Alardeko konpainien entseguak, gaur (hilak 4)
Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur Danborradak eta Musika Bandak elkarrekin egingo dute prestaketa, 21:00etan hasita. Lehenago, beste hamabost konpainiek entseatuko dute. Mendelu konpainia ...
Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur Danborradak eta Musika Bandak elkarrekin egingo dute prestaketa, 21:00etan hasita. Lehenago, beste hamabost konpainiek entseatuko dute. Mendelu konpainia izango da lehenengoa, 19:00etan. Hauek dira gaur entseatuko duten konpainien ordutegiak eta abiatzeko lekuak:
19:00etan
- Mendelu. Txanpa elkartetik.
19:30ean
- Kosta. Amutetik.
- Montaña. Kirol kaitik (Olatu parean).
19:45ean
- Jaitzubia. Amutetik (Güell).
20:00etan
- Akartegi. Haresilanda ingurutik.
- Ama Guadalupekoa. Bidasoa ibilbidetik.
- Beti Gazte. Butroi pasealekutik (Kai Zaharra parean).
- Gora Ama Guadalupekoa. Bidasoa ibilbidetik.
- Gora Arrantzale Gazteak. Santiago kaletik.
- Gora Gazteak. Bidasoa ibilbidetik (Komandantzia parean).
- Herria. Uria harresitik.
- Jaizkibel (konpainia parekidea). San Cristobal biribilgunetik.
- Kofradia. Bidasoa kaletik.
- Olearso. Javier Ugarte lorategietatik.
- Zimizarga. Saindua ermitatik.
21:00etan
- Danborrada eta Musika Banda elkarrekin. Arma plazatik.

