Dena prest egun handirako, baita eguraldia ere
Dena prest dago biharko egun handirako, aurtengo Hondarribiko jaietako ekitaldi nagusirako, Alarderako. Parte hartu behar dutenak eta espaloitik zein balkoitik ikusteko asmoa dutenak, hasi dira azken orduak zenbatzen. Eguraldia ere alde izango dute den...
Dena prest dago biharko egun handirako, aurtengo Hondarribiko jaietako ekitaldi nagusirako, Alarderako. Parte hartu behar dutenak eta espaloitik zein balkoitik ikusteko asmoa dutenak, hasi dira azken orduak zenbatzen. Eguraldia ere alde izango dute denek. Zeru garbia espero da ia egun osoan; ekaitz arriskua dago bazkalosterako, baina arratsaldeko alarderako ere eguraldi ona iragarri dute adituek.
08:55an abiatuko da Alardea. Ordu erdi lehenago, Jaizkibel konpainiak 08:25an ekingo dio ibilbideari eta, iaz ez bezala, aurten alardearen desfile osoa egin ahal izango du, hau da, Gernikako arbolako zatia barne.