Jaizkibel Mendi Taldeak Iruñerriko Itzuliarekin jarraituko du larunbatean
Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute. Larunbatean izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden berand...
Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute.
Larunbatean izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera izango dute. Orain dela gutxi Nafarroako Natura Monumentu izendatu zuten.
Gailurrera iritsita, Egillor herrira jaitsiko dira, eta handik Letera joko dute, Atondon bukatzeko. Hamabost kilometroko ibilbidea osatuko dute guztira.
Informazio gehiago behar duenak, mendi taldearen egoitzatik pasatu beharko du, edo 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu. Hamabost euroko prezioa du autobusak.

