Askatasun Jaian parte hartzeko deia egin dute
Bihar izango da, 12:00etan abiatuko da Txaparretik; gaurko elkarretaratzerako deia ere egin dute Askatasun Jaia izango da bihar herrian, eta Herrirak parte hartzeko deia egin du. 12:00etan Txaparretik hasiko da jaia. Kalejiran, plazaraino joango dira p...
Bihar izango da, 12:00etan abiatuko da Txaparretik; gaurko elkarretaratzerako deia ere egin dute
Askatasun Jaia izango da bihar herrian, eta Herrirak parte hartzeko deia egin du. 12:00etan Txaparretik hasiko da jaia. Kalejiran, plazaraino joango dira parte hartzaileak. 13:00etan ekitaldia izango da, eta 14:00etan bazkaria. Abeslariak, dantzariak, joaldunak eta bertsolariak izango dira.
Bazkarirako txartelak ohiko lekuetan daude salgai, baina bukatzear. Beraz, lehenbailehen erosteko deia egin diete herritarrei.
Gaur, elkarretaratzea
Bestalde, herri bilguneak gogorarazi du gaur ere elkarretaratzea egingo dutela 20:00etan, presoen eta iheslarien alde. Plazan elkartu eta Landetxera joango dira: «Ezinbestekoa da ostiralero herritarrak kalera irtetea, egoera larria baita».

