Ioseba Amunarriz hondarribitarrak TKEk antolatzen duen San Miguel Ligako Patroi Onenaren saria irabaz dezake asteburuan, 2009an lortutakoa errepikatuz. Horretarako, duen aldeari eutsi egin behar dio Bermeo eta Portugaleteko estropadetan. Amunarrizek 3 ...
Sei urtez Mikelazulo elkartearen eskuetan egon ondoren, orain gaztetxeko kultura taldeak hartu du Zine Txiroaren lekukoa. Etzi estreinatuko da, La toma dokumental argentinarraren eskutik. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, 18:00etan, gaztetxetik pasatzera eta hausnartzera. Dokumental horretan Argentinako langileak dira protagonista. Aurreko hamarkadaren hasierako Argentinako krisian oinarritzen da, eta langile horiek garai batean lan egin zuten eta momentu horretan itxita zeuden industria lantegien kontrola eskatuko dute. Euren asmoa horiek langileen kooperatiba bihurtzea da. Lan eskubide duinak aldarrikatu eta sistema ekonomiko eta politikoa kritikatuko du lan horrek. Dokumentala hilaren 26ko grebaren testuinguruan kokatu du kultura taldeak, eta proiekzioaren ostean, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin solasteko aukera izango da. Elkarlana Lekukoa ez dute bat-batean pasatuko, eta hasieran Mikelazulokoen laguntza izaten ari dira: “Euren bideoak pasatu dizkigute, kontaktuak, eta gaztetxean egingo den arren, laguntzen ari dira”, azaldu du Jon Gutierrez kultur taldeko kideak. Gaineratu duenez, filmak elkarrekin aukeratuko dituzte lehenengo asteetan, eta horretarako, Mikelazulok zerrenda bat egina du. Filosofia osorik pasatuko da esku batetik bestera, eta film sozialak eta independenteak eskaintzen jarraituko dute. “Zinemara joatea garesti dagoenez, eta ia eduki sozialik ez duenez, horren alternatiba bat izan nahi dugu edozein adinetako publikoari begiratuta”, esan du Alaia Buzeta gazte asanbladako kideak. Era berean, egungo testuinguruarekin zerikusia [...]
Datorren asteazkenean, hilaren 19an, ERC alderdiko Espainiako Estatuko kongresuan diputatu den Joan Tarda izango da Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan, 12:00etatik aurrera. Kataluniako sentimentu independentista aztertuko dute. Gainera, Euskal Herriko z...
Real Union futbol taldea Logroñes taldearen aurka lehiatuko da larunbatean, Stadium Galen (20:00). Logroñes taldea sailkapen nagusiko bosgarren postuan dago; Real Union bestalde, hamabigarren postuan dago iragan asteburuan Alavesen aurka 3-0 galdu on...
19:15etik aurrera bi pilota partida izango dira Madalensoron, Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketaren barruan: Oiarpe 1-Oiarpe 2, eta Oiarpe-Zestoa.
Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkateak eta hainbat zinegotzik udalerriko mugarriak ikuskatu dituzte gaur goizean. Hala, gaurkoan egindako ibilbidea ondokoa izan da: Aiako Harritik Endarlatsara, Aldarregi eta Hirumugarrieta igaroz. Modu honetan, udalbatzak laurogeiko hamarkadan hartutako ohiturari jarraipena eman nahi izan dio. Izan ere, garai batean udalerrien arteko mugak behar bezala mantentzen ote ziren egiaztatzeko egiten ziren ikustaldi ofizialetan du jatorria ohitura horrek. Hala, Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, gaur egun ibilbide horiek testigantza izaera dute. Basozaintza zerbitzua arduratzen da mugarriak ikuskatzeaz eta urtean zehar egiten dute.
Dagokionari, kaixo. Aski da gezurrak esateaz, guri lapurtu eta iruzur egiteaz. Orain, horren arrazoia krisia omen da. Nire ustez, geldialdia egin behar dugu, eta pentsatu behar dugu nola bizi ziren gure gurasoak. Ez zituzten seme-alabak eta arazoak besterik, baina begirunea eta ilusioa zituzten. Familia aurrera ateratzea zuten bakarrik buruan, hori zen garrantzitsuena. Orduan errespetua zegoen, maitasuna, eta zutenarekin bizi ziren. Gutxi zuten, baina zoriontsuak ziren. Orain, uste dut azkarregi bizi garela, eta ia ezer ez dugu kontuan hartzen… Baina gero Pako beheraldiekin dator, eta dugun gauza bakarra da krisia, estresa, gaixotasun arraroak, eta ez dugu begiratu nahi atzera. Baina zergatik ez? Niri gustatuko litzaidake bizitzea garai batean bezala, hainbeste boteredun gabe, lapurrik gabe, entxuferik gabe; letxuga letxugagatik, sardina sardinagatik, aupa trukea, umiltasuna, begirunea eta jende ona! Besarkada bat horiei guztiei! Utikan boterea dutenak, lapurrak, gezurtiak eta iruzurra besterik egiten ez dutenak! Utikan! Dagokionari! Lurdes Berrotaran. Donibane.
Emakumezkoen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak Sonia Borges dos Reis jokalaria fitxatu berri du. 1,89 metroko altuera du eta pibot bezala jokatzen du. Joan den denboraldian Uni Gironak jokatzen hasi zen, baina denboraldi erdialdean Ros Casares taldeak fitxatu zuen; gerora, Ligako eta Euroligako txapelduna izan zen Ros Casares, eta portugaldarrak Ligako lau partida eta Euroligako beste lau jokatu zituen. Arazo ekonomikoak medio, Ros CAsares talde valentziarra desagertu da, eta taldeko jokalariek beste talde batzuetan lekua bilatu dute. Debuta etxean, urriaren 13an Urriaren 12an hasiko da Emakumezkoen Liga. Hondarribia Irunek hurrengo egunean, 13an, jokatuko du lehen partida. Etxean debutatuko dute berdeek, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen aurka. Iaz bezala, maila gorenean mantzentzea izango da hondarribitarren helburua; iaz azken bigarren lehian lortu zuten salbazioa.
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliari ekingo dio berriro. Zortzigarren etapa izango da igandean egingo dutena. Belagoako aterpetxe zaharrera joango dira lehendabizi, eta zortzi gailur egingo dituzte, 17,5eko ibilbidea osatuz, Larrainerano. Au...
Pasaia Musikalek ikasturte berriari ekingo dio hilaren 19an. Matrikula egiteko epe ofiziala itxita dagoen arren, jakinarazi dute ikasturte osoan zehar izena eman daitekeela udalerriko musika eskolan. Musika eskolak aitortu du egoera ekonomikoa ez dela batere ona. “Guretzat ere ez da egoera onena, baina egoera zail honetan ikasi nahi duzuen guztiei gure eskolara hurbiltzeko deia egin nahi dizuegu”, esan du Juanje Neira Pasaia Musikaleko presidenteak. “Pasaia Gipuzkoako herririk pobreenetakoa den arren, musika kulturan aberatsenetakoa da, eta harro gaude horregatik”, gaineratu du Neirak. 1.430 ikasle, iaz Iaz Pasaia Musikaletik 1.430 ikasle pasatu ziren. Aurten kopuru horretara iristeko itxaropena dute, “matrikulazioa ondo doalako”. Donibaneko ikasleen kopurua asko igo dela nabarmendu dute. Izan ere, urte askoren ondoren, zazpi urteko haurrek instrumentua jotzen euren herrian bertan ikasteko aukera izango dute, baita helduek ere. Bestalde, flamenko eta ekialdeko dantzen hiru hileko tailerrak eskainiko dituzte. Urrian hasiko dira, eta hiruhileko bakoitzak 33,60 balio du. Trintxerpeko Alkateordetzan aurkeztuko dituzte, hilaren 25ean, 18:00etan. Edozein ikastarotan izena eman nahi duenak 943 30 60 55 telefono zenbakira deitu behar du, eta pm.idazkaritza@pasaia.net helbidera idatzi.
Enrike Abril Errebote Txapelketako partida jokatuko du Txostek etzi goizean, Kapito Harri taldearen kontra. 11:00etan izango da, Beheko plazan.
Datorren ostegunean, hilak 20, ekimen berezi bat izango da Kabia Espazio Kreaktiboan: Jon Maiaren Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldia. Maiak berak idatzitako Riomundo eleberrian dago oinarrituta. Lan horrek sustraiak Zamoran eta Extremaduran dituen protagonista baten istorioa kontatzen du: “Batzuetan soto berean elkarrekin bizi arren, banatuta edo bereizita dauden bi komunitateren arteko zubia izan nahi du Riomundok”. Hortik abiatuta, herrian bide bera hartu nahi dute bertako kultur eta identitateekin, eta harremanak indartu. Horrenbestez, herritar guztiei egin diete hitzaldi horretan parte hartzeko deia, garrantzitsutzat jotzen baitute ahalik eta jende gehien biltzea. Ekimenaren alderik garrantzitsuena eurak berak dira, deitzaileak, askotariko elkarteak baitaude atzean: Concha Rociera, Aljarafe, Casa de Galicia, Monfrague, Ereintza, Landare, AEK, Lau Haizetara eta Mikelazulo. Errenteriako Udaleko alderdi politiko guztiek ere bat egin dute. Horien arabera, Errenteria-Oreretan luzaroan “jatorri ugariko pertsona eta kolektiboen elkargune izan da”, eta orain garaia iritsi dela uste dute “aniztasun baliotsu horren barruan hizketan hasteko garaia, elkar hobeto ezagutzekoa eta egon litezkeen oztopoak gainditzen hastekoa”. “Elkar ez ezagutzea” dela iritzi diote komunitateen arteko “banaketa” ekarri duena, eta “mugak apurtu” behar direla esan dute. Ekimen hori orain arte herrian bizi izan den eta aurrerantzean etorriko denaren arteko “inflexio puntua” izatea nahi dute deitzaileek, eta hortik aurrera beste [...]
Hiru egunetako jaiak hasiko dira gaur Agustinak auzoan. Gaurtik igandera bitartean, beraz, musika, dantza eta jokoak ez dira faltako auzoan. Arratsaldeko zazpietan hasiko dira jaiak, duela 32 urte Agustinetako haur danborrada sortu zuen Segundo Ruizen ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Herritarrekin ekimena hilaren 25ean iritsiko da Irunera. Hala, Diputazioako delegazio bat Martin Garitano Ahaldun Nagusia buru duela Amaia Antzokian (19:00) elkartuko da herritarrekin. Horiek horrela, egitasmoak, 2013. urteko aurrekontuen berri emango die herritarrei. Izan ere, 2012. urtean martxan jarritako Kontuak garbi ekimenaren segida da. Izan ere, “Aldundiak herritarrekin harreman zuzena izan nahi du, hurbileko erakunde bihurtu”. Era berean, “feed-back-a bilatuko du, herritarrek zein iritzi duten jakiteko”. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdez eskualde egingo dituen bilerek aurrekontuak izango ditu ardatz, eta bi arlo landuko ditu batez ere: gizarte politika batetik, eta garapen ekonomikoa eta fiskalitatea bestetik. Hala, bi lan talde antolatuko dira bileran eta herritarrek erabakiko dute zeinetan parte hartu. “Bilera arinak eta eraginkorrak” egin nahi ditu Aldundiak, “izan ere, erronka da bi gai horiek edonork ulertzeko moduan planteatzea, denek ekarpenak egiteko”.
Donostiako Auzitegiak lan jazarpena dela eta, langile bati 248.022 euroko (gehi interesak) kalte ordaina ordaintzera zigortu du Errenteriako Udala. Orain, udalaren zerbitzu juridikoak epaia aztertzen ari direla jakinarazi du Alkatetzak, EAEko Justizia ...
Dantza Hirian 2012 jaialdiak hainbat emanaldi eskainiko ditu bihar larunbatarekin, Irunen. Hala, Manuel Muñozen, Maura Moralesen eta Virginia Garciak eta Damian Muñozek osatutako bikotearen emanaldiak ikusgai izango dira biharkoan, Irungo kaleetan. E...
Lilith Euskadiko Emakume Gazteen elkarteak hiesaren aurkako kanpaina aurrera eraman du egunotan Irungo Plaiaundi eta Pio Baroja institutuetan eta Zabaltza plazan. Izan ere, gaur goizeko 10:00etatik 12:00ak bitartean Zabaltza plazan izango dira oraindik...
Atzo Errepublikako azken Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuten Errenteriako udaletxean, eta hemendik aurrera, euren omenezko plaka bat edukiko dute udaletxeko areto nagusiaren atarian. 19:00etarako deituta zeuden senitartekoak, baina aurretik, atarian, udal txistulari taldeak harrera egin zien bere doinuekin. Ordua baino minutu batzuk lehenago areto nagusira eramaten duten eskailerak igo zituzten partaide guztiek, buruan Miren Mendarte, Serapio Mendarte zinegotzi izandakoaren alaba, eta Julen Mendoza alkatea zituztela. Ate ondoan geratu ziren biak, eta pixkanaka inguruan geratu ziren senitarteko guztiak. Denek begirada toki batera zuzenduta zeukaten: ate ondoan zegoen plaka, ikurrina batek ezkutatua zegoela. Mendartek eta Mendozak agertu zuten txalo artean Errepublikako azken Udalbatza zein orduko udaletxeko langile guztiak gogoan dituen plaka. Aretoa, leporaino beteta Gero, guztiak areto nagusira sartu ziren, eta euren tokiak hartu zituzten. Leporaino beteta zegoen, eta batzuk ate ondoan geratu ziren. Ekitaldia Mikel Zabaleta historialari errenteriarraren hitzaldiarekin hasi zen. Errenteria-Oreretako gerra aurretiko urteak errepasatu zituen: testuinguru politiko eta ekonomikoa, herrian bizi zen giro ezegonkorra eta baita gertaera nagusiak ere. Tarte berezia eskaini zion azken Udalbatzari, eta hura osatzen zuten kide bakoitzari buruz hitz batzuk esan zituen. Gerra ondorengo argazki batekin hasi zen hitzaldia, eta denboran atzera eginez egin zien errepasoa argazkien bitartez 1936az aurreko urteei. Ondoren, Mendartek hartu zuen [...]
1952an jaio ziren antxotarrek kintoen eguna prestatu dute urriaren 6rako. Egun osoko plangintza egin dute. 12:30ean meza izango dute San Fermin elizan, eta gero, Zaharren Tokian bazkaria egingo dute. Ondoren, ez da musika ezta dantzarik ere faltako, «...
Gabriel Zabala Irungo presoari ezarritako 197/2006 legearen aurkako —Parot doktrina bezala ezagunagoa— jarrera erakusteko asmoarekin, mobilizazioak deitu ditu Irungo Herri Bilguneak, biharko. Hala, eguerdiko 12:30ean eta Urdanibia plazatik abiatuta...