80 euri litro Oiartzunen uztailean
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak metro koadroko 80 euri litro jaso zituen uztailean. 2011ko hilabete berean 505 euri litro egin zituen, beraz, aurten 425 euri litro gutxiago bota ditu. Hilaren 2tik 4ra 55 litro egin zituen. 11n eta 12an,...
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak metro koadroko 80 euri litro jaso zituen uztailean. 2011ko hilabete berean 505 euri litro egin zituen, beraz, aurten 425 euri litro gutxiago bota ditu. Hilaren 2tik 4ra 55 litro egin zituen. 11n eta 12an, hamabost. Eta hilaren 26an eta 27an, hamar.

