Aurreko urteetan ez bezala, Alardearen ibilbide bera egin ahal izango du Jaizkibel konpainia parekideak aurtengo alardean, hori bai, beste ordutegi batean. Iaz Herrizaingo Sailak Gernikako arboletik desfilatzea debekatu zion, “segurtasun arrazoiak” argudiatuta, baina aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zuela arrazoituz. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegitea. Epaiaren arabera, Jaizkibeleko kideei biltzeko askatasuna urratu zieten eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Aurten, gainera, entseguetan San Pedro kaletik desfilatzeko baimena eduki du konpainia parekideak eta pozik agertu da horrekin kapitain karguan estreinekoz ari den Izaskun Larruskain: «Hasieran, bitan pasatzeko asmoa agertu genuen, baina soilik behin pasatzeko baimena eman ziguten. Herrizaingo Sailarekin hitz egin genuen eta ados jarri ginen behin bertatik eta beste behin Zuloaga kaletik pasatzeko. Pozik gaude, aurten ibilbide polita egin dugulako entseguetan». Konponbiderako urratsik ez Harresi azpiko zatia barne, Alarde Fundazioak antolatzen duen desfilearen ibilbide bera egingo du emakume eta gizonez osaturiko Jaizkibel konpainiak, baina horrek ez du esan nahi konponbiderako urratsik egin denik. Larruskainen ustez, “Alarde Fundazioak eman behar du lehen urratsa. Gu prest gaude beraiekin hitz egiteko, behin baino gehiagoetan eskaera luzatu diegu eta erantzunaren zain gaude. Ondo legoke udalak laguntzea ere. Horrek [...]
Kinokabia ekimenaren barruan, gaur, 22:00etatik aurrera, Ander eta Yul filma emango dute Kabian. Gainera, bisita berezi bat jasoko dute hara joaten direnek: filmaketan parte hartu zuen Angel Amigo errenteriarrarena. Film hori 80. hamarkadako Errenteria...
Bidasoaldeko M15 mugimenduak herri batzarra deitu du bihar arratsaldeko 20:00etan, Zabaltza plazan. Eguneko gai zerrenda ondokoa izango da: - Herri partaidetza - Euskal Herriko kanpaldien arteko topaketa - Zineforumerako proposamenak - Mikrofono irekia
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Jose Antonio Santano alkatea, hainbat hautetsiekin batera, mugarriak ikuskatuko dituzte hilaren 14ean. Ikuskatze lana sinbolikoa da eta 80. hamarkadan abiatu zen, iraganeko ibilbide berak errepikatuz. Horiek horrela, Ir...
Ohiko zaporeetatik atera, eta dastamena lantzeko aukera izango dute egunotan herritarrek, Landare elkarteak antolatutako II. Garagardo Festan. Gaur bertan hasiko da azoka, eta lau egunez egongo dira Koldo Mitxelena plazan garagardo iturriak etengabe lanean. Iazko arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki du antolakuntzak, eta azoka duela urtebete antzera mantendu arren, aldaketa batzuk ere izango dira. Protagonista nagusi den edariari dagokionez, Bretainiatik etorritako garagardo horia probatzeko aukera izango da. Horrekin batera, Alemaniako, Belgikako, Txekiako eta Galiziako garagardoak dastatu ahal izango dira. Janariari dagokionez, berriz, menua izango da aurtengo berritasuna: 24 euroren truke, bi pertsonentzako menua izango da, entsalada, saltxitxak, ukondo edo oilaskoa, postrea eta bi garagardorekin. Iazko prezioak Gorabeherarik izango ez dutenak prezioak izango dira; iazkoak mantendu dituzte. Horrenbestez, litro erdiko pitxerra erosita (1,50 euro) garagardo bakoitzeko 3,80 euro ordaindu beharko da. Menuaz aparte, oilaskoa, ukondoa eta saltxitxak hamarna euroan erosi ahal izango dira. Horretarako, karparen kanpoaldean bi leihatila jarriko dituzte. Hor tiketak erosi eta gero barran aldatu beharko dira. Gunea arratsaldez irekita egongo da lau egunetan, 18:00etatik 00:00etara. Atzo dagoeneko, dena prestatzen ari ziren antolatzaileak. Bisitak ere joan den urteko kopuruaren antzekoak izatea espero du Landarek. Iaz, 1.000 lagun pasatu ziren eguneko Garagardo Festatik. Aurten ere iragarri duten eguraldi onak jendea [...]
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen senide eta zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Agifes elkarteak irailaren 13an, 27an eta urriaren 11n, Irungo Ospitale Zaharrean. Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatu du elkarteak ikastaroa. Agifesetik azaldu dutenez, ikastaroak buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du. Elkartearen arabera, senide eta zaintzaileek, elkartearen funtsezko zutabe izateaz gain, “buruko gaixotasuna duten pertsonen sendatze prozesuan berebiziko garrantzia dute”. Formazio ikastaroa Eskizofrenia, nahasmen bipolarra edota nortasun nahasmena duten pertsonen gainekoa izango da ikastaroa. Elkartetik azaldu dutenez, familia arteko harremanak eta giroa, gaixotasun horien ondorioz ezegonkortu daitezke. Horri aurre egiteko helburuarekin, “gaixotasunaren gaineko ezagutza zabaldu eta euren senideekiko harremana hobetzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek”. Era berean, tratamendu mota desberdinen, egitura sanitario eta soziosanitarioen eta eskura dituzten baliabide eta gizarte laguntzen gaineko informazioa jasoko dute. Horrez gain, buru gaixotasuna duen pertsonak dituen babes juridikoak ere landuko dituzte. Horiek horrela, ikastaroan parte hartu nahi duten zaintzaile eta senideek Agifes elkartera dei dezakete, 943 474337 telefono zenbakira. 27 urte laguntza ematen Agifes elkartea 1985. urtean sortu zen, buruko gaixotasunak zituzten pertsonen senideei eta zaintzaileei laguntza emateko helburuarekin. Gaur egun, 1.000 bazkide baino gehiago ditu elkarteak, eta errehabilitazio psikosozialerako hiru gune kudeatzeaz gain, laguntza taldeak, [...]
Hilak 6, osteguna 11:00 Txupinazioa, haurrentzako zezenen entzierroaren iragarle udaletxeko balkoitik (konfeti eta globo jaurtiketa). 11:30 Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin. Santa Maria atetik abiatuta, hirigune historikoaren barrena, Arma Plazaraino. 16:00 Haur eta gaztetxoen XLIII. margo lehiaketa, Gipuzkoa plazan. Klink elkartearen eskutik. 17:00 Bikingoen lehorreratzea Bidasoan, Gazte Asanbladak antolatuta. Itsasoratzea Butroi pasealekuko hondartzan izango da eta lohorreratzea Bidasoa etorbideko arranpan. 17:30 XVIII. graffiti lehiaketa eta haurren XIII. graffiti lehiaketa Zezen plaza aurreko harresietan. 18:00 Erraldoi eta buruhandiak, zezen plazatik abiatuta hirigune historikotik pasa eta porturaino. 20:00 Baluartean, Kanpanolue, 11 salto gehio famili antzerki musikala. 22:30 Nafarroa Behera kalean kantineren aurkezpen desfilea hasiko da, Klink elkarteak antolatua. Hondarribia Hiria Musika Banda San Juan de Dios plazatik abiatuko da. 22:30 Disko jaia Bentan, DJ P3Z tartean. 00:00 Barricada taldearen emanaldia. 23:30 Hondarribiko Hiria Musika Bandaren jaietako kontzertu berezia, Gipuzkoa plazan. Hilak 7, ostirala 11:15 Haurren danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia. 12:00 Hiriko jaien hasiera ofiziala, suziri eta kanpaihotsez. Bitartean, txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako titibiliti doinua joaz. 12:15 Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsa, haurren danborradarekin batera, Arma plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira. 12:30 [...]
Atzo izandako bileraren ondotik, Ingurumen Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketan herritarrek parte hartzeko prozesu bat martxan jarri du. Hala nola, auzoz auzo bilerak egingo dituzte herriko hondakinen egungo egoerari buruzko txostena aurkeztu eta hondakinak biltzeko sistemen inguruan eztabaidatzeko. Hortik ateratako ondorio eta proposamenak bildu eta Ingurumen Aholku Kontseiluak azken dokumentua udalari igorriko dio. Azarorako amaituta edukitzea espero dute. Jose Manuel Ferradas kontseiluko presidenteak azaldu duenez, plan horren bidez “bide bat ireki nahi dute informatzeko, hausnarketa eragiteko eta herritarrei entzuteko”. Ingurumen kontseiluak zein udalak “herritarrak entzun” nahi dituztela nabarmendu du Ferradasek “etorkizunean zein politika martxan jarri behar diren jakiteko”. Ildo beretik, Alazne Korta alkateordeak esan du garrantzitsutzat jotzen dutela herritarrek bilera horietan parte hartu, zalantzak argitu eta gai horren gainean “euren iritzi propioa lantzea, eta herritarrek erabakitzea zer nahi duten herriarentzat”. Egutegi bat zehaztu dute. Hilaren 15ean (larunbata) hitzaldi ireki bat egongo da Reina aretoan, 10.00etan, kudeaketari buruz, eta ondoren, mahai ingurua antolatu dute hainbat aditurekin. Hilaren 29an, berriz, irteera egingo du kontseiluak hondakinak biltzeko beste esperientzia batzuetara, Beasain (bosgarren edukiontzia), Oiartzun (atez atekoa) eta Itsasondora (eredu mistoa). Urriaren 10ean hasiko dituzte auzoz auzoko bilerak. Lehenengoa erdialdea, Pontika, Gaztaino eta Iztietako bizilagunekin; hurrengoa (urriaren 17an) Beraun, Galtzaraborda, Alaberga eta Kaputxinoetako bizilagunekin; [...]
Bihar emango zaie hasiera ofiziala Hondarribiko Jai Nagusiei, baina haurrek ez dute nahi izan biharko egunaren zain egon eta, nagusiei aurrea hartuz, txupina bota eta festan murgildu dira. Goizeko hamaiketan hasi da txikien zoramena, udaletxeko balkoit...
Herrira mugimenduko Hondarribiko batzordeak deituta, preso eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute gaur arratsaldean txosna eremuan, 20:00etan. Gainera, hilaren 9an, igandearekin, Herrira Eguna ospatuko dutela esan dute presoen sustengurako taldetik...
Konpainiako lehen kantinera izandakoaren iloba da. Aurten txilibitoarekin lehen aldiz desfilatzeko asmoa zuen. Jaizkibel konpainia parekideko kantinera da Olaia Arbelaiz (Hondarribia, 1988). Izaskun Larruskain kapitainak zozketaren berri emateko deitu zionean ezetz esan zion aurrena, ez baitzekien aurkeztu zutenik ere. Bere izeba Ainhoa Arbelaizek eman zuen bere izena, 1997 urtean Jaizkibeleko lehen kantinera izandakoak. Izebarekin hitz egin izan du, baina garai hartakoek eta oraingoek zer ikusteko gutxi dutela uste du. Horregatik baliagarriagoak izan zaizkio duela bi urteko kantinerak idatzitako oharrak, eta beste konpainietako aurtengo kantinera batzuekin ere hitz egin duela onartu du. Zer moduz moldatu zinen lehen bi entseguetan? Bigarren entseguan jada oso lasai egon nintzen [elkarrizketa atzo eguerdian izan zen, azken entseguaren aurretik]. Pasatu beharrekoak lehen egunean pasatu nituen, eta hala ere nik uste nuena baino lasaiago egon nintzen astelehenekoan. Eta herenegun oso gustura egon nintzen. Jaizkibelek, gainontzeko konpainiatik bereizten dituen zenbait ezaugarri ditu, besteak beste, kantineraren hautaketa zozketa bidez egiten duen konpainia bakarra dela. Zer sentitu zenuen aurtengo kantinera zu izango zinela jakitean? Ez nekien aurkeztu nindutenik ere. Aurten lehenengo urtez atera behar nintzen txilibitua jotzen, eta inoiz ez dut aipatu kantinera izan nahi nuenik. Izebak eman zuen nire izena eta zozketaren ondoren Izaskunek —Larruskain, konpainiako kapitaina— sakelakora deitu [...]
Urdaburu elkarteak hurrengo larunbaterako (hilak 15) irteera antolatu du. Ibilbidea Iturzaetatik (Larrauko gaina) Bagargira (Iratiko txaletak) izango da, eta bidean, Orhi, Zazpigaina, Hodeizugaina eta Pellusagaina zeharkatuko dituzte. Ibilbidea sei ord...
1938an eta 1939an jaiotakoek bazkaria egingo dute urriaren 6an, Lintzirin jatetxean. Hara joateko 55 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako 011.1.22217.3 zenbakian. Informazioa: 943 00 26 70, 943 51 20 51 eta 943 51 28 79.
Joan den astean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian Hostoak ikuskizuna eman ondoren, Kukai dantza konpainiak sei emanaldi egingo ditu Montrealen datorren astean. Lehenik Ahuntsic Cartervielle kultur gunean Euskal Herriko dantzari buruzko solasaldi ba...
Men of Rock musika elkarteak eta Bloody Mary disko dendak antolatutako Irun Rock musika jaialdia hilaren 21ean eta 22an egingo dute, Cafe Irunen eta San Juan Etxeandia plazan. Parte hartuko duten musikarien artean besteak beste, Muturbeltz, John Paul Keith, Insolenzia… daude, eta horrez gain, DJak ere izango dira. Hala, Belen Sierra Irungo Udaleko kultur ordezkariak azaldutakoaren arabera, Irun Zuzenean ekimenaren barruan kokatzen da jaialdia eta “apiriletik hona, hamar ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte horren harira”. Musikaz betetako asteburua Ostiralari dagokionez, John Paul Keith abeslariak irekiko du jaialdia, The man that the time forgot diskoarekin. Kontzertua Cafe Irunen izango da 21:00etatik aurrera, eta Bloody Maryren eskutik izango da Keith agertokian. Larunbatean, bestalde, hamaika emanaldi izango dira San Juan Etxeandia plazan eta Cafe Irunen. Hala, Insolenzia taldeak irekiko du larunbata (18:00) San Juanen eta horren ondotik Groovetes, PLV Havoc, Helltrip eta La Doble Fila ariko dira bertan. Larunbata gaua segitzeko asmoarekin, debaldeko autobusak eskainiko dituzte jaialdiko antolatzaileek San Juan Etxeandia plazatik Cafe Irunera eta bertan, Bidasoa Delta Kings eta Temblores izango dira. Bukatzeko, Rocknroll DJ Set-en emanaldia izango da.
Udaltzaingoaren arabera, egunotan bi gazte Hirigintza departamentuko teknikariak direlakoan, eraikinaren egitura ikuskatzera sartzen ari dira herriko etxebizitza zaharretara. Horietako bat jabearekin hizketan gelditzen den bitartean, besteak dirua, bit...
Astelehen eta asteazkenetan izango da, Altzibarren; 25 ikastaro antolatu ditu guztira Heltak 2012-2013 ikasturteari begira, helduentzako tailerretako eskaintza zabala antolatu du Helta taldeak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Gainera, ikastaro berri bat izango da aurten: luzaketa globalak. Antolatzaileek zehaztu dutenez, etxez etxe banatu duten eskuorrian bi akats daude, eta horietako bat da azken ikastaro horri dagokiona. Izan ere, ez da ageri zerrendan. Luzaketa globalak ikastaroa, astelehen eta asteazkenetan emango dute, 15:30etik 16:30era, Altzibarren. Beste akatsa antzerki ikastaroari dagokio. Eskuorriaren arabera, antzerki eskolak astelehenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, astelehenetan izango dira eskolak, bai, baina 19:00etatik 21:00etara. Guztira 25 ikastaro antolatu dituzte Helta taldeko kideek. Horietako gehienak, 22, urritik maiatzera bitartekoak izango dira. Gainontzeko hirurak, berriz, hiru hilabetekoak izango dira (behean zehaztuta). Hilaren 12ra arte Izena emateko epea astelehenetan ireki zuten, eta hilaren 12ra arte (asteazkenera arte) egongo da zabalik. Hiru hilabeteko ikastaroek 30 euroko prezioa dute oiartzuarrentzat, eta 40 euro Oiartzunen bizi ez direnentzat. Ikasturte osokoek, berriz, 55 euro balio dute oiartzuarrentzat, eta 75 kanpotarrentzat. Ikastaro bat, bestalde, doan izango da: haurrentzako masajea (ikastolan emango dute, astearte arratsaldeetan). Apuntatu nahi dutenek, honako kontu korronteetan sartu behar dute dirua: 2101 0060 06 0125995225 (Kutxabank) eta 3035 0126 62 1260016390 (Euskadiko Kutxa). [...]
Oiartzuarrek hemezortzigarren bidaia egin dute Karaezera abuztuan, Karaez-Oiartzun Senidetza Elkartearen eskutik. Hango prentsak ere eman du bidaiaren berri. Geldialdiren bat tarteko, baina dagoeneko hemezortzigarren bidaia egin dute aurten oiartzuarrek Karaezera. Eta horren berri eman du Bretainiako prentsak ere. Ouest France egunkariak, oiartzuarrek hara egindako bidaiaren berri eman zuen pasa den abuztuaren 13an, eta sarean ere kontsulta daiteke. Egunkarian jasota geratu denez, lau egunez, kaleetan euskara entzuteko aukera izan zuten hango bizilagunek. Oiartzuarrak —37 guztira—, abuztuaren 8an joan ziren bertara, eta Diwan lizeoan hartu zuten ostatu. Hainbat bisita egin zituzten: Morlaix, Roscoff, Saint-Michel, Saint-Malo, Quimper, Loconan eta Karaez. Asier Legorburu Kultura zinegotziak Ouest France-ri esandakoaren arabera, asko gustatu zitzaien bidaia joan zirenei, besteak beste, Karaezek Euskal Herria gogorarazten zielako: «Oso berdea da, Euskal Herria bezala, baina mendi gutxiago daude». Senidetzaren garrantzia Urteak dira Karaez eta Oiartzun senidetuta daudela, eta urtero hara bidaia egiteak, bi herrien arteko harremana sustatzea du helburu. Bi aldeentzat, oso garrantzitsua da senidetza: «Bretoiek zein euskaldunek, gure hizkuntza propioa dugu eta gure kultura. Kultura gutxituak ditugu eta horiek mantendu behar ditugu. Diwan lizeoko ikasleentzat, garrantzitsua da jakitea guk dena euskaraz egiten dugula: lana, eztabaidatu…». Dagoeneko, 1.000 oiartzuar inguru izan dira bertan, bizilagunen %10 gutxi gorabehera. Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak [...]
Urtero bezala, aurten ere UEUko Udako Ikastaroetan parte hartu duten ikasle eta langabetu oiartzuarrei diru laguntza emango die udalak. Irailaren 10a arte izango dute laguntza jaso ahal izateko agiriak aurkezteko epea herritarrek. Udaletxeko Informazio...