Quelera txangoa antolatu du Kasino Zaharrak
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du hilaren 17rako Quelera (Errioxa, Espainia). 07:45ean aterako dira Alamedatik. Parte hartzaileek Almazara eta destilategi bat bisitatuko dituzte, eta ondoren bazkaria egingo dute hotel batean. Izena...
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak txango bat antolatu du hilaren 17rako Quelera (Errioxa, Espainia). 07:45ean aterako dira Alamedatik. Parte hartzaileek Almazara eta destilategi bat bisitatuko dituzte, eta ondoren bazkaria egingo dute hotel batean. Izena Kasino Zaharrean bertan eman daiteke, gaur, etzi eta hilaren 16an, 10:30etik 12:00etara. Pertsona bakoitzak bi toki har ditzake gehien jota, eta prezioa 28 eurokoa da, autobusa, gosaria eta bazkaria barne.

