Txistularien ikasturteko lehenengo kontzertua izango da igandean
Udal txistulariek igandean hasiko dute ikasturte berria kontzertuarekin. 12:45ean udaletxeko arkupeetan elkartuko dira Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Egitarau oparoa prestatu dute, mota askotariko piezak biltzen dituena. Egitaraua Roberto-Martin (B...
Udal txistulariek igandean hasiko dute ikasturte berria kontzertuarekin. 12:45ean udaletxeko arkupeetan elkartuko dira Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Egitarau oparoa prestatu dute, mota askotariko piezak biltzen dituena.
Egitaraua
- Roberto-Martin (Biribilketak). Frantzisko Laskurain Mold. J.I Ansorena
- Estropadetako zortzikoa. Jose Inazio Ansorena
- Tambourino. Mr. Laval liere Mold J.I Ansorena
- Bi dantza (Orripekoa eta Ariñ-ariña). Tomas Garbizu
- Dos danzas. Pablo Sorozabal
- Zubigain (Rapsodia)
- Kristalezko perlak (Polka)
- Puxketan (Biribilketa). Isidro Ansorena

