Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Oarsoaldean ametsak betetzea nahi dute

Zuk Egin Dezakezu egitasmoa jarri dute martxan, pentsamendu positiboa eragiten duen hitzaldi eta tailer sorta Zuk Egin Dezakezu izeneko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Oarsoaldea Garapen Agentziaren egoitzan. Pertsonengan pentsamendu positiboa eragin eta aktibatzen duen hitzaldi eta tailer esperientzialez osatutako programa da. Iker Fernandez eta Luis Oiarzabal ekintzaileek proposatutako proiektua da, eta Kutxako Gizarte Ekintzak eta Oarsoaldeak berak babestutakoa. Hitzaldi eta tailerren helburua, pertsonengan jarrera proaktiboa eragitea, eta beraien ekimenei ekin ahal izateko beharrezko baliabideak eskaintzea da. Hiru antolatzaileek argi dute Oarsoaldean ametsak bete daitezkeela eta horretarako antolatu dute egitasmoa. Iker Fernandezek azaldu zuenez, TPA mugimendua (Tu Puedes Hacerlo & Zuk Egin Dezakezu), «ezinegona duten, eta hobetu eta beraien bizitzan aldaketaren bat egin nahi duten pertsona guztiei zuzendua dago». Hala, zazpi hilabetean, «pixkanakako» eraldaketa prozesua eskaintzen du, bost hitzaldi eta zazpi tailerren bidez. Norbanako bakoitzak nahi dituen hitzaldi eta tailerrak aukeratu ahal izango ditu, «bere nahia eta egoerara egokitu ahal izateko». Beatriz Brosak, Oarsoaldearen izenean, jakinarazi zuen emozioz eta sentimenduz betetako proiektua dela: «Zerbait positiboa entzuteko beharra dugu, eta egitasmo hau berritzailea eta ezberdina da; garapen pertsonalean oinarritzen da». Oarsoaldeak halako zerbait behar duela uste du: « Eskualdeak potentzialtasun asko ditu, eskualdeko pertsonek potentzialtasun asko dituzte, eta egitasmoak erremintak emango dizkie [...]

admin
Bidasoa
2012/09/14

Zuk Egin Dezakezu egitasmoa jarri dute martxan, pentsamendu positiboa eragiten duen hitzaldi eta tailer sorta

Brosa, Fernandez eta Altuna, atzoko aurkezpenean.

Zuk Egin Dezakezu izeneko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Oarsoaldea Garapen Agentziaren egoitzan. Pertsonengan pentsamendu positiboa eragin eta aktibatzen duen hitzaldi eta tailer esperientzialez osatutako programa da.

Iker Fernandez eta Luis Oiarzabal ekintzaileek proposatutako proiektua da, eta Kutxako Gizarte Ekintzak eta Oarsoaldeak berak babestutakoa. Hitzaldi eta tailerren helburua, pertsonengan jarrera proaktiboa eragitea, eta beraien ekimenei ekin ahal izateko beharrezko baliabideak eskaintzea da. Hiru antolatzaileek argi dute Oarsoaldean ametsak bete daitezkeela eta horretarako antolatu dute egitasmoa.

Iker Fernandezek azaldu zuenez, TPA mugimendua (Tu Puedes Hacerlo & Zuk Egin Dezakezu), «ezinegona duten, eta hobetu eta beraien bizitzan aldaketaren bat egin nahi duten pertsona guztiei zuzendua dago». Hala, zazpi hilabetean, «pixkanakako» eraldaketa prozesua eskaintzen du, bost hitzaldi eta zazpi tailerren bidez. Norbanako bakoitzak nahi dituen hitzaldi eta tailerrak aukeratu ahal izango ditu, «bere nahia eta egoerara egokitu ahal izateko».

Beatriz Brosak, Oarsoaldearen izenean, jakinarazi zuen emozioz eta sentimenduz betetako proiektua dela: «Zerbait positiboa entzuteko beharra dugu, eta egitasmo hau berritzailea eta ezberdina da; garapen pertsonalean oinarritzen da». Oarsoaldeak halako zerbait behar duela uste du: « Eskualdeak potentzialtasun asko ditu, eskualdeko pertsonek potentzialtasun asko dituzte, eta egitasmoak erremintak emango dizkie transformazio pertsonalerako». Brosak, era berean, eskerrak eman zizkien ekintzaileei Oarsoaldean halako zerbait antolatzeko emandako aukeragatik. Erakundeei eta enpresei babesteagatik (Eusko Jaurlaritzaren Emprenderi, Foru Aldundiko Berrikuntza Sailari eta eskualdeko enpresa sareari), eta esker hitzak izan zituen proiektua antolatzen lagundu duten pertsona guztientzat ere.

Iñaki Altuna Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkariak gogorarazi zuen Kutxaren helburua Gipuzkoako bizi kalitatea hobetzea dela, eta aurrera jarraitzeko lan egitea. Hala, egitasmoak zuzenean horrekin zerikusia duelako babestu dutela esan zuen. Eta eskerrak eman zituen egitasmoa antolatzen parte hartu ahal izateagatik.

Izena emateko
Hitzaldi eta tailer guztiak, Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira. Hitzaldiak doakoak dira, baina aretoko tokia mugatua denez, izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Tailerrek, berriz, 36 euroko prezioa dute. Horietan ere izena eman behar da aldez aurretik.

Informazio gehiago biltzeko, eta izena emateko: kutxasocial.net.

Egitaraua:

  • Sergio Fernandez: Beldurrak. Beldurrik gabe ekin. Hitzaldia: hilaren 21ean. Tailerra: hilaren 22an.
  • Borja Vilaseca: Baloreak. Ardura pertsonalaren garaia. Hitzaldia: urriaren 5ean. Tailerra: urriaren 6an.
  • Luis Gaviria: Pertseberantzia. Ez ezazu inoiz amore eman. Hitzaldia: azaroaren 9an. Tailerra: azaroaren 10ean.
  • Iker Fernandez, arrakasta duten abenturen sortzailea: Astintzea. Zuk egin dezakezu. Tailerra: azaroaren 24an.
  • Angel Lafuente: Autoestimua. Nola hitz egin beti modu eraginkorrean. Hitzaldia: 2013ko urtarrilaren 25ean. Tailerra: 2013ko urtarrilaren 26an.
  • Raimon Samso: Finantza askatasuna. Diruaren kodea. Hitzaldia: 2013ko otsailaren 15ean. Tailerra: 2013ko otsailaren 16an.
  • TPA (Tu Puedes Hacerlo & Zuk Egin Dezakezu) taldea: Astintzea. Zure ibilbide orria. Tailerra: martxoaren 9an.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.