
Expogrow azokak bihar irekiko ditu ateak, Ficoban. Kannabisaren munduko 200 nazioarteko erakusketari bilduko dira bertan, eta produktuez gain, skate eta zirku erakustaldiak, herri kirolak, street art, kontzertuak, Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa… izango dira bertan. Sergio Martinez (Bartzelona, 1972) Expogroweko zuzendariak azokaren nondik norakoak azaldu ditu. Expogrow azoka antolatu duzue bihartik aurrera. Nola iritsi da azoka hau Iruneraino? Kannabisari buruzko beste lau azoka egin ditugu estatu mailan, baina Expogrow azokaren lehen ekitaldia izango da. Erretzaileen kluben gaineko eztabaida Eusko Legebiltzarrera iritsi behar zenez uda honetan, eta azokan parte hartzen duen Iruñeko antolatzaileetako batek Ficoba ezagutzen zuenez, Euskal Herrian azoka bat egiteko proposamena egin zuen. Gure enpresarekin harremanetan jarri zen, eta nik Ficoba ere ezagutzen nuenez, baiezkoa eman genuen. Euskal Herrian egiteko arrazoi nagusia erretzaileen kluben inguruan dagoen mugimendua izan zen; horrez gain, growshop denden kopuru altua, Frantziako Estatuarekin dagoen hurbiltasuna, eta azokaren dimentsioak ere bultzada eman ziguten. Guk Expogrow bidez egin nahi duguna da kannabis azoken garapenari jarraipena eman. Pentsa, kannabis azokak 2004ean egiten hasi ziren Bartzelonan, Madrilen, Malagan, Valentzian, eta orain, Irunen. Ezin genuen gainontzekoetan bezalako azoka bat egin, beraz, balio erantsia eman nahi izan genion eta horregatik Kannabisaren I. Nazioarteko Foroa antolatu genuen. Nazioarteko azoka bat da: Amerikako Estatu [...]

Hiru egunez jaietan murgilduko da Agustinak auzoa. Hauxe egitaraua: Ostirala 19:00: Txupinazoa, duela 32 urte Agustinetako haur danborradaren sortzailea izan zen Segundo Ruizen eskutik. 19:30: Poteo herrikoia auzoko tabernetan trikitilariek alaiturik. Bertan, pintxo txapelketa izango da. Ondara, Moran, Agustinas eta auzo elkarteko tabernetan (lau pintxo eta lau pote 6 euro). 22:30: Mus txapelketa, Agustinas tabernan (tabernan bertan izena eman behar da). 23:30-01:30: Auzoko tabernetan musika. Larunbata Egun guztian zehar: puzgarriak Markolako futbol zelaian. 09:00: Diana txistulariekin, auzoko kaleetan. 11:00: Txakur erakustaldia, Mikel Pino eta Ada bere txakurrarekin, Arramendi parkean. 11:30: 9-13 urte bitarteko neska mutilentzako futbito txapelketa Markola atzealdean (auzo elkarteko tabernetan eman behar da izena). 12:00: Toka txapelketa auzo elkarteko plazan. 15:30: Ondara tabernan tute txapelketa (taberna bertan eman behar da izena). 17:30: Haurrentzako Hipo eta Tomax pailazoak auzo elkarteko plazan. Ondoren, txokolate jatea (euria eginez gero, auzo elkarteko gimnasioan). 18:00: Nagusientzako dantzaldia, Moran taberna dagoen plazan. 21:00: Auzo afaria (entsalada, saiheskia eta postrea). Tiketak auzoko tabernetan erosi behar dira 7 euroren truke. Haurrak doan pizza eta postrea. 23:30-23:00: Dantzaldia Modestoren eskutik, auzo elkarteko plazan. Igandea 11:00: Pala txapelketa R. M Azkue kaleko frontoian (auzo elkarteko tabernan eman behar da izena). 12:00: Istripu simulazioa Babes Zibilaren eskutik, eta apar [...]

Aurten eta datorren urtean laguntzak mantentzeko eta gehitzeko esfortzua egin duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak, euskara ikasten ari direnentzako laguntzak mantentzeko eta gehitzeko «esfortzu berezia» egin du aurten. Eta helburua bera da datorren urterako: «Eskolen %85 jasotzen duten ikasleei matrikularen zati bat ordainduko zaie». Diru laguntzak urrian eta ekainean eskatu behar direla ohartarazi du, ekainean neguko ikastaroentzako eta urrian udako ikastaroentzako. Laguntzen zenbatekoak ere zehaztu ditu: «Oiartzuar guztiek jasoko dute matrikularen %50 arte. Lehentasunezkoak diren sektoreetako ikasleek (famila, elkarteak, merkatariak…) eta langabe, ikasle eta erretiratuek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute. Horrez gain, barnetegietako egoitza gastuak ordaintzeko laguntza ere emango dugu». 2010ean eta 2011n, «murrizketen ondorioz», euskara ikasleek ezin izan zuten beka osoa jaso, eta hori berriro gertatzea ez du nahi udalak. Euskara ikasteko erraztasunak ematea da udalaren helburua, eta horregatik ahalegina: «Esfortzu berezia egin da ikasle guztiek diru laguntza osorik jasotzeko. Euskara ikastea dohainik izateak lehentasuna izango du, eta bide horretan aurrerapausoak eman nahi dira». Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Normalizatzeko Zuzendaritzak ere helburu berbera du, eta hasi da urratsak egiten, udalekin elkarlanean. Oraindik ausartu ez diren herritarrak euskara ikastera animatu ditu udalak, eta AEK-k abian jarri duen kanpainarekin bat egin du. Hala, gogorarazi du, herriko euskaltegian izena eman [...]

21 hilabeteko alaba dut. Aita izatearen ezaugarrietako bat, zure bizitzan pertsona berri batekin harreman berezia sortu eta eraikitzea da. Inoiz sentitu gabeko lotura eta emozioak sortzen dira bat-batean eta beste pertsona baten etorkizunari, heziketari eta erantzun beharreko galderei buruz (parrandak, sexua, politika…) pentsatzea dakar. Gurasoek erraz ulertuko duzue zertaz ari naizen, besteei gehixeago kostako zaie. Beste gai batzuekin egin izan dudan bezala, azkenaldiko gertakari baten bueltan, nire alabarekin izango nukeen elkarrizketa imajinatu izan dut egunotan: - Aita, zergatik dago jendea amarekin haserre? - Jendea ez dago amarekin haserre. Kontua da, berak herriko gaietan erabaki batzuk hartu behar dituela, eta jendea ez dago ados erabaki horietako batzuekin. -Zerekin ez daude ados, ba? -Ba zure amak jendearen hondakinak jasotzeko modua aldatzea proposatu du eta batzuk ez daude ados proposatu duenarekin. - Eta zergatik aldatu nahi du? Esan amari jendeari nahi duena egiten uzteko! - Bai, baina, aldatu behar da. Horrekin denak daude ados, baina, nola aldatu da arazoa. - Eta zer proposatu du amak? - Amak jendeari hondakinak etxean bereiztera behartzen dion sistema ezartzea proposatu du. Hala, zabor gehiena berriz ere erabiltzeko aukera dago. - Jendeak orain ez du bereizten, edo? - Askok ez. Gainera, amak egindako proposamenarekin gaur egun guk ere [...]

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte hasierako jaia prestatu du hilaren 20rako. 17:00etan izango da elkartean bertan. Jaialdi horretan emango dute ikasturte berrira begira antolatu dituzten ekintzen berri. Era berean, bingoan jokatzek...

Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, etzi (larunbata) hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, 10:00etatik 14:00etara Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu d...

2012-13 ikasturterako ekintza ugari prestatu dituzte herrik emakume taldeek, eta horiek guztiak Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan sartu dituzte. Programa horren barruko ekintzak antolatzeko diru laguntzak jasotzen dituzte, eta horren gain, emakume talde guztien artean hainbat jarduera antolatzeko: ikastaroak, Martxoak 8, erakusketak… Programa horretan urtero mila inguru emakumek parte hartzen dute. Hala ere, ahalik eta emakume gehien animatzea nahi dute, eta horregatik, ekintzetan izena emateko deia luzatu diete. Izena hilaren 18an, 19an eta 20an eman behar da arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Jarduerak: Agustinak (Alai): areto dantzak, pilates, joga, gimnasia eta tai-chi. Alaberga (Ekinez egin): beira lanak, joste tailerrak, oleo pintura, memoria tailerrak, mahai jokoak, eskulanak, informatika eta areto dantzak. Beraun (Erlontzi): pintura, joga, mahai jokoak, pilates, sevillanak, areto dantzak eta eskulanak. Erdialdea (Patxiku Zelaia): pilates, gimnasia, euskal dantzak, joga eta areto dantzak. Gabierrota (Laguntasuna): joga, pilates, joste lanak, oleo pintura, areto dantzak, muxikoak, sukaldaritza, sabel dantza eta memoria saioak. Galtzaraborda (Gure Leku): ehoziri lanak, informatika, gimnasia, tai chi, astronomia, joste lanak, mahai jokoak, irakurketa eta idazketa. Iztieta (Gurekin): gimnasia, joste lanak, dioterapia, joga, tai chi, reiki, bordatze lanak, areto dantzak, memoria eta aerobic. Kaputxinoak (Gure Goizalde): aerobik, pintura, gimnasia, hip hop, areto dantzak, mahai jokoak, pilates, jazz, [...]

Irungo Udalak udako turismoaren balorazioa jakitera eman du aste honetan, eta horren arabera, familiei zuzendutako jarduerak lortu dute arrakasta nagusia azken bi hilabeteetan. Irungo landa eremuak eta ondare historikoak erakargarritasun handia sortu duten aukerak izan dira. Hala, Irugurutzetako tren berdeak 800 lagun baino gehiago hartu ditu. Oiasso museoak, bere aldetik, 900 bisita jaso ditu eta Irun Sens ekimen gastronomikoak 200 parte hartzaile baino gehiago izan ditu.

Landetxa-Katea Auzo Elkarteak XIX. Aste Kulturala antolatu du hilaren 14tik 23ra bitartean. Ondokoa da egitaraua: Irailak 14: 20:00 Zineforum auzo elkartearen Irailak 15: 10:30-14:00 Gaztelu puzgarriak eskolan 12:00 Tortila patata lehiaketa Andrearriaga kalean. 16:00-19:00 Gaztelu puzgarriak eskolan Irailak 16: 12:00 Toka txapelketa auzo elkartearen egoitzan 18:00 Las mujeres del calendario –Egutegiko emakumeak– antzezlana Irailak 17: 18:00 Sukaldaritza Hegazti elkartearen egoitzan Irailak 18: 16:00 Ibilaldi neurtua 18:00 Sukaldaritza Hegazti elkartearen egoitzan Irailak 19: 18:00 Sukaldaritza Hegazti elkartearen egoitzan Irailak 20: 16:00 Ibilaldi neurtua 18:00 Sukaldaritza Hegazti elkartearen egoitzan 20:00 Abesbatza ezagutu Irailak 21: 22:00 Gau jolasa Irailak 22: 09:00 Txistularien diana 10:30 Euskal jaiaren eguna: txalaparta, pintxoak, marmitako txapelketa eta talo tailerra 12:30 Parrokiako kororari omenaldia 13:00 Bertsolariak: Jon Maia eta Alaia Martin 14:00 Baazkari herrikoia eskolan 18:00 Gizon proba frontoian 19:00 Barbakoa jaia 21:00 Dj Alexander Nabokoff Irailak 23: 11:00 Auzoko historia gidatua Mertxe Trantxeren eskutik 18:00 Ipuinak jo eta musikak kontatu antzezlana

Bihar, udako igerilekuaren itxiera festa izango da 16:00etatik aurrera, haurrentzako puzgarriekin eta txokole jatearekin. Hala ere, igerilekua bera igandean itxiko dute. Udalak jakinarazi duenez, aurtengo denboraldian erabiltzaile kopurua «izugarri al...

Oroitzapenez betetako karpeta mahai gainean duela jaso gaitu Miren Mendartek (Errenteria, 1929) bere etxean: aitaren argazki zaharrak, txostenak, apunteak… Aita, Serapio Mendarte, EAJko zinegotzia izan zen Errepublikako azken Udalbatzan eta frankistek fusilatu zuten Itxarkundia bataloian zela, Bilbon. Gaur, 76 urte beranduago, berari eta Errepublikako azken Udalbatzako beste kideei eta orduko 35 udal funtzionarioei, merezitako omenaldia iritsiko zaie. Nola hartu duzu udalak aita eta Errepublikako azken Udalbatzako kideak omentzeko erabaki hori? Alde batetik, berandu heldu dela iruditzen zait, oso berandu. Bestetik, berriz, euren errespetua merezi dutela uste dut; euren borrokak merezi duela omenaldi bat. Gauza batek atentzioa eman dit: denek onartu izana proposamen hori, baita PPk ere. Hori onartu eta gero ea hasten diren beste modu batean pentsatzen. Gaurko eguna nolakoa izango da zuretzat: hunkigarria, aldarrikapen eguna… Niretzat bai. Baina poza ematen dit omenaldia denentzat izango delako, ez bakarrik EAJkoentzat. Denek merezi dute. Beraz, alde horretatik iruditzen zait balio duela omenaldi hori egitea. Bere bizitza jokatzen zuten; askatasunaren aldeko apustua egin zuten, eta ausardia behar zen hori egiteko, ez zen txantxa. Berandu etorri den arren, niretzat balio du. Zure aita, Serapio, nor zen? Sei-zazpi urtez EAJko zinegotzi izan zen udalean. Bera ere arduratu zen Batzokiaz. Berak ireki zuen lehenengo Batzokia Topoko [...]

Mankomunitateko presidenteak esan du erakundeak ezin duela gelditu udalek hartu dituzten erabakiak Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak agerraldia egin zuen atzo Donostian, herenegun PSE-EEk eta EAJk Denis Itxaso presidente izendatzeko akordioa egin dutela jakin ostean. Intxaurrandietak ohartarazi zuen San Marko Mankomunitateak ez duela atez atekoa kentzeko eskumenik. Izan ere, herenegun Itxasok esan zuen «eustorma» izan nahi duela atez atekoaren «inposizioaren» aurrean. «Harrituta» zegoen Intxaurrandieta sozialistak egindako adierazpenekin, eta erantzun zion erakundeak ezin duela gelditu udalen erabakirik. Itxasori gogorarazi zion mankomunitatea osatzen duten hamar udaletatik bederatzi Bilduren eskuetan daudela. Hala ere, Itxasoren adierazpen horiek urriaren 21eko hauteskundeen aurrekanpainaren barruan ulertu behar direla uste du Bilduko kideak. EAJren jarrera ere kritikatu zuen Intxaurrandietak, mankomunitatea PSE-EEren eta PPren eskuetan utziz, «herritarren gehiengoaren nahia» alboratzen dutelako: «Zergatik bota? Akatsik egin al dugu kudeaketan? Herritarrek eta erakunde zein enpresek zoriontzen gaituztenean, alderdi jeltzaleak kalera bota nahi gaitu, herritarren borondatea urratu nahi du. Guk herritarren interesen alde egin dugu eta ez enpresa handien alde. Agian hori da arrazoia, morroi direla, eta egin ez, eta egin ere ez dute utzi nahi. Beldur diote gure kudeaketari, irtenbideak topatzen dituen kudeaketari». Erakundeko presidenteak adierazi zuen Bilduren aurkako akordioek ez dutela lortuko alderdiaren helburua baztertzea, «zero zaborreko herrialdea» baztertzea. [...]

Askatasun Jaia izango da etzi herrian, eta Herrirak parte hartzeko deia egin du. 12:00etan Txaparretik hasiko da jaia. Kalejiran, plazaraino joango dira parte hartzaileak. 13:00etan ekitaldia izango da, eta 14:00etan bazkaria. Abeslariak, dantzariak, j...

Datorren larunbatetik aurrera, hilak 15, Sabino Arana kaleko igogailua eta Madalen Karrikako eskailera mekanikoak neguko ordutegiarekin funtzionatzen hasiko dira, hau da, 07:00etatik 23:00etara. Ordutegi berria heldu den urteko ekainaren 15a arte indar...

Bekoerrota eta Altzateko tasak igotzea onartu du udalbatzak

Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jaizkibel mendian egiten den Olearso BTT lasterketaren 22. ekitaldia ospatuko da etzidamu, igandearekin. Parte hartu nahi dutenek gaur dute azken eguna aurretik izena emateko; arratsaldeko 20:00etan itxiko dute epea. Lasterketaren egunean izena eman daiteke ere, goizeko zortzietatik aurrera. Olearso BTT lasterketak 47,6 kilometroko ibilbidea izango du eta gehienez 500 lagunek partu ahal izango dute. Hondartza kiroldegitik abiatuko dira, 09:00etan, eta ordu bete lehenago hasiko dira zenbakiak banatzen. Antolatzaileek, besteak beste, hornidura likido eta solidoa eta laguntza medikoa eskainiko dute. Gainera, proba amaituta, hamaiketakoa, dutxak eta masajeak izango dira parte hartzaile guztientzat.