
Karmengo Eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera hirian. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. 17:30ean Karmengo amabirjinaren irudia hartuko dute, eta prozesioan aterako dute Bentaraino, bertan ontzia h...

Jose Ramon Rudy margolari nafarraren lanak biltzen dituen erakusketa ireki dute Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Rudyk paisaiak lantzen ditu, eta beraz, naturari eskainitako margolanak ikus daitezke. Erakusketa igandera arte bisitatzeko auker...

Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du hilaren 17rako Quelera (Errioxa, Espainia). 07:45ean aterako dira Alamedatik. Parte hartzaileek Almazara eta destilategi bat bisitatuko dituzte, eta ondoren bazkaria egingo dute hotel batean. Izena...

Imanol Carballo (San Pedro, 1981) kantautore gisa da ezaguna. Elkarrizketa, baina, San Pedron Proisaren alde eratu berri duten plataformako kide gisa erantzun du. Gizarte eta kultur eragile askok bat egin dute eraikinaren defentsan, udalak eraitsi dezakeelakoan. Udalak , publikoki behintzat, ez du Proisa eraisteko asmorik azaldu. Zuei hala jakinarazi al zaizue? Bai. Udalaren asmoa eraikina botatzea zela entzuten hasi ginenean, herriko jende batzuk gure artean hitz egiten hasi ginen asmo horren aurrean zerbait egiteko. Lehen deialdi bat egin genuen bilera bat egiteko, eta jende piloa agertu zen, batez ere, herriko elkarteak eta taldeak. Hurrengo bilerara jende gehiago etorri zen, eta udalarekin bilera egin genuenean 100 lagun azaldu ziren. Nola joan zen udalarekin bilera ? Hiru orduko bilera izan zen, oso bilera adeitsua. Guk beti positiboan planteatzen dugu hau guztia. Gu ez goaz inondik inora udalaren kontra, baizik eta Proisaren alde. Beti errepikatzen dugu ideia bera. Hiru ordutan mundu guztiak eman zuen bere iritzia, eta udalaren erantzuna une oro izan zen berdina. Proisa normatibatik kanpo dagoela diote, eraikinak arauak ez dituela betetzen, eta hori, noski, egia da, baina guk eskatzen duguna zera da: udalak Proisarekiko erabakia berriz planteatzea, beste jarrera batekin. Hau da, zer egin dezakete udalak edo herriak Proisari eusteko?. [...]

Pasaiako ezker abertzalearentzat, «maniobra politikoa» izan da Alduntzinen kontrakoa «Damak Alfil bat kendu digu. Partidak hasi baino ez du egin». Hala dio Pasaiako ezker abertzaleak Jaun Carlos Alduntzin Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu ohi kargutik kendu dutela-eta zabaldutako prentsa oharrak. Izan ere, ezker abertzalearen arabera, Alduntzinen kontrakoa «maniobra politikoa» izan baita: «Juan Karlos ez dute paretik kendu zabor poltsa batzuk direla medio», diote prentsa oharrean. «Gure buruaren jabe izan nahi badugu zer nolako prezioa ordaindu beharko dugun adierazi digute PPk, PSOEk eta PNVk», gaineratu dute. Edonola ere, Alduntzin kargutik kendu izana «Gipuzkoarentzat kolpe latza» izan dela aitortu dute, «are gehiago Pasaiarentzat», ezker abertzalearen iritziz «lurralde antolamendua udalerriaren biziraupenerako ezinbestekoa» delako. Alduntzinekin «harro» Ezker abertzalearen arabera, «aldundia berreskuratzea» da oposizioaren benetako helburua. «Hauentzat guztientzat aldundia bere jabetza da eta berreskuratu behar dute», diote. Hori aitortzeko ausardia, ordea, soilik PPko batzarkideari aitortu diote. Aitzitik, EAJri «adorea falta» zaiola salatu dute. «Jakin badaki Bildu aldunditik kentzea larrutik ordainduko lukeela hurrengo hauteskundeetan», ohartarazi dute. «Horregatik alfil-a hartu dute, gure gobernua zigortzeko, nekatzeko eta gure ustezko ez gaitasuna azaldu nahian». Ezker abertzalearen arabera, honek guztiak zaborra jasotzeko modu eraginkorrarekin baino, «ohiko politikoen jukutriarekin eta politika-zaborrarekin» du zerikusia. Pasaiako ezker abertzalea «harro» agertu da Juan Carlos [...]