Mentxu Galen Kolorearengatik pasioa erakusketa irailaren 14an itxiko ditu ateak. Mostra, margolariaren izen bereko aretoan ikusgai dago, ostiral eta larunbatean 18:00etatik 21:00etara, eta igandetan 11:30etatik 13:30etara.
Irun Hiria Musika Bandak Junkaleko Ama omenduko du ostiralean, Junkaleko plazatxoan.
Bidasoa Kirol Klubak asanblada orokorra egingo du bihar, Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan.
Irungo Udalak Hiritarren Urrezko Dominen banaketa atzeratu behar izan duela jakinarazi du gaurkoan. Izan ere, hasiera batean urriaren 20an egitea aurrekusi zuten arren, hauteskundeen hausnarketa egunarekin bat egiten duenez atzeratzea erabaki dute. Hal...
Familian egiteko modukoak dira; eraikinen aztarnak berreskuratu eta bidean seinaleak jarri dituzte Aiako Harria Parke Naturalean kokatutako baso mitologikoa irekita dago bisitarientzat. Arditurriko Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru ibilbidek osatzen dute baso mitologikoa. Familian, edonork erraz egiteko moduko ibilbideak dira hirurak. Panel batek hiru ibilbideei buruzko azalpenak ematen ditu eta ibilbide bakoitza seinaleztatuta dago, galbiderik egon ez dadin. Ibilbideen inguruan dauden eraikinen aztarnak ere txukundu eta konpondu dituzte. Besteak beste, transformadore bat, labe bat, Danborreko txabola… ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Egin duten beste lan garrantzitsuetako bat Unai Lekuko borda konpontzea izan da. Borda erortzear zegoen eta hori gertatu aurretik, konpondu egin dute eta teilatua jarri diote. Aiako Harria Parke Naturalean eta Arditurriko meatze gunean eskaintzen den baliabide turistiko bat gehiago da Aiako Harriko baso mitologikoa, «baita bertako aberastasuna erakusteko aukera berri bat ere». Familia giroan egiteko «plan merke eta polita» eskaintzen dute ibilbideek, Arditurriko aparkalekuan autoa utzi eta oinez egiteko. Udalaren —OTASAren bidez— eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren arteko elkarlanak ahalbidetu du ibilbide berri hauek garatzea. Horretarako, 141.591,41 euroko inbertsioa egin dute. Gehiena, Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso diren diru laguntzekin finantzatu da (99.518,61 euro) eta gainerakoa Oiartzungo Udalak ordaindu du.
Hilabeteroko zita daukate odol emaileek, eta gaur eta bihar ekintza hori egiteko aukera izango dute Reina aretoan (gaur) eta Beraungo anbulatorioan (bihar). Bi orduz egongo dira bertan, 18:30etik 20:30era, bi egunetan. Batik bat odol emaileak ez direne...
Astun, Pic des Moines, Regufe D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de La Mature eta Pont de Cebera pasatuko dituzte Oporrak baino lehen bertan behera gelditu zen Giriziak antolatutako asteburupasa, baina dagoeneko antolatu du hurrengoa. Mendizaleak Astunera (Huesca) joango dira hilaren 22an eta 23an. Hilaren 22an (larunbata), 15:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, eta Astunera joango dira. Bertan, El Aguila izeneko aterpean pasatuko dute gaua. Hilaren 23an (igandea), berriz, irteera egingo dute: Astun, Pic des Moines, Refuge D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de la Mature eta Pont de Cebera. Zazpi-zortzi orduko ibilaldia izango dela kalkulatu dute antolatzaileek. 65 euro Irteeran izena eman nahi dutenek, ohiko tokietatik pasatu behar dute. Prezioa 65 eurokoa da, eta honakoak daude prezioaren barruan: autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria. Ibilaldia bukatuta, etxera itzuliko dira mendizaleak igande arrats partean. Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan utziko ditu autobusak.
Irailaren 16rako (igandea) bizikleta martxa antolatzen ari da Oiartzungo Udala, herriko bi zikloturista elkarteekin batera (Girizia eta Lartaun). Dagoeneko txirrinda martxaren inguruko gauza gehienak zehaztuta badaude ere, gaur bilera irekirako deia eg...
Ikasturte berrirako zortzi ikastaro antolatu ditu Gaxuxa elkarteak
Fernando San Martin Euskara ordezkariak eta Jaione Campo Udal Euskaltegiko zuzendariak ikasturte berriaren aurkezpena egin dute gaur goizean. Nik maite dut euskara lelopean, adin eta jatorri guztietako herritarrak ikasturte berri honetan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta era horretan euskaltegiaren 30. urteurrena ikasle ohi zein berriekin ospatzeko deia luzatu dute. Horiek horrela, ikasturte berrian izena emateko epea datorren irailaren 10etik 19ra bitartean zabalik egongo da. Jaione Campo zuzendariak azaldutakoaren arabera, “ikasleen helburuak oso ezberdinak izaten dira: bada jendea etortzen dena azterketa ofizial baten emaitzaren bila; bada jendea mintzamena lantzera etortzen dena; badira ikasleak euskaldun zaharrak izanik bere euskara maila hobetzera datoztenak…”. Horiek horrela, maila eta beharren araberako ikastaroak eskainiko ditu aurten ere euskaltegiak, eta horrez gain, mintzamen taldeak eta idazketa tailerrak bultzatzen ere saiatuko da. Esperientzia zabalduz Miren Olaskoaga euskaltegiko ikasleak ere parte hartu du aurkezpenean, bere esperientzia jakitera emateko asmoarekin. Olaskoaga euskaldun zaharra izanik hainbat ikasturte egin ditu euskaltegian eta bere hitzetan “Irungo bizilagun guztiak etortzera gonbidatzen ditut. Baina benetan merezi duela gure hizkuntza delako, gure herriaren hizkuntza, eta gure betebeharra da hori zabaltzea”.
Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, J...
Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez ditu...
Patronatuak jakinarazi duenez, kirol zerbitzuetan ere BEZa igoko dute %8tik %21era uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraituz. Bestalde, udal instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak uda ondorengo kanpaina martxan jarri du Metamorfosia. ...
Urriaren 21ean Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko ikus daiteke hauteskunde errolda Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean. Irailaren 3tik 10era egiaztatu ahal izango dute inte...
Jaizkibel konpainiak atzo hasi zituen hilaren 8ko desfilerako entseguak. Aurten ere ezin dute nahi zuten ibilbidea egin entseguetan. Izan ere, San Pedro kaletik bi aldiz igaro nahi zuten, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak behin bakarrik igarotzeko baimena eman die. Berriro ere segurtasun arrazoiak erabili ditu erabaki hori hartzeko argudio gisa. Jaizkibel konpainiako kapitain berriak, Izaskun Larruskainek, nabarmendu du “harriduraz” hartu dutela berria: “Iazko debekuari lotutako epaia gure aldekoa izan zela kontuan hartuta, ez genuen espero halakorik”. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alarde parekidearen entseguetako eta desfileko ibilbidean aldaketak egitea erabaki zuen iragan urtean. Entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatu zien, eta desfile egunean, Gernikako Arbolatik. Aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zela argudiatuta. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegite bat. Epaiaren arabera, Jaizkibel konpainiako kideei biltzeko askatasuna urratu zitzaien eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Jaizkibel konpainiak entseguak luzeagoak egitea erabaki zuen duela aste batzuk, eta, aurreikusita zeukaten ibilbidearekin egoki zetorkiela kontuan hartuta, San Pedro kaletik bi aldiz igarotzeko eskaria egin zuen. Ezezkoa eman die Eusko Jaurlaritzak, eta behin bakarrik pasatu ahal izango dira bertatik. Oraingoan ere segurtasun arrazoiak eman ditu arrazoi gisa eskaria ontzat ez hartzeko. [...]
Gaurtik hasita, nahiko ekintza izango da Beraunen, Guadalupe Jaiak direla eta. Gaur bertan, Leyre Mendozaren eskutik, sabel dantza egingo dute Sanmarkosene zentroan.Bihar atseden hartuko dute, eta ostegunean, berriz, Monfrague dantza taldearen emanaldia izango da. Asteburuarekin batera hasiko da giroa pizten. Orduan lehiaketak, musika eta zer jan eta zer edan izango da auzoan. Beheko egitarauan dago informazio zehatza. Ostirala 7 16:30-21-30: Ate irekien jardunaldia, Budakan kirol zentroan (943 52 19 42). 17:00-20:00: Eskulan eta margolan erakusketa, Beraungo auzo elkartean. 18:30: Txupinazoa, Beraungo auzo elkarteko terrazatik. Jarraian: Maskleta. 18:45: Buruhandiak auzoko kaleetan. 18:45: The Joselontxo txaranga, kaleetan. 19:00: Behitxoak eta poneyak, Pablo Sorozabal plazan. 20:30: Sardin jatea auzo elkartearen beheko aldean. 23:00: Disko festa, Pablo Sorozabal plazan. Larunbata 8 09.30: Mahai tenis txapelketa, Beraungo auzo elkartean. 10:30: Igel, toka eta bote tiraketa, Beraungo erretiratuen terrazan. 11:00-14:00: Ate irekien jardunaldiak, Budokan kirol zentroan. 11:00: Haurrentzako jokoak, Pablo Sorozabal plazan. 17:00: Haur danborrada auzoko kaleetan. 17:00-20:00: Eskulan eta margolan erakusketa, Beraungo auzo elkartean. 18:00: Dantzaldia, Beraungo erretiratuen egoitzan, Aureliorekin. 18:30: Dantzaldia, Pablo Sorozabal plazan. 23:00: Helduen danborrada auzoko kaleetan. 23:30: Berbena Pablo Sorozabal plazan, Cafe Irlandes taldearen eskutik. Igandea 9 11:00: Herri kirolak, Pablo Sorozabal plazan. 11:00-14:00: Eskulan eta margolan erakusketa, Beraungo auzo elkartean. [...]
Lehen aldiz egoiliar baten erakusketa jarri dute zaharren egoitzan; Elorza hil berritan, omenaldia izango da Erakusketa berezia da hilabete honetan Petra Lekuona Zaharren Egoitzan jarri dutena. Uztailean jakinarazi zuten Jose Luis Elorzaren erakusketa ...
Hondarribiko Jaietako kartel eta argazki lehiaketera aurkeztutako lanen erakusketa Zuloaga Etxeko beheko solairuan bisitatu daiteke. Hilaren 20a arte izango da irekita egunero, igandeetan ezik, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 2...
Haurren danborradak bihar hasiko ditu entseguak