
Kabia Espazio Kreaktiboaren Hormachic ekimenaren barruan, herriko zenbait horma eta espazio margotzen aritu dira azken asteotan. Agirre Lehendakariaren plazan, gainera, Mikel Laboak txoko berezi bat dauka: Ibai Maritxalarrek mosaiko bidez osatu du irud...

Ertzaintzaren komisaldegiaren ondoan kokatutako aparkalekuak herritarrentzat irekiko dituzte, bi asteren buruan. Legazpi kalean zehazki daude aparkalekuak eta 20 bat dira denera. Irungo Udaletik adierazi dutenez, “terrorismoaren amaiera prozesuan gauzatu diren neurrien barruan, orain arte gune horretan aparkatzea galarazten zuten pibotak kenduko dira”.

Eguzkik Fanderiako auzo elkartea zoriondu du uztailaren 28an auzotik pasatzen den erreka garbitzeagatik. Ekintza hori Oiartzun ibaia erabat leheneratzeko “urratsa” izan dela iritzi dio. Gogorarazi du “ekosistema larriki aldatua”...

Guardian, ibilaldia egin, eta upategi batean bazkalduko dute; hilaren 22a arte eman daiteke izena 1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Egun horretan, hara joateko autobusa 08:00e...

Datorren urriaren 21eko hauteskundeak direla eta, Irungo hautesleen errolda jendaurrean jarriko du Irungo Udalak. Hala, datorren astelehenera bitartean errolda kontsultatzeko eta erreklamazioak egiteko aukera izango dute herritarrek. Errolda HAZ bulego...

Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak hurrengo larunbaterako (hilak 15). Ibilbidea Iturzaetatik (Larrauko gaina) Bagargira (Iratiko txaletak) izango da, eta bidea, Orhi, Zazpig...

Irungo Argazkilari Elkarteak (IAE) erakusketa antolatu du datorren hilaren 11etik 23ra bitartean, Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Erakusketa, bazkideek ateratako irudiekin osatu du elkarteak. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etatik 21:...

Behemendi Landa Garapenerako elkarteak, Irungo Mendizaleak elkartearen Orientazio Sailak (IMOS) eta Irungo Udalak orientazio ikastaro bat antolatu dute, Aiako Harriko Lapurriturri-Erlaitz inguruan. Ikastaroa irailaren 16an izango da, eta izena emateko ...

Oiartzun Irratiko errifaren sariduna Mila Oiartzabal izan dela jakinarazi dute bertako kideek. Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du. Zenbaki sariduna 541 izan zen, abuztuaren 27ko itsuen zozketaren azken hiru zenba...

Krisi ekonomikoaren harira, Irungo hainbat zerbitzu publikok BEZaren igoera ez dutela pairatuko ere jakinarazi du udal gobernuak. Ildo horretatik, garraio zerbitzu publikoak ez du BEZaren igoera jasango. Horrekin batera, udal aterpetxearen eta TAOren p...

Krisia gogor jotzen ari da azkenaldian, eta Errenteria-Oreretari “ahalik eta gutxien eragiteko” hainbat neurri proposatu ditu PSE-EEk. Hala nola, herritarrei “ahal duten neurrian” euren erosketak “herrian bertan edo eskual...

Herritarrak euren ekintzei buruz informatzeko bloga ere jarri dute martxan elkarteko kideek Arraztalo elkarteak egoitza berria du, Altzibar auzoko Martintxo kalean. Horixe izango da etorkizunean elkartearen egoitza soziala. Horrez gain, bertan ekintzak egitea dute helburu: ikastaroak, bilerak, hitzaldiak… Elizak utzi dio lokala Arraztalori. Udan, konpontze eta pintatze lanak egin dituzte bertan. Elkarteko kide Angel Perezek, bilera gela, bulego bat eta komuna izateko lanak egin ditu. Iosu Mitxelenak, Imanol Gaztelumendik eta Ager Iñarrak, berriz, pintatze lanak egin dituzte, «egoitzari itxura modernoagoa eta alaiagoa emanez». Hurrengo lanak lokala txukuntzea eta materiala antolatzea izango dira, eta laguntza ongietorria izango dela zehaztu dute elkarteko kideek: «Txukunketa lanak egiteko laguntza ezinbestekoa izango da, beraz elkarteko edozeinek laguntzeko asmoa badu badaki non gauden!». Horrez gain, udalak ordenagailu bat ere jarri du Arraztaloren eskura, «beharrezko lanak egiteko». Herritarrengandik gertuago egoteko aukera emango die lokalak elkarteko kideei, eta helburu horrekin, bloga ere jarri dute martxan. Herritarren iritziak Gunearen helburua, «elkarteari buruzko informazio orokorra emateaz gain», egunero sortzen diren gaien eta lanaren gaineko berriak ematea da. Horrez gain, gustatuko litzaieke herritarrekin harremanetan egotea eta euren iritziak ezagutzea: «Animatu orrian sartzera eta informazioa irakurtzera. Zuen iritziak ongietorriak izango dira».

Jose Cruz Legorburu. Gabierrotako Auzo Elkarteko presidentea. Errenteriako Udalak Gabierrotan bilera ireki bat deitu zuen 2011ko urriaren 3an, eta auzo elkartearen lokalean bertan egin zen egun horretan. Bertan Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez zinegotziak eta 66 bizilagunek parte hartu zuten, eta Gabierrotan dauden arazo garrantzitsuenak jakinarazi ziren, eta baita beste txikiago batzuk ere, oraindik irtenbidea eman ez zaienak. Alkateak azaldu zuen Errenteriako hainbat auzotan bilerak egiten ari zirela, bertan oraindik irtenbiderik eman ez zaien arazoak ezagutu, eta era berean, udala herritarrengana hurbiltzeko, eta baita alderantziz ere, herritarrak udalera. Horrez gain, udal kudeaketaren zati bat ere auzo horietara eramateko asmoa agertu zuen. Udalak bilera batera deituko gintuen funtsezko arazoak tratatzeko, eta horrez gain, arazo txikiagoak konpontzen joango zen. Baiezta dezakegu bizilagunek bilera horri buruz egindako iruzkin guztiak oso positiboak izan zirela, eta udal gobernu berriarekiko itxaropena azaldu zutela. 11 hilabete beranduago, egiaztatu dugu udal langileak Hiri Mantenuko hainbat arazo konpontzen joan direla. Beste batzuk egiteko bidean daudela ere azaldu digute, baina oraindik inork ez gaitu inongo bilerara deitu funtsezko arazoei buruz hitz egiteko. Bilera antolatuko dutela esaten digute, baina gero ez dute egiten. Nahiz eta alkateari behin baino gehiagotan hainbat idatzi zuzendu, apirilaren 13an eta uztailaren 3an, ez dugu erantzunik jaso, eta [...]

Dinastia Etxabe Txapelketa irabazi du Imaz oiartzuarrak, eta Trinitate Txapelketa Floresek Asteburuan bi final jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta jokatutako bietatik biak irabazi dituzte. Dinastia Etxabe Txapelketan (Zestoan), Aresoko Olanok eta Oiarpeko Imazek, 22-14 irabazi zieten Gasteizko Larrañagari eta Urretxuko Erostarberi. Trinitate Txapelketako finalean, berriz, Flores (Oiarpe)-Urdanpilletak, 18-9 gainditu zituzten Labaka-Etxezarreta. Bi txapela ekarri dituzte etxera, beraz, herriko pilotariek asteburuan. Bestalde, Lezoko Txapelketa ere jokatzen ari dira herriko pilotariak. Gazteetan, binaka, Oiarpeko Ugaldek eta Berrobiko Elustondok, 22-9 irabazi zieten Andoaingo Maiza eta Jauregiri. Helduetan zortea ezberdina izan zen. Binaka jokatzen, Zarauzko Jauregik eta Oiarpeko Ugaldek 12-22 galdu zuten, Lizartzako Olaetxearen eta Astigarragako Santxezen aurka.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, lorategi lanak direla eta, trafikoa moztuta egongo da Errotaren errepidean —Letxunborro eta Elizatxo hiribideen artean—, hilaren 10etik 14ra bitartean. 07:00etatik 15:00etara egongo da itxita errepidea, egun horiet...

Bihar Olaia Arbelaizi egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk. Jaizkibel konpainia parekideko kantinera da Arbelaiz, eta, besteak beste, orain arteko entseguetan nola moldatu den eta zein giro somatu duen kontatu dio HITZAri. Izasku...

Oiasso Erromatar Museoak erabiltzaileentzako ordutegia aldatu du. Hala, datorren martxoaren 31 bitartean astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta igandetan 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Ostiraletan eta larunbatetan, goizez zein 16:00eta...

Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute. Etzidamu izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera izango dute. Orain dela gutxi Nafarroako Natura Monumentu izendatu zuten. Gailurrera iritsita, Egillor herrira jaitsiko dira, eta handik Letera joko dute, eta Atondon bukatu. Hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira. Informazio gehiago behar duenak, mendi taldearen egoitzatik pasatu behar du, edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu. Hamabost euroko prezioa du autobusak. Trintxer Mendi Taldea, 22an Bestalde, Trintxerpeko mendi taldeak hilaren 22an egingo du hilabeteroko ibilaldia. Hurrengo egunean bueltatuko dira herrira Trintxer Mendi Taldekoak. Dax taberna paretik (Euskadi etorbidea) aterako da autobusa, 07:00etan, eta handik Pirinio aldera joko dute. Aragoiko Echo ibarrera joango dira, eta ondoko ibilbidea egingo dute: La Cuta, Punta Gabas, Foraton eta Lizarako aterpetxean gaua. Sei ordu eta erdiko ibilbidea beteko dute. Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, aterpetxetik atera eta Llena del Bozo mendira (2.559 metro) joango dira Trintxerrekoak. Handik berriro itzuliko dira Lizarara. Irteerara joan nahi duenak 60 euro ordaindu [...]

Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur hamalau konpainiek entseatuko dute. Lehenengoa gaur Montaña konpainia izango da, 19:30ean. Hamabost minutu geroago Jaitzubia konpainiak hasiko du saioa e...