
Lezoko Txapelketa (Josetxo Etxandi oroitaldia) irabazi du asteburuan Oiarpeko pilotariak, Gasteizko Larrañagarekin batera. Azken partidan, 22-7 irabazi zioten Labaka-Imaz Aurrera Saiaz taldeko bikoteari.

Galiziako Itsaski Azokak irailaren 20tik 30era bitartean irekiko ditu ateak, Ficoban. Bertan, Galiziako gastronomia dastatzeko aukera izango da, “era tradizionalean eta berrikuntzaren batekin ere”. Galiziako Rias Baixaseko Do Mar Galego enp...

Real Union futbol taldea Logroñes taldearen aurka lehiatu zen asteburuan, Stadium Galen izandako partidan. Lanbarri jokalari txuri-beltzak gola sartu arren, falta izan zela erabaki zuen epaileak eta beraz, bertan behera utzi zuen gola. Horiek horrela, 0-0 markagailuarekin bukatu zuten partida irundarrek. Ohorezko mailari dagokionez, estraineko partida jokatu zuen Real Union B taldeak Urolaren aurka, Stadium Galen. Urolako jokalariek lehen gola sartu bazuten ere, berdinketa lortu zuten azkenean txuri-beltzek.

Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira. Elkarteak jakinarazi duenez,...

Oiartzun Irratian, Kirolez blai! saioaren laugarren denboraldiahasiko dute etzi. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) bi entrenatzaile izango dira Joxe Migel Lopezen gonbidatuak: Gari Argote OKE Ohorezko Erregionaleko entrenatzailea, eta Mikel Salegi OKE Big...

Txema Arenzanak De la guerra al exilio. Miguel Jose Garmendia Aldaz (Pamiela) liburua aurkeztuko du etzi, 19:30ean, Xenpelar etxean. Liburu horretan Miguel Jose Garmendia Aldaz nafarraren bizitzari errepasoa egingo dio Arenzanak. EAJko kidea izan zen, ...

Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gaur, bikotekideari tratu txarrak emateagatik, Errenteria-Oreretan. Epaiaren arabera, gizonak fisikoki erasotu zuen emakumea elkarrekin bizitzen egon ziren urtebetean. EFEk eman du epaiaren berri. Giz...

Ikasturtea hasteko prest da Errenteria Musikalen, eta aurtengo berritasun nagusia izango den txalaparta ikastaroan izena eman daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek. Urriaren 2an hasiko dira eskolak abenduaren 18ra arte. 12 orduko iraupena izango du...

Gipuzkoako Langileen Batzordeen Plataformak (tartean, Oreretakoak) murrizketen kontra mobilizatzeko deia egin du, eta larunbaterako manifestazioak antolatu dituztela jakinarazi du. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan prestatu dituzte, eta Donostiakoa ...

Punturik gabe itzuli zen Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldea larunbatean Hernanira egindako bisitatik. Hernani nagusitu zen larunbatean Zubipeko zelaian jokatutako partidan (1-0). Ligako lehen partida zen eta, horrenbestez, sailkape...

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Ingurumen ordezkariak, Cristina Laborda eta Miguek Angel Paez hurrenez hurren, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina irailaren 17tik 23ra bitartean luzatuko da eta Labordak ziurtatu duenez, “egunerokoan pauso garrantzitsuak” eman diren arren, “kontzientziazio orokorra bultzatzea beharrezkoa da”. Horiek horrela, hilaren 17tik 21era bitartean Eskola Bidea ekimena bultzatuko da. Horren arabera, hitzordu bat finkatzen da eta umeak oinez joaten dira eskolara, aldez aurretik hitzartutako ibilbidea jarraituz eta arduradun batek lagunduta. Udaleko ordezkarien arabera, “era horretan autonomia, ardura eta sozializazioa garatu ahal dute”. Hamaika ekimen Larunbatean hilaren 22an bestalde, helduei zuzendutako bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa izango da, Osinbiribileko bidegorrian (10:00). Arratsaldean aldiz, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute, 16:30etik aurrera Zabaltza plazan. Halaber, 16:00etatik 19:00ak bitartean informazio gune bat izango da eta horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren inguruko erakusketa bat ere. Bukatzeko, bizikleten mantenua egiten ikasteko tailer bat antolatu dute eta bertan, konponketa txikiak egiteko aukera ere izango da. Ibilaldiak azken egunean Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteari bukaera emateko asmoz, hilaren 23an igandearekin txirrinda ibilbidea antolatu du udalak. Hala, goizeko 10:00etan abiatuko dira interesatuak Zabaltza plazatik eta bidegorrietan eta oinezkoentzat lehentasuna duten 30km orduko guneetan ariko dira. Era berean, errepide heziketarako zirkuitua izango da Colon [...]

Emeki emakume elkarteak ikasturte berrian antolatuko dituzten tailerren berri eman du. Esan dutenez, “aurten Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza eskuratu dugu eta bi tailer egin ahal izango ditugu. Biak doan eta emakume guztiei irekiak izang...

Santiagotarrak kirol elkartea Euskadiko Kayak Poloko garaile suertatu da asteburuan, Astigarragan izandako lehiaketan. Hala, urrezko dominaz gain, brontzezkoa eta bosgarren postua lortu dituzte irundarrek. Hala, urrezko domina lortu duten piraguistak, dira: Roberto Rivas, Iñaki Gomez, Hasier Rodriguez, Aitor Iribarren eta Telmo Olazabal. Zilarrezkoa lortu dutena bestalde, Ekhi Diez, Xuban Portos, Beñat Estomba, Aritz Dorronsoro eta Ander Susperregi izan dira.

EAT Errenteriako Atletismo Taldea motorrak berotzen ari da denboraldi berrirako, eta ostegun honetan egingo du aurkezpena Beraungo Mikel Odriozola estadioan. Atletak, atletismo eskolako haurren gurasoak eta herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpen ...

EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenena...

Barne Sailak jakinarazi duenez, bart gauean 29 urteko gizon bat atxilotu zuten San Pedron, ustez tabernari bat laban batekin eta sukaldeko arrabol batekin erasotzeagatik. Ertzaintzak abisua jaso zuen 23:00ak aldera, taberna baten parean iskanbila zegoe...

Iraultza dantza taldearen eskutik, hilaren 18tik 23ra XVI. mendeko jantzien erakusketa antolatu dute Torrekuan. Errenkoaldek prestatutako Erdi Aroko azokaren haritik egingo dute erakusketa. Jantzi horiek XVI. mendeko grabatuetatik atera dituzte. Horiet...

Baserritar egunarekin bukatuko dira gaur santakrutzak

Gaur egingo dute Hondarribiko DYAk antolatu duen Osasuna eta Prebentzioaren Asteko lehen ekitaldia: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traum...

Urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, EAJren Hondarribiko taldeak laguntza eskainiko die posta bidezko bozketa egin nahi dutenei. Interesdunek Hondarribiko Batzokitik pasa daitezke, astelehen, asteazken eta ostiralet...