Jaietako pilota partidurako sarrerak salgai turismo bulegoetan
Larunbatean jarri zituzten salgai hilaren 11n Jostaldi pilotalekuan izango den pilota jaialdira joateko txartelak. Arma Plaza interpretazio zentroan eta Kirol kaiko turismo bulegoan eros datezke, 25 euroan. Jaialdia hilaren 11ko, astearteko, arratsalde...
Larunbatean jarri zituzten salgai hilaren 11n Jostaldi pilotalekuan izango den pilota jaialdira joateko txartelak. Arma Plaza interpretazio zentroan eta Kirol kaiko turismo bulegoan eros datezke, 25 euroan. Jaialdia hilaren 11ko, astearteko, arratsaldean izango da, 17:00etatik aurrera. Binakako esku pilotako bi partida izango dira. Lehenengoan Saralegi-Mendizabal eta Olaetxea Otxandorena bikoteak izango dira aurrez aurre. Jaialdiko lehia nagusian Olaizolak eta Beroizek Bengoetxea eta Albisuren kontra jokatuko dute.

