Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errepublikako azken Udalbatzaren omenez plaka jarri dute

Atzo Errepublikako azken Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuten Errenteriako udaletxean, eta hemendik aurrera, euren omenezko plaka bat edukiko dute udaletxeko areto nagusiaren atarian. 19:00etarako deituta zeuden senitartekoak, baina aurretik, atarian, udal txistulari taldeak harrera egin zien bere doinuekin. Ordua baino minutu batzuk lehenago areto nagusira eramaten duten eskailerak igo zituzten partaide guztiek, buruan Miren Mendarte, Serapio Mendarte zinegotzi izandakoaren alaba, eta Julen Mendoza alkatea zituztela. Ate ondoan geratu ziren biak, eta pixkanaka inguruan geratu ziren senitarteko guztiak. Denek begirada toki batera zuzenduta zeukaten: ate ondoan zegoen plaka, ikurrina batek ezkutatua zegoela. Mendartek eta Mendozak agertu zuten txalo artean Errepublikako azken Udalbatza zein orduko udaletxeko langile guztiak gogoan dituen plaka. Aretoa, leporaino beteta Gero, guztiak areto nagusira sartu ziren, eta euren tokiak hartu zituzten. Leporaino beteta zegoen, eta batzuk ate ondoan geratu ziren. Ekitaldia Mikel Zabaleta historialari errenteriarraren hitzaldiarekin hasi zen. Errenteria-Oreretako gerra aurretiko urteak errepasatu zituen: testuinguru politiko eta ekonomikoa, herrian bizi zen giro ezegonkorra eta baita gertaera nagusiak ere. Tarte berezia eskaini zion azken Udalbatzari, eta hura osatzen zuten kide bakoitzari buruz hitz batzuk esan zituen. Gerra ondorengo argazki batekin hasi zen hitzaldia, eta denboran atzera eginez egin zien errepasoa argazkien bitartez 1936az aurreko urteei. Ondoren, Mendartek hartu zuen [...]

admin
Bidasoa
2012/09/14

Atzo Errepublikako azken Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuten Errenteriako udaletxean, eta hemendik aurrera, euren omenezko plaka bat edukiko dute udaletxeko areto nagusiaren atarian.

19:00etarako deituta zeuden senitartekoak, baina aurretik, atarian, udal txistulari taldeak harrera egin zien bere doinuekin. Ordua baino minutu batzuk lehenago areto nagusira eramaten duten eskailerak igo zituzten partaide guztiek, buruan Miren Mendarte, Serapio Mendarte zinegotzi izandakoaren alaba, eta Julen Mendoza alkatea zituztela.

Ate ondoan geratu ziren biak, eta pixkanaka inguruan geratu ziren senitarteko guztiak. Denek begirada toki batera zuzenduta zeukaten: ate ondoan zegoen plaka, ikurrina batek ezkutatua zegoela. Mendartek eta Mendozak agertu zuten txalo artean Errepublikako azken Udalbatza zein orduko udaletxeko langile guztiak gogoan dituen plaka.

Aretoa, leporaino beteta
Gero, guztiak areto nagusira sartu ziren, eta euren tokiak hartu zituzten. Leporaino beteta zegoen, eta batzuk ate ondoan geratu ziren. Ekitaldia Mikel Zabaleta historialari errenteriarraren hitzaldiarekin hasi zen. Errenteria-Oreretako gerra aurretiko urteak errepasatu zituen: testuinguru politiko eta ekonomikoa, herrian bizi zen giro ezegonkorra eta baita gertaera nagusiak ere. Tarte berezia eskaini zion azken Udalbatzari, eta hura osatzen zuten kide bakoitzari buruz hitz batzuk esan zituen. Gerra ondorengo argazki batekin hasi zen hitzaldia, eta denboran atzera eginez egin zien errepasoa argazkien bitartez 1936az aurreko urteei.

Ondoren, Mendartek hartu zuen hitza. Bere aitak egindako lana azaldu zuen, eta Bilbon fusilatua izan zela gogorarazi zuen. Hitzaldia bukatu zuen esanez, “ez dadila inor herriaren nahiaren kontra altxatu, egin dezagun etorkizun eder bat denon artean eta bakean”.

Mendozak, berriz, beharrezkotzat jo zuen gerra zein frankismo garaian gertatutako ikertzea: “Gizarte bat ez da eraikitzen ahanzturarik; justizia, egia eta konponketatik baizik”. Horrez gain, arduradun politiko gisa barkamena eskatu zien omendu guztiei omenaldia horren berandu etortzeagatik.

Errepublikako azken Udalbatza omentzeko plaka jarri dute udaletxean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.