
Santiagoko XIII. Kultur Astea antolatu du egunotan bertako auzo elkarteak Txiki zein helduei zuzendutako egitarau zabala osatu du horretarako Santiagoko Auzo Elkarteak. Asteazkena: 17:00 Argi Beltzeko tailerra 8 urte gorakoentzat elkartearen egoitzan. Osteguna: 17:00 Argi Beltzeko tailerra 8 urte gorakoentzat elkartearen egoitzan. 19:00 Helduentzako biodantza tailerra, elkartearen egoitzan. Ostirala: 17:00 Haurrentzako ipuin kontalaria 5 eta 7 urte arteko haurrentzat, elkartearen egoitzan. 18:15 Helduentzako barreterapia elkartearen egoitzan. Larunbata: 16:30 Truk txapelketa. Izen-emateak Iñaki tabernan. 3 17:30 Ur zezenak. 18:30 Argi Beltzeko tailerraren antzezpena elkartearen egoitzan. 19:00 Barbakoa jaia elkartearen aurrean. 19:15 Igela jokoa. 19:15 Buruhandiak elkartearen aurreko plazan. 22:00 Camp berbena elkartearen aurreko plazan. Igandea: 12:00 III. Paella txapelketa -11:30ean arroza parte-hartzaileen artean banatuko da elkartearen egoitzaren aurrean-. Eguraldi txarra eginez gero Dunboa ikastetxeko jolastokian izango da lehiaketa. 12:30 Herri bazkarirako txartelen banaketa. 14:00 Herri bazkaria elkartaren egoitzaren aurrean. Eguraldi txarra eginez gero, bazkaria Dunboa ikastetxean izango da. 16:30-17:00 Etxeko postre lehiaketan lehiatuko diren postreen jasotzea. 17:00 Haurren makillaje tailerra elkartearen aurrean. 17:00 Haurrentzako eta helduentzako herri jolasak: zaku lasterketa, sokatira, aulkien jokoa, igela jokoa… Jolasen ondoren buruhandiak eta ur zezenak izango dira, elkartearen aurrean. 17:30 Pulsimpatik jolasaren aurkezpena Jose Badinoren eskutik. 19:00 Etxeko postre lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa. 19:30 [...]

Errenteriako Udalak omenaldi berezia prestatu du etzirako: Errepublika garaiko azken Udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi berezia izango da, eta ez dira faltako orduko karguak betetzen zituztenen senitartekoak. Ekitaldi...

Alcampo eta Carrefour saltokiak egunean hamahiru orduz daudela zabalik esan du sindikatuak LAB sindikatuak salatu du Alcampo eta Carrefour merkataritza guneek ordutebe luzatu dutela ordutegia, hau da, 10:00etan irekitzetik, 09:00etan irekitzera pasatu direla. Hala, ateak hamabi ordu zabalik edukitzetik, hamahiru ordutara pasatu direlako haserrea agertu du sindikatuak. Neurri hori ez zela beharrezkoa uste du LABek. Merkataritza guneei salmenta gehiago ez diela ekarriko iritzi dio, eta Euskal Herriko denda txikiei, ordea, min handia egingo diela ziur dago: «Horien salmentak berriro kaltetuko dituzte». Carrefourrek Oiartzunen du saltokia, eta Alcampok, berriz, Oiartzunen eta Irunen. Neurria, beraz, negatiboa iruditzen zaio LABi, zentzu guztietan: «Espero dugu azkena izatea, sektorearekin lotura duten pertsona guztien etorkizuna are gehiago oker daiteke eta». Saltoki handiek igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako borroka gogorarazi du LABek, bestalde. Oraindik ere horren aldeko apustua egiten baitute askok: «Horrek ere, merkataritza guneei besterik ez dizkie onurak ekarriko». Neurri horrek ere sektoreko langileen lan bizitza eta familia bizitza bateratzeko zailtasun gehiago ekarriko dituela argi du sindikatu abertzaleak. Hala ere, gogorarazi du, kontrako jarrera asko dituela balizko erabaki horrek: kontsumitzaileak, komertzio ganberak, dendarien elkarteak, sektoreko langileak, sindikatuak… Horren erakusle da joan den martxoaren 11n Bilbon egindako manifestazioa. Bertan milaka pertsonek parte hartu zuten, igande eta [...]

Krisiaren eta instituzioek hori kudeatzeko erabili duten jarreraren eraginez “herritar asko nahikoa erreta dauden arren”, hilaren 26ko greba orokorrera begira giroa oraindik eta gehiago berotzeko asmoarekin protesta egin zuen ostiralean ELA...

Oiartzungo auzoetako jai batzordeen arteko desafioa Arraguak irabazi du berriro; lautik lautan irabazi du Oiartzun Auzoetako jai batzordeen arteko laugarren desafioa egin zuten larunbatean Ergoienen. Hainbat proba egin zituzten Arraguako, Iturriozko, Ergoiengo, Altzibarko, Gurutzeko eta Karrikako jaietako antolatzaileek: txikorta, platanoen jolasa, koilarean arrautza hartu eta erreleboak, igerilekutik sagarra ahoarekin hartu, aulkien jolasa, toka eta oilaskoa saltsan prestatzea. Ugaldetxok kale egin zuen, eta Elizaldek ez du auzo bezala jai batzorderik. Aurkeztu zen talde bakoitzean 10-15 lagun elkartu ziren, eta azkenean, Arraguakoak izan ziren txapeldun, laugarren urtez jarraian. Bigarren postuan geratu zen Iturriotz, eta hirugarrenean, Altzibar. Bazkaltzen 80 lagun inguru elkartu ziren azkenean. Eta batzuk goizaldera arte luzatu zuten festa. Ugaldetxoren amuari kosk Lehenengo aldian, Ugaldetxo izan zen gainontzeko auzoei erronka bota ziena. Gainontzekoek erantzun, eta ordutik alfabetikoki antolatu dituzte desafioak. Bigarrena Altzibarren izan zen, hirugarrena Arraguan, eta aurtengoa Ergoienen. Datorren urtean Gurutzeri dagokio antolatzea. Lau urtetik lautan, Arraguak irabazi du desafioa.

2012-2013 ikasturteko jardueretan izena eman daiteke dagoeneko San Agustin eta El Parque erretiratuen elkarteetan. Askotariko jarduerak eskaintzen dituzte bi elkarteetan. Izena astelehenetik ostegunera eman daiteke, 16:00etatik 18:00etara San Agustinen...

Pasaiak Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak iaz lortu zuen Hirugarren Mailan jokatzeko txartela, baina ez du modu onean hasi ibilbide berria. Izan ere, jokatu dituzten hiru partidatan puntu bakarra lortu dute zurigorriek. Joan den larunbatean Don Bos...

Real Union futbol taldeak 3-0 galdu zuen Deportivo Alaves taldearen aurka, larunbatean, Mendizorrotzan. Unionek ez zuen partida ona egin eta sartu zuen gol bakarra bertan behera utzi zuen epaileak, jokoz kanpo izan zela argudiatuta. Irungo taldeak ez z...

Muxiko egunean parte hartzeko entseguak antolatu dituzte egunero

Sekulako jendetza elkartu da gaur Zumardia inguruan Hondarribiko Jaietako Baserritarren Eguna ospatzeko. Zumardia beraz gain, Santa Maria ateaurrea eta Gernikako Arbolako pasealekuko hasiera jendez gainezka egon dira goizean, eta, arratsaldeko egitaraua ikusita, hala izango dira bazkalostean ere. Bildutako askok begi onez ikusiko lituzkete Baserritar Egun bat baino gehiagoko jaiak. Besteak beste, horrek aukera emango lieke agertzeko Arrantzale Egunarekin atzo dena eman zuten gazteei. Haien faltan, haurrek eta helduek disfrutatu dute goizean Zumardian jarritako azokaz eta inguruan antolatutako ekitaldiez: ganadu, barazki eta fruta lehiaketa, bertsolariak, Gorritiren animaliak, Izugarria buruhandien eta erraldoien erakustaldia… Arratsaldean ere izango da zer egin eta zer ikusi Zumardian, bostetatik aurrera. Idi-probarekin hasiko dira, eta ondoren bestelako herri-kirolen eta trikitilarien txanda izango da. 17:30etik aurrera Alde Zaharrera hedatuko da festa. Gaurko bi ekitaldi iragarri dituzte Arma Plazan: Hipo eta Tomax pailazoak (17:30ean) eta Txokolatada erraldoia (18:30ean). Hondarribiko Festen amaiera Portuan bizituko dute hondarribiarrek. Arratsaldeko zazpiretan Tantakak abiatuta kantu poteoa egingo dute. Baina amaierako traka bederatzietan hasiko da, ordu horretan abiatuko dira, zezen suzkoen entzierroa (San Pedro kalean), eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen (Santiago kalean) eta Dover bandaren kontzertuak (Bentan). Bukatzeko, 22:30ean su artifizialak izango dira, eta, suak bukatuta, bihar ikastolara edo lanera joan edo jaietako arropa guztiak garbitzeko [...]

Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ikastaroak daude Oiartzunen Elorsoro kiroldegiak gogorarazi duenez, irekita dago 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak hilaren 17ko astean hasiko dituzte. Ikasturte berrirako eskaintza prest du kiroldegiak: «Adin tarte bakoitzari egokitutako eskaintza dakar Elorsorok». Haurrek igeriketa, judo, kenpo eta gimnastika erritmikoa egiteko aukera izango dute. Gazteek, igeriketa, judo, kenpo, gimnastika erritmikoa, saskibaloia eta ciclo-indoor (spinning). Azkenik, helduentzako eskaintza da zabalena: igeriketa, judo, ciclo-indoor (spinning), aerobik, saloi dantzak, gimnasia, yoga, pilates, capoeira, saskibaloia, areto futbola, euskal makila eta gorputza modu egokian kokatzeko (posturak zuzentzeko) ikastaroa egiteko aukera izango dute. Bestalde, Elorsoroko arduradunek gogorarazi dute, bakarrik entrenatu nahi dutenek ere aukera dutela horretarako: «Adituek prestatutako entrenamendu fitxa pertsonalizatua dohainik jasotzeko aukera dute». Eremu termoludikoa egokitu Aurtengo udan ere kiroldegia itxita egon da ohiko mantenu lanak egiteko. Honakoak egin dituzte: igerilekuetako analitika sistema zentralizatu dute, eta gasoleo galdarak kendu dituzte, gasezkoak jartzeko. Horrez gain, eremu termoludikoko eskaintza egokitu egin dutela zehaztu dute: «Ordubeteko saioak ordu eta erdira luzatu ditugu». Azkenik, Espainiako Gobernuak ezarri duen BEZaren igoerak kiroldegiko kuotan ere eragina izan duela jakinarazi dute. Hala ere, zenbait arazo izan dituzte egokitzapenean. Izan ere, informatikako arazo batzuk tarteko, abuztuko eta iraileko kuotak egun bat lehenago kobratu dira, eta iraileko kuotari [...]

Hernaniri tokatzen zaio aurten Kizki Eguna antolatzea, Astigarraga, Oiartzun eta Goizuetaren ondotik. Kizkiarekin sagarra hartzen 500 pertsonatik gora biltzea da helburua. Igandean ospatuko dute jaia, eta arratsaldean sagardogintzako herri kirolak izan...

Ostegun arratsaldean, hiru autoren arteko talka izan zen Lintzirin parean. Ondorioz, zazpi pertsona zauritu ziren: bost gizon eta bi emakume. Bidasoaldeko Ospitalera eraman zituzten guztiak, baina ez zuten zauri larririk jasan. Istripuaren ondorioz ila...

Emakumeei zuzendutako autoestimu tailerrean parte hartzeko epea ireki du dagoeneko Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak. Irailaren 26ra bitartean eman ahal izango da izena, 010 telefono zenbakira deituz, eta egun horretan bertan abiatuko da ikastaroa. Tailerra doan da eta 44 lagunentzako lekua dago.. Ekimena 2004 urtean abiatu zuen udalak emakumeen elkarteek antzemandako beharren ondorioz. Azken 5 urteotan 18-75 urte arteko 178 emakumek parte hartu dute.

Xenpelar Arte Plastikoetako Tailerrean hilaren 17an irekiko da matrikulatzeko epea eta 27ra arte egin ahal izango da. Aurten zeramika tailerra, arte plastikoan, egurraren zaharberritzea, taila tradizionala, marrazkia, argazkilaritza digitala, koadernak...

Joan den astean eman zuen Beti Bizkorrek Maialen koruaren gaineko informazioaren berri, baina horrez gain, 2012-2013ko ikasturtean eskainiko dituen ikastaroak ere zeintzuk izango diren jakinarazi du: antzerkia, kantua, areto dantzak, frantsesa, ingeles...

Helburu argiarekin atera ziren Hondarribia zein San Juan Donostiako Kontxako badiara. Berdeak hirugarren postua lortzeko asmoarekin itsasoratu ziren, eta arrosak, berriz, euren txanda, kontsolaziokoa, irabaztearekin. Sanjuandarrek bete zuten hasierako helburua. Ez, ordea, hondarribiarrek. Ohorezko txandan bi faboritoen arteko borroka espero zen, baina Kaikuk bere nagusitasua erakutsi zuen. Izan ere, estropada osoan aurretik joan ziren sestaotarrak, eta Urdaibaik ezin izan zien aurre egin. Azkenean, bi traineruko aldea atera zieten Ezkerraldekoek Bermeokoei. Txanda horretako benetako lehia atzealdean egon zen. Nahiko parekatuak joan ziren Hondarribia zein Tiran, baina azkeneko txanpan hartutako olatu bati esker, galiziarrak izan ziren hirugarren, bai herenegungo estropadan baita sailkapen nagusian ere. Azken horretan, segundo bat eta 40 ehuneneko aldea izan zen bi traineruen artean. San Juan, nagusitasun osoz Ohorezko txandan bezala, kontsolaziokoan estropadaren jaun eta jabe izan zen traineru bat: San Juan. Ia hamazazpi segundoko aldea atera zion txanda horretako bigarrenari, Astillerori, eta modu horretan, bosgarren postuari eutsi zion. Atzerago sorpresa erlatiboa eman zuen Donostiarrak. Izan ere, hiriburuko traineru batek historian bigarren aldiz lortu zuen hogei minututatik jaistea. Igandean, azkeneko postuan gelditu zen Chapela, baina sailkapen nagusian zazpigarren. Emakumeen estropadari dagokionez, San Juan laugarren postuan geratu zen, lehenengo igandean bezala. Jokatu diren aurreko Kontxako Bandera guztietan bezala, galiziarrak izan [...]

Hilaren 8ko arratsaldeko desfilean Kale Nagusian izandako liskarrak gogor salatu dituzte Jaizkibel konpainia osatzen duten gizon eta emakumeek. Atzo arratsaldean prentsaurrekoa egin zuten Kale Nagusirako sarbidea den Santa Maria atearen aurrean euren haserrea plazaratzeko. Komunikabideen aurrean konpainiako kide batzuk beltzez jantzita agertu ziren, eta, Jaizkibelen desfilatzen duten haurrak eta haien gurasoak, zuriz. Herrizaingo Sailari eta Aitor Kerejeta alkateari ardurak eskatu zizkieten. Jaizkibelek salatu zuen haiek babesteko eginbeharra zuten ertzainak “bortizki oldartu” zitzaizkiela, eta liskarrak haurrak zeuden lekuan gertatzea “bereziki larria” izan zela nabarmendu zuen: “Gure haurrak desfilera eraman genituen Herrizaingo Sailak ziurtatu zigulako ez zitzaiela ezer ere gertatuko”. Hala, hiru puntutan laburbildu zituzten euren salaketak konpainia parekidekoek. Batetik, Kale Nagusian arratsaldean gertatutakoa “Alarde Fundazioak antolatutako indarkeriazko kontramanifestazioa” izan zela esan zuten; bestetik, Aitor Kerejeta alkatea kritikatu zuten, «berak ematen diolako Alarde Fundazioari baimena hori egiteko»; eta azkenik, Herrizaingo Sailaren eta horren buru Idoia Mendiaren kontra jo zuen Jaizkibelek: “Jaizkibel konpainiari Emakunderen saria eman zion pertsona berberak” zuzentzen duelako egun Herrizaingo Saila. Alta, konpainia parekideko kideek atzo esan zuten jaiak era baketsuan egiteko ardura “denena” dela, eta eurek horren alde lan egingo dutela. Gainera, nabarmendu zuten alardearen egunean herritarren gehiengoak harrera ona egin ziela. Arratsaldeko istiluak Goizeko desfilean ez zen istilu [...]