Karmengo Eguna ospatuko dute igandean
Karmengo Eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera hirian. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. 17:30ean Karmengo amabirjinaren irudia hartuko dute, eta prozesioan aterako dute Bentaraino, bertan ontzia h...
Karmengo Eguna ospatuko dute igandeko arratsaldeko bostetatik aurrera hirian. Ordu horretan egingo dute Portuko elizan errespontsuaren otoitza. 17:30ean Karmengo amabirjinaren irudia hartuko dute, eta prozesioan aterako dute Bentaraino, bertan ontzia hartu eta badiarantz zuzenduko dira. Itsas gizonen omenezko errespontsua eta lore eskaintza egingo dituzte itsasoan. Hondarribiko Musika Eskolako txistuko ikasleek girotuko dute ekitaldia .

