Marlaxkak antolatutako xake txapelketa Carlos Cruz-Lopezentzat
Carlos Cruz-Camposek irabazi du Marlaxka Xake Klubak antolatutako Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketa. Hilaren 2an egin zuten Paradorreko tapizen gelan etaEuskal Herri osoko 48 xakelarik parte hartu zuten. Jokalari bakoitzak 20 minutuko ge...
Carlos Cruz-Camposek irabazi du Marlaxka Xake Klubak antolatutako Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketa. Hilaren 2an egin zuten Paradorreko tapizen gelan etaEuskal Herri osoko 48 xakelarik parte hartu zuten. Jokalari bakoitzak 20 minutuko gehienezko iraupeneko sei partida jokatu zituen, suitzar erara. Cruz-Lopez izan zen onena, 5.5 puntu lortu zituen bakarra. Bere atzetik Luis Olaizola sailkatu zen (5.0) eta, bien atzetik, beste sei jokalari 4.5 punturekin.
Marlaxkatik adierazi dutenez maila handia izan zen igandeko txapelketan: “Egun Euskadiko txapelduna den Mikel Huerga nafarrak azken unean bertaratzerik izan ez duen arren, txapelketaren maila handia izan da eta lehia gogorrean aritu dira Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritako jokalariak”, esan dute.
Palmaresa
- 1. saria: Carlos Cruz-Lopez Claret. 150 euro eta garaikurra.
- 2. saria: Luis Olaizola Ortega. 75 euro eta garaikurra.
- 3. saria: Jose Ramon Ros Eskisabel. 50 euro eta garaikurra.
- 1700 ELO edo gutxiago duen 1. sailkatua: Pablo Zuñiga Catalan. Garaikurra.
- 16 urtetik beherako 1. sailkatua: Daniel Garmendia Zubeldia. Garaikurra.
- 60 urtetik gorako 1. sailkatua: Jose Luis Alustiza Urkia. Garaikurra.

