Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Komunitateen arteko elkarbizitza lantzen hasiko dira herrian, Jon Maiaren hitzalditik abiatuta

Datorren ostegunean, hilak 20, ekimen berezi bat izango da Kabia Espazio Kreaktiboan: Jon Maiaren Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldia. Maiak berak idatzitako Riomundo eleberrian dago oinarrituta. Lan horrek sustraiak Zamoran eta Extremaduran dituen protagonista baten istorioa kontatzen du: “Batzuetan soto berean elkarrekin bizi arren, banatuta edo bereizita dauden bi komunitateren arteko zubia izan nahi du Riomundok”. Hortik abiatuta, herrian bide bera hartu nahi dute bertako kultur eta identitateekin, eta harremanak indartu. Horrenbestez, herritar guztiei egin diete hitzaldi horretan parte hartzeko deia, garrantzitsutzat jotzen baitute ahalik eta jende gehien biltzea. Ekimenaren alderik garrantzitsuena eurak berak dira, deitzaileak, askotariko elkarteak baitaude atzean: Concha Rociera, Aljarafe, Casa de Galicia, Monfrague, Ereintza, Landare, AEK, Lau Haizetara eta Mikelazulo. Errenteriako Udaleko alderdi politiko guztiek ere bat egin dute. Horien arabera, Errenteria-Oreretan luzaroan “jatorri ugariko pertsona eta kolektiboen elkargune izan da”, eta orain garaia iritsi dela uste dute “aniztasun baliotsu horren barruan hizketan hasteko garaia, elkar hobeto ezagutzekoa eta egon litezkeen oztopoak gainditzen hastekoa”. “Elkar ez ezagutzea” dela iritzi diote komunitateen arteko “banaketa” ekarri duena, eta “mugak apurtu” behar direla esan dute. Ekimen hori orain arte herrian bizi izan den eta aurrerantzean etorriko denaren arteko “inflexio puntua” izatea nahi dute deitzaileek, eta hortik aurrera beste [...]

admin
Bidasoa
2012/09/14

Komunitateen arteko elkarbizitza sustatuko dute hitzaldi batetik abiatutaDatorren ostegunean, hilak 20, ekimen berezi bat izango da Kabia Espazio Kreaktiboan: Jon Maiaren Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldia. Maiak berak idatzitako Riomundo eleberrian dago oinarrituta. Lan horrek sustraiak Zamoran eta Extremaduran dituen protagonista baten istorioa kontatzen du: “Batzuetan soto berean elkarrekin bizi arren, banatuta edo bereizita dauden bi komunitateren arteko zubia izan nahi du Riomundok”.

Hortik abiatuta, herrian bide bera hartu nahi dute bertako kultur eta identitateekin, eta harremanak indartu. Horrenbestez, herritar guztiei egin diete hitzaldi horretan parte hartzeko deia, garrantzitsutzat jotzen baitute ahalik eta jende gehien biltzea.

Ekimenaren alderik garrantzitsuena eurak berak dira, deitzaileak, askotariko elkarteak baitaude atzean: Concha Rociera, Aljarafe, Casa de Galicia, Monfrague, Ereintza, Landare, AEK, Lau Haizetara eta Mikelazulo. Errenteriako Udaleko alderdi politiko guztiek ere bat egin dute.

Horien arabera, Errenteria-Oreretan luzaroan “jatorri ugariko pertsona eta kolektiboen elkargune izan da”, eta orain garaia iritsi dela uste dute “aniztasun baliotsu horren barruan hizketan hasteko garaia, elkar hobeto ezagutzekoa eta egon litezkeen oztopoak gainditzen hastekoa”. “Elkar ez ezagutzea” dela iritzi diote komunitateen arteko “banaketa” ekarri duena, eta “mugak apurtu” behar direla esan dute.

Ekimen hori orain arte herrian bizi izan den eta aurrerantzean etorriko denaren arteko “inflexio puntua” izatea nahi dute deitzaileek, eta hortik aurrera beste ekitaldi batzuk antolatzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.