
Madalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute. Errenteriako dantza...

Gipuzkoako Fiskaltzak, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna eskatu ditu gizon batentzat, ustezko marihuana trafikoagatik. Gizona, 2011ko urriaren 2an atxilotu zuen Guardia Zibilak herrian, eta bost kilo marihuana adar atzeman zizkiot...

Madalen Jaiei buruzko informazio guztia, argazkiak eta bideoak honako webgunean ikus daitezke: oarsobidasokojaiak.hitza.info.

Etzi arratsaldeko zazpietatik aurrera, Dantza Suelto XLII. Txapelketa ospatuko dute. Egoipar-Meaka Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoa plazan egingo dute ekitaldia. Bederatzi bikote gaztek eta zazpi bikote helduk parte hartuko dute ekitaldian. H...

Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano...

Datorren denboraldirako abonatuak lortzeko asmoz, Ereintza eskubaloi taldea lanean ari da. Azken egunak izango dira hauek abonuak lortzeko uztailean, baina irailean ere hiru astez izango dira bertan. Abonu orokorrak 40 euro balio du, Ereintzako bazkide...

Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du datorren astean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan. Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzian ord...

Oiasso Erromatar Museoak bigarren seihilabeteko jardueren egitaraua Interneten jarri du, irakurri edo deskargatzeko. Interesa dutenek issuu.com/museoromanooiasso webgunea bisita dezakete.

Lezo Garbia plataformak jakinarazi duenez, 1.900 sinadura bildu ditu lezoarren artean hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistemaren kontra. Taldeak esan duenez, ekainaren erdialdean hasi ziren lanean, eta orduan birziklatzearen aldeko eta atez atek...

Herri Bizia webguneak madalenen jarraipena egingo du, eta elkarrizketak, bideoak… zintzilikatuko dituzte. Txupinazoa ere zuzenean ikusteko aukera izango da etzi, eta 18:00etatik aurrera, saio berezia emango dute. Konexioa egingo du errenteria.hit...

Entsegu berezia izan zen herenegun Telleri Aldek egin zuena. Batetik, Madalen Eguneko danborradaren aurretik azkeneko entsegua egin zuelako txarangaren laguntzarekin, eta bestetik, danborradaren kolaboratzaile izan diren hainbat lagunek omenaldi txiki ...

Ereintza antzerki taldearen eskutik, Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportu batean oinarrituko da lana, eta bost esketxetan banatuta egongo da: Azafata, Eztei bidaia, Ama b...

Hilaren 27an arratsaldeko zortzietan mundu mailako ikuskizun bat ikus ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Balleteko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko lehe...

Astelehenean Soroetako lanetan urrats berri bat emango dute, eta trafiko aldaketak egingo dituzte. Obra Talaia eskolatik gora luzatuko dute, Haizeleku kalearekin gurutzatu arte. Ondorioz, kale honetako aparkalekuak kendu egingo dituzte. Satarkan garaje...

Kaleko XIX. Margo Lehiaketa antolatu du Emeki Elkarteak abuztuaren 12rako, Hondarribiko Udalaren eta Atrezzo tailerraren laguntzarekin. Interesa duten guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita. Hori egiteko baldintza bakarra da gutxienez 16 urte iza...

Txingudi Saskibaloi Elkarteak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Jose Maria Izagirre Alonsok, Hondarribia-Irun saskibaloi taldeko presidenteak, dimisioa eman duela eta hala jakinarazi diola Eusko Jaurlaritzari. Taldeko zuzendaritzako gainontzeko ki...