Zuberoan (Alozen) egingo dute Zazpiak Bat Eguna etzi, eta udalak bertan parte hartzeko deia egin du. Egitarau oparoa antolatu dute Zazpi...

Hilaren 26tik urriaren 13era eskulturaren txanda izango da Xenpelar Etxean, eta Juan Manuel Cabadaren lanak egongo dira jarrita. Hilaren 27an inauguratuko dute erakusketa.

Aportazioen arabera erabakiko dute zozketa egin edo ez; udalak, Ttur-tturrek eta Iturrik antolatu dute Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Iturri Merkatari Elkartea eta Oiartzungo Udala, zozketa berezia prestatzen ari dira abendu hasierarako, Ttur-tturre...

Errenteria-Orereta «dantzaren erreferente» bihurtu dela iritzi dio Jon Maia Kukaiko kideak, eta hori arrazoitzen duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte, udalarekin elkarlanean, datozen egun eta asteetarako. Lehenengoa, bihar bertan izango da: Dantza Hirian. Miriam Arkaide zuzendariak azaldu duenez, zortzi hiritan egiten duten jaialdi independentea da, tartean, Errenteria-Oreretan, “dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzeko”. Bihar lau dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte, herrian zehar bi orduko ibilaldi bat egitera gondidatuko dutenak: 18:00etan, Xabier Olaskoaga plazan Kukairen Sorbatza; 18:30ean, Zumardian, Candelaria Antelo eta Arthur Bernard Bazinen Te odiero; 18:45ean, Foru plazan, Olga Clavel eta Miryam Mariblancaren Llena de flores tu boca; eta 19:00etan, Herriko plazan, El Punto taldearen Animal party. Askotariko dantza estiloak bilduko dituzte bertan: euskal dantzatik hasi eta break dance-ra. Larunbateko atsedenaren ostean, igandean bueltatuko da dantza Errenteria-Oreretara, Oroitzen naiz ikuskizunarekin. Carine Laborde Malandain Ballet Biarritzeko kidearen arabera, dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun horretan euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da: Jean Nesprias, Phillippe Oianburu eta Koldo Zabala. Hirurak adinean aurrera doaz (80 urteren bueltan dabiltza), eta lanaren muina gorputzaren eta gorputz memoriaren zahartzea izango dira. Kukai-udala elkarlana Duela lau urte hasi ziren dantza herrian sustatze aldera Kukai Dantza Konpainia eta Errenteriako Udala lanean. Aurten ere bide horri jarraituko diote, eta ikasturterako hainbat [...]

Beldurrez hartu dute merkatari eta kontsumitzaileek, Mariano Raxoiren Gobernuak hilaren hasierarekin batera ezarri berri duen Balio Erantsiaren Gaineko (BEZ) zergaren igoera. Krisiak dagoeneko zigortuak dituen poltsikoetan eragingo du gehienbat neurri horrek, eta gainera, eguneroko bizimoduan beharrezkoak diren hainbat produkturi eragingo die. Juan Carlos Miranda, Aliprox supermerkatuko jabea da Lezon, eta jendeak erosteko garaian “atzera egin” duela nabarmendu du: “Supermerkatura jende bera etortzen bada ere, gutxiago erosten du. Jendea beldur da egoerarekin”. Garai batean markako produktuak saskiratzen zituztenak, orain marka zurien aldeko hautua egiten dutela gaineratu du Mirandak, “baita eskantzei erreparatu ere”. Janaria erosteko garaian, krisiak eta BEZaren igoerak eragin duela zalantzarik ez du: “Gure kasuan edariak, ardoa eta halakoak dira gehien igo direnak, baina horiekin batera beharrezkoak diren beste batzuk ere igo dira: komuneko papera, haurrentzako pardelak, konpresak… eta izugarria iruditzen zait”. Iluna ikusten du etorkizuna Mirandak, eta argi du «aldaketa orokorra» eragin ezean, ilunagoa izango dela egunetik egunera. Eskolako liburuak garestiago Hiru BEZ mota daude: supermurriztua, %4koa; murriztua, %8tik %10era igo dena; eta arrunta azkenik, %18tik %21era igo dena. Igoerekin batera, BEZ supermurriztuan edo murriztuan taldekatuta zeuden hainbat produktu BEZ arruntera pasatu dira orain, eta neurri horrek eragin ditu prezio igoerarik handienak. Talde horren barruan sartzen dira adibidez, eskola [...]