Larunbatean elkarretaratzea egingo du Herrirak 197/2006 doktrinaren kontra
Larunbatean Niessen merkataritza gunearen atarian bilduko da Herrira 197/2006 doktrina eteteko eskatzeko. 12:30ean jarri du ordua. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitaratutako ebazpenaren ...
Larunbatean Niessen merkataritza gunearen atarian bilduko da Herrira 197/2006 doktrina eteteko eskatzeko. 12:30ean jarri du ordua. Herrirak gogorarazi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan argitaratutako ebazpenaren arabera, doktrina hori “ez legezkoa eta eskubide urratzailea” dela.
Herriraren esanetan, Espainiako Auzitegi Gorenaren neurri horren eraginez 2006tik 84 presoren zigorrak luzatu dituzte: “Gaur egun, kondena osorik beteta izan arren, 67 preso doktrina horren pean kartzelan aurkitzen dira, eta Estrasburgoko ebazpenaren arabera, modu ilegalean daude espetxeratuta”.
Horrenbestez, kartzela zigorra bete duten preso guztiak “berehala kaleratzea” eskatu du Herrirak, 197/2006 doktrina etetea, Frantziako kartzeletan kondena betetzen ari diren presoentzat “baldintzapeko askatasunari atea zabaltzea”, eta kartzela politika “eskubide irizpideetara eta konponbidea sustatzeko gakoetara” aldatzea.

