
Lurra, Iñigo Muguruzaren azken musika egitasmoa ezagutzeko parada izango da datorren irailaren 22an, Kabigorri Ateneoan. Muguruza baxujotzaile eta gitarjotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxujotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute laukotea. Hala, soinu akustikoak lantzen ditu laukoteak musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklaboen erritmoak Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues eta reggae estiloak jorratuz. Lurra diskoa taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan, 2012ko maiatzean.

Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, hurrengo igandean, hilak 16, lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretan: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean, Marokoko erregimenak euren lurraldea mil...

Oreretako Gazte Asanblada udako geldialdiaren ostean lan taldeak antolatzen hasiko da, eta horretarako, iazko lan taldeetan izan zirenak eta interesa daukatenak animatu ditu gaur egingo duten bileran parte hartzera. Iazko lan taldeekin jarraitu nahi du...

Txirrindan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Irungo Udalak, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Ikastaroa, hilaren 22an izango da Osinbiribileko bidegorrian, Santiagoko kanalaren ondoan –zubiaren azpian–. Tokiko gobernutik jakinarazi dutenez, ikastaroak Energiaren Euskal Erakundearen parte hartzearekin antolatu dute, eta hirian zehar bizikleta segurtasunez erabiltzeko arazoak dituzten helduei zuzenduta dago. ibiltzeko segurtasun handirik ez duten helduei zuzenduta dago. Parte hartzen duten interesatuek txirrindaz gain, kaskoa eraman beharko dute. Izen-emateak HAZ bulegoan izango dira, hilaren 10etik 13ra bitartean.

Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da hilaren 16an, igandea. Izan ere, egun horretan Arditurri Bide Berdearen I. Eguna ospatuko dute Oiartzunen. Arditurriko I. Bizik...

Datorren ostegunean Errenteriako Udalak errepublika garaiko azken udalbatza omenduko du, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, orduko udalak “legezkotasuna defendatu” zuela gogoratuko dute, “historiara askatasunaren ukatzaile gisa pasatu diren aurrean”. Ekitaldi horretan korporazioko kideak izandakoen senideek parte hartuko dute, eta horrez gain, oroimenezko plaka bat jarriko dute. Horiek Paulino Garcia alkatea, eta Florentino Loidi, Pio Etxeberria, Juan Jose Urigoitia, Juan Mitxelena, Antonio Garcia, Silvino Lopez, Arturo Prieto, Marino Bermejo, Agustin Bagues, Serapio Mendarte (fusilatua), Niceto Goikoetxea, Ascension Lasa, Jose Ereño, Isidro Bengoetxea eta Jose Antonio Pikabea zinegotzien senitartekoak izango dira. Ekitaldia irekia dela zehaztu du udalak. Aitortza horrekin, martxoko osoko bilkuran talde guztiek aho batez onartutako akordioa beteko du egungo udalbatzak, “garai hartako alkate, zinegotzi eta funtzionarioen memoria berreskuratuz; frankismoarekin moztuta geratu zen demokrazia aldiaren azken kate maila”.

40 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean Irunen, emakume bat bortxatzen saiatu delakoan. Kalean zegoen beste emakume batek eragotzi du erasoa, eta biktima sorosteaz gain, ustezko erasotzailearen atzetik jo du atxiloketan lagunduz.

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesb...

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Fanderiako igerilekua itxita egongo da hamalau egunez: astelehenetik hilaren 23ra. Horren arrazoia osasun araudiak agintzen duen garbiketa egitea da. Igerilekua erabat hustu eta garbituko dute, eta horrez gain,...

Hilaren 26ko grebaren harira, elkarretaratzea antolatu du ELAk gaurko. 12:00etan elkartuko dira, eta ordu erdi beranduago Kutxa eta Eroskiren aurrean geldituko dira, banketxeen jokabidea eta supermerkatuak Sabecoko langileen eskubideekiko duen jarrera ...

Dena prest dago biharko egun handirako, aurtengo Hondarribiko jaietako ekitaldi nagusirako, Alarderako. Parte hartu behar dutenak eta espaloitik zein balkoitik ikusteko asmoa dutenak, hasi dira azken orduak zenbatzen. Eguraldia ere alde izango dute den...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroaren arabera, 117,5 euri litro egin zituen herrian abuztuan, iaz baino 12,5 litro gutxiago.

Gazte eta 23 urte azpiko Europako Slalom Txapelketa jokatzen ari da egunotan, Esloveniako Errepublikan. Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatu ziren atzokoan bertan, eta horietatik bik finalerdietarako txartela lortu zuten. Hala, 23 urte...

María Silvestre Emakundeko zuzendariak “baldintzarik gabeko babesa” eman die Hondarribiko Jaizkibel konpania parekideari eta Irungo alarde parekideari, eta bi herrietako udalei eskatu die desfilean “berdintasuna” sustatzeko lan...

Iraia Oskilak irabazi du Klink elkarteak antolatzen duen Jaietako Marrazketa Lehiaketako Enrique Albizu sari berezia. Oskila izan da lehenengoa 9-11 urte bitartekoen mailan, Naiara Beunzaren aurretik. Gainontzeko mailetan hauek izan dira irabazleak: Ai...

Atzo egin zuten Banako tabernan I. Hondarribi Party eta bihar bigarrena egingo dute. Gauerdian hasi eta itxi arte DJ Patrick Zhuaitz ariko da musika jartzen. Antolatzaileek Facebook orriaren bitartez esan dutenez, txupitoak doan banatuko dituzte joaten...

Astelehenera arte aurkez daitezke agiria, udaletxeko Informazio Bulegoan; UEUk berak ere laguntza izango du Urtero bezala, aurten ere UEUko Udako Ikastaroetan parte hartu duten ikasle eta langabe oiartzuarrei diru laguntza emango die Oiartzungo Udalak....

Udaletxean izango da, 11:00etan; Greba Komitea ere jarri dute martxan eta parte hartzeko deia egin dute Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak biharko. 11:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Bertan, hilaren 26ko greba orokorra, eta urriaren...

Donibaneko Kiroldegiak ikastaroak antolatu ditu aurtengo ikasturterako, eta bertan izena emateko epea zabalik dago jadanik. Donibane Eskubaloiak —kiroldegiaren kudeatzaileak— esan duenez, prezioak “oso baxuak” izango dira. Horrela, ohik...

Hilaren 8an urtea beteko da gure amak tiroa jaso zuela Alardean. Koman erori eta handik bi egunera galdu genuen. Gertatukoari buruz gogoeta sakona egitea eskatu genien herriko agintariei zein Alardeko buruei; ulertezintasun, babesgabetasun eta bihozminez beteriko urtearen ondoren, berriro jaiak hemen direla eta, deiren bat edo beste jaso dugu azken egun hauetan. Hilabeteetan diskrezio osoz eraman dugun sufrimenduak gaurkoan hitza eskatzen du: bidezkoa dela deritzogu herritarrei oinarrizko zenbait datu helaraztea, bide batez, hainbat zurrumurru faltsuekin behingoz amaitzeko esperantzan. Anitzak izan dira arduragabekeriak eta nabarmena utzikeria Alarde propioaren arautegia betearazterakoan: 1. Alardearen goizeko ibilbidean tiro solte ugari egin ziren. Jokabide deitoragarri hau grabatuta dago, baita herritar eta ikusleen gaitzestea ere, bereziki, Portuko kaleetan, non makina bat tiro bota ziren. 2. Gure ama jotzen duen tiroa Zuloaga Kalea eta Bernat Etxepare Kalearen bitartean segidan egiten diren tiro ugarien arteko bat da, grabatutako irudiek argi erakusten dutenez. Zergatik utzi zitzaien soldadu hauei Alardeak arautzen duen lekuetatik kanpo behin eta berriro tiro egiten? 3. Telebistako kamerek grabatzeaz gain, asko dira gertakariaren lekuko, Alardea ikusten ari zirenak eta pareko balkoietako auzokideak ere, azken hauek argiki deskribatu zuten gertatutakoa. Izan ere, larrialdi zerbitzuek segituan jaso zituzten dei ugari. 4. Alardeak bere horretan jarraitu zuen, familiak berak [...]