Gaztetxeak ‘La toma’ dokumentala emango du etzi Zine Txiroaren barruan
Sei urtez Mikelazulo elkartearen eskuetan egon ondoren, orain gaztetxeko kultura taldeak hartu du Zine Txiroaren lekukoa. Etzi estreinatuko da, La toma dokumental argentinarraren eskutik. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, 18:00etan, gaztetxetik pasatzera eta hausnartzera. Dokumental horretan Argentinako langileak dira protagonista. Aurreko hamarkadaren hasierako Argentinako krisian oinarritzen da, eta langile horiek garai batean lan egin zuten eta momentu horretan itxita zeuden industria lantegien kontrola eskatuko dute. Euren asmoa horiek langileen kooperatiba bihurtzea da. Lan eskubide duinak aldarrikatu eta sistema ekonomiko eta politikoa kritikatuko du lan horrek. Dokumentala hilaren 26ko grebaren testuinguruan kokatu du kultura taldeak, eta proiekzioaren ostean, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin solasteko aukera izango da. Elkarlana Lekukoa ez dute bat-batean pasatuko, eta hasieran Mikelazulokoen laguntza izaten ari dira: “Euren bideoak pasatu dizkigute, kontaktuak, eta gaztetxean egingo den arren, laguntzen ari dira”, azaldu du Jon Gutierrez kultur taldeko kideak. Gaineratu duenez, filmak elkarrekin aukeratuko dituzte lehenengo asteetan, eta horretarako, Mikelazulok zerrenda bat egina du. Filosofia osorik pasatuko da esku batetik bestera, eta film sozialak eta independenteak eskaintzen jarraituko dute. “Zinemara joatea garesti dagoenez, eta ia eduki sozialik ez duenez, horren alternatiba bat izan nahi dugu edozein adinetako publikoari begiratuta”, esan du Alaia Buzeta gazte asanbladako kideak. Era berean, egungo testuinguruarekin zerikusia [...]
Sei urtez Mikelazulo elkartearen eskuetan egon ondoren, orain gaztetxeko kultura taldeak hartu du Zine Txiroaren lekukoa. Etzi estreinatuko da, La toma dokumental argentinarraren eskutik. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, 18:00etan, gaztetxetik pasatzera eta hausnartzera.
Dokumental horretan Argentinako langileak dira protagonista. Aurreko hamarkadaren hasierako Argentinako krisian oinarritzen da, eta langile horiek garai batean lan egin zuten eta momentu horretan itxita zeuden industria lantegien kontrola eskatuko dute. Euren asmoa horiek langileen kooperatiba bihurtzea da. Lan eskubide duinak aldarrikatu eta sistema ekonomiko eta politikoa kritikatuko du lan horrek.
Dokumentala hilaren 26ko grebaren testuinguruan kokatu du kultura taldeak, eta proiekzioaren ostean, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariekin solasteko aukera izango da.
Elkarlana
Lekukoa ez dute bat-batean pasatuko, eta hasieran Mikelazulokoen laguntza izaten ari dira: “Euren bideoak pasatu dizkigute, kontaktuak, eta gaztetxean egingo den arren, laguntzen ari dira”, azaldu du Jon Gutierrez kultur taldeko kideak. Gaineratu duenez, filmak elkarrekin aukeratuko dituzte lehenengo asteetan, eta horretarako, Mikelazulok zerrenda bat egina du.
Filosofia osorik pasatuko da esku batetik bestera, eta film sozialak eta independenteak eskaintzen jarraituko dute. “Zinemara joatea garesti dagoenez, eta ia eduki sozialik ez duenez, horren alternatiba bat izan nahi dugu edozein adinetako publikoari begiratuta”, esan du Alaia Buzeta gazte asanbladako kideak.
Era berean, egungo testuinguruarekin zerikusia duten gaiak aukeratuko dituztela zehaztu du, esaterako, etziko filmak hilaren 26ko grebarekin du harremana. Zentzu horretan, gaiarekin lotura daukaten pertsona eta adituak eramaten saiatuko dira, baita filmen egileak ere.
Maiztasuna ere bera izango da, hilabeterokoa, eta hileko bigarren edo hirugarren igandean emango dituzte lanak.
Gazte Zinema
Gazteak izan arren, esperientzia badute halako ekintzak antolatzerakoan, iaz Gazte Zinemarekin aritu baitziren. Deialdia ez zen herritar askorengana iritsi, eta berriz ere herritar guztiak animatu dituzte gaztetxera joatera.