Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) eta gobernu ona jardunaldia antolatu dute ipar Euskal Herriko Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Agentziak eta Irungo Udalak elkarlanean. Hitzordua, irailaren 27an izango da, Ficoba erakustazokan....
Irungo Udaleko Mugikortasun sailak 2012ko abuztuko autobusen datuak jakitera eman ditu. Maiatzaren 14an abiatu ziren autobusen ibilbide berriak eta epe horren hirugarren hilabetean, hau da, abuztuan, 107.973 bidaiari eduki zituzten autobus zerbitzu pub...
Josean Ostolaza. Errenteria-Orereta. Hilaren 26an ez dut grebarik egingo. Ezin dut grebarik egin, langabezian nagoelako. Hainbat hilabete daramatzat egoera horretan, eta ez dut lanik aurkitzen, eta hau luzatzen ari da. Hala eta guztiz ere, hilaren 26an...
Gaur arratsaldean Kultur Etxe berriaren inaugurazio ofiziala egingo dute, baita parean dagoen Olazabal parkearena ere. 18:00etan izango da ekitaldia. Kultur Etxeak 5,6 milioi euroko kostoa izan du eta Ricardo Ruiz eta Jesus Arrekubieta arkitektoen lana izan da. Udaletik adierazi dute Kultur Etxea eraikin garrantzitsua dela: “Nahitaezko azpiegitura da Hondarribiko musika alorreko kulturarako, eta Hondarribiko Musika Eskolari, Hondarribiko Hiria Musika Bandari, eta Txistulari Bandari emango die zerbitzua. Gainera, behe solairuan 150 lagunentzako kontzertuetarako areto bat du”. Kultur Etxeak Denda kalean izango du sarrera nagusia eta harrera gunea. Aurrerago, sarrerako solairuan Hondarribiko Artxibategi Historikoa jasoko du. Larunbatean ate irekietako jardunaldia egingo dute Kultur Etxean, eta bisita gidatuak izango dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Behe solairuko auditorioan, Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute. Parkea, lehen egitasmokoa baino berdeago Olazabal parkea ere inauguratuko dute gaur. Bihartik zabalik izango denak zerikusirik ez du udalak aurkeztu zuen lehen egitasmoarekin. Lehen ideiaren kontra azaldu ziren auzotarrak, besteak beste, berde gune gutxi zituelako. Hala, egitasmo berriak berdegune gehiago ditu, baita umeentzako eremu bat eta zenbait eserleku. Ekainean hasi zituzten parkeko lanak eta 421.000 euroko aurrekontua izan du. Bukatu gabe dago, neguan 23 zuhaitz aldatuko dituztelako. Beste zuhaitz bat nabarmentzen da parkean, edo zuhaitz baten zatia, hobe esanda. Lehengo parkean zegoen eta, [...]
Belen Sierra udaleko Kultura ordezkariak Marrazketa eta Pintura Udal Eskolaren ikasturte berria aurkeztu zuen atzo. Arantza Albisu eta Junkal Alfonso eskolako irakasleak ere egon ziren bertan, eta jakitera eman zutenez, aurtengo ikasturtera begira 105 ...
San Marko Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzu berria jarriko du martxan urriaren 1etik aurrera. Zerbitzu horrek, industrialde zein parke teknologikoetan hondakinak zatiki gehiagotan biltzea du helburu. Mankomunitateko arduradunek emandako datue...
Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horr...
Haurrek eta gurasoek ezagutu ahal izango dute; aurten bazkideek ez dute bazkide kuota ordaindu beharko Abaraxka ludotekak ateak irekiko ditu hilaren 24tik 28ra. Ludoteka barrendik ezagutzeko aukera izango dute Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. maila bit...
Kontxako estropadei buruz hitz egiten den aldiro, esaten da Kantauri Itsasoko traineru onenak dauden txapelketa dela Kontxa. Ez da egia! Urtero gelditzen da Kontxatik kanpo urtean osoan zehar etxekoek baino maila hobea erakusten duena. Gainera, donosti...
Hamargarrenez 500 urtetik gora egingo du atzera denboran herriak, Errenkoaldek antolatutako Erdi Aroko Azoka dela eta. Erdialdeko kaleek garai hartako itxura hartuko dute larunbat eta igandean, eta horietan barrena ibiltzeko aukera izango da, artisau postuak bisitatuz. Aurten 70 izango dira —iazko kopurua mantendu dute—, guztiak Naparbideak enpresako partaideak. Oraindik ere aukera izango dute herriko artisauek beren postua jartzeko, baina horretarako bi baldintza bete behar dituzte: batetik, merkataritza elkartearekin harremanetan jartzea, eta bestetik, postuak Erdi Aroko itxura izatea. Postu horiek Santxoenea, Andra Mari, Kapitanenea, Madalen eta Biteri Txiki kaleetan egongo dira, Herriko Plazan eta Zumardian egoteaz gain. Azoka bakarrik ez da izango jendearen arreta piztuko duena. Horrez gain, Erdi Aroko hainbat lanbide ikasteko tailerrak egingo dituzte, eta bertan edozeinek parte hartzeko aukera izango du. Honako tailerrak prestatu dituzte: egurrezko jokoen tailerra, garaiko ogibideena, buztinarena, egurrezko kateena eta beira puztearena. Beste ekintza batzuk ere antolatu ditu Errenkoaldek. Hala nola, duela bi urte egin bezala, ardien txokoa jarriko dute, eta animaliak ikusteaz gain, ilea nola mozten dieten ikusi ahal izango dute hara joaten direnek. Bestetik, haurrei begira, hainbat joko eta tailer prestatu ditu. Horretarako Alaia elkartearen laguntza izango du, eta koroak, jostailuak eta beste hainbat ekintzekin ez dute aspertzeko astirik izango. Errenkoaldek ere [...]
Jazarpen kasuen harira ateratako epaiak garai hartako bi alkateei ez diela eragiten adierazi du PSE-EEk, prozedura judizialetik kanpo egon direlako: “Udal arkitektoak kalte moralak eragin izanaren kexa 1995 eta 2007 artean izandako gertaerengatik...
Ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herriko emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta urtero mila emakume inguruk parte hartzen dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 17:00etatik 19:00etara. Eskaintza Agustinak: areto dantzak, pilates, yoga, gimnastika eta tai ji. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, josketa tailerrak, olio pintura, memoria tailerrak, mahai jokoak, eskulanak, informatika eta areto dantzak. Beraun: pintura, yoga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulanak. Erdialdea (Patxiku Zelaia): pilates, gimnastika, euskal dantzak, yoga eta areto dantzak. Gabierrota (Laguntasuna): yoga, pilates, josketa lanak, olio pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak. Galtzaraborda (Gure Leku): ehoziri lanak, informatika, gimnastika, tai ji, astronomia, josketa lanak, mahai jokoak, irakurketa eta idazketa. Iztieta (Gurekin): gimnastika, joste lanak, dioterapia, yoga, tai ji, reiki, bordatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic. Kaputxinoak (Gure Goizalde): aerobic, pintura, gimnastika, hip hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, eskulanak eta euskara. Ondartxo (Bidexka): bordatua makinaz, josketa lanak, memoria, dietoterapia, gimnastika, errusiar portzelanak, eskulana, bitxien diseinua, bainikak, ehoziri lanak, dantzak eta sevillanak. Olibet (Itzatu): pilates, genero ikuspegia, antzerkia, dekorazio eta birziklapen jarduerak eta artearen historia. Pontika (Lore Toki): gimnastika, tai [...]
Irungo Mendizaleak elkarteko Orientazio Sailak (IMOS), Behemendik eta udaleko Ingurumen arloak antolatutako orientazio ikastaroa igandean garatu zen Lapurriturrin, hainbat lagunen parte hartzearekin. Harrerakin pozik agertu dira antolatzaileak eta hurrengo irteeran onddo bilketa egingo dutela aurreratu dute.
Cristina Laborda Hirigintza ordezkariak atzo azaldu zuenez, Jesus kaleko 3. zenbakian gezurrezko horma bat eraikiko dute, hezetasuna eraikinean sar ez dadin. Izan ere, udaletxeko bulego berriak eraiki behar ziren bertan, baina egungo “ezintasuna&...
Las brujas de Zugarramurdi (Zugarramurdiko sorginak) filmerako 40 eta 70 urte bitarteko emakumeak behar ditu Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrak eta, horretarako, pelikulako taldeak casting-a antolatu du datorren astelehenerako Zuloaga Etxean. Hala, interesa duten emakumeek liburutegiko eraikinetik pasa daitezke, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Nortasun Agiriaren eta Gizarte Segurantzaren txartelaren kopia eta, badaezpada, bankuko libretaren lehen orriaren kopia edota kontu korrontearen zenbakia eraman behar dira. Informazio gehiago nahi duenak Arma Plaza Interpretazio Zentrora (telefonoz eska daiteke, 943 64 36 77 zenbakian) edota BAZ bulegora (943 11 12 13) jo dezake. Zugarramurdiko sorginak film luzerako grabaketa urriaren 1etik 13ra egingo da, Zugarramurdiko kobazuloetan eta inguruko herrietan. Hondarribia ez da filmerako jendea hautatzeko casting-a jasoko duen herri bakarra. Izan ere, aste honetan estren aukeraketa handia egin dute Zugarramurdin bertan. 500 lagunek baino gehiago eman zuten izena.
Lezoko EAJk laguntza eskainiko die urriaren 21eko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez bozkatu nahi dutenei botoa bideratzeko. Interesdunek 943 00 25 09 edo 665 72 95 75 telefono zenbakietara deitu dezakete.
Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako zazpi itsasargien garapena ahalbidetzeko, eta horrela, ibilbide turisitiko bat sortzeko. Hala, itun horren bitartez, hemendik urte batzuetara itsasargi horiek bisitagarriak izatea da euren helburua. Oarsoaldeari zein Bidasoari dagokionez, Platako eta Senekozuluako itsasargiak Pasaian, eta Higerrekoa Hondarribian daude zazpi faro horien artean. Horretarako, lau urteko iraupena izango duen plan estrategikoa jarriko dute abian. Itsasargiak “bisitagarri” egiteaz gain, ibilbide turistiko zein kulturaletan txertatzea nahi dute. EHUko Birgaitze eta Eraikitako Ondarearen Kudeaketarako Masterreko ikasleak eta Arkitektura, Hirigintza eta Ondareko doktoretza programa dira hitzarmenean egongo diren EHUko adarrak. Egoitza nagusia Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan dute. Hala ere, ez dira hutsetik lanean hasiko. Santiago Sanchez Beitia EHUko irakasleak adierazi duenez, urtebete daramate bi erakundeek helburua betetzeko elkarlanean. Horrela, itsasargiekin master horren hirugarren promozioa hasi berri dute. Guztira, 120 ikaslek hartu dute parte hiru ekitaldietan. Doktoradutzan, berriz, hogei lan aurkeztu dituzte. Ikerketa eta dinamizazioa Sanchezek esan duenez, hitzarmena «testuinguru zail» batean sinatu dute, “baina lizentziatu gazteak hezitzeko balio izango du”. Hitzarmenak bi alderdi izango dituela adierazi du irakasleak. Alde batetik, ikerketari dagokiona, eta bestetik, “dinamizatzailea”, hau da, itsasargien erakargarritasuna ibilbide turistiko zein kulturaletan nola txertatu aztertzea. Horrela, ikerketaren arloan, Espainiako Portuak erakundeak [...]
Jon Urkizu preso politiko sanpedrotarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (osteguna), 19:30etik aurrera, San Pedroko biribilgunean. 26 urte bete ditu espetxean Urkizuk: Parot doktrina zarrita dauka. 1986ko irailaren 19an atxilotu zu...
Gabierrotako Laguntasuna elkartea laster jarriko da martxan ikasturte berriari begira. Hala, bihar, jaia egingo dute ikasturtea inauguratzeko, 17:30ean elkartean. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazio emango dute, et...