Langabeentzako doako euskarazko ikastaroak daude
Errenteriako Udalak langabeentzako doako ikastaroak eskainiko ditu, eta horiek herriko euskaltegietan emango dituzte, udal euskaltegian zein Xenpelar AEKn. Oraindik ez dute udal euskaltegiaren eskaintzaren berri eman. AEKn, berriz, astelehenetik ostegu...
Errenteriako Udalak langabeentzako doako ikastaroak eskainiko ditu, eta horiek herriko euskaltegietan emango dituzte, udal euskaltegian zein Xenpelar AEKn.
Oraindik ez dute udal euskaltegiaren eskaintzaren berri eman. AEKn, berriz, astelehenetik ostegunera izango dira eskolak, bost orduz egunean, 09:00etatik 14:00etara; guztira, 230 ordu.
Lehenengo ikastaroa bukatutakoan, aukera dago jarraian beste bat egiteko urtarriletik martxora.
AEK-k azaldu duenez, gutxienez bederatzi ikasle behar dituzte taldea osatzeko.
AEKren kasuan, irailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik goizean (10:00etatik 13:00etara) eta astelehenetik ostegunera arratsaldean (17:00etatik 20:00etara). Matrikulatu, informatu eta mailaketa probak egiteko aukera izango da. Hain zuzen, matrikulazio irailaren 21ean bukatuko da.

