
Lanean aritzeko gogoz jarraitzen du, eta ia goizero ibiltzen da Jose Luis Ansorena (Donostia, 1928) Eresbilen, eskatzen dizkioten enkarguak egiten. Azkena, Azkueren doinuak digitalizatzea izan da, Eusko Ikaskuntzak eskatuta.Arratsaldetan, berriz, Donostiako Okendo kaleko Kaputxinoen elizan izaten da meza ematen. Bi horiek dira bere bizitzaren zati nagusiak: erlijioa eta musika. 84 urte dituzu, baina ez zaude geldirik egoteko, ia egunero ibiltzen zara Eresbilen. Zertan? Orain arte Azkueren mila doinutatik gora digitalizatzen ibili naiz, eta guztiak hemen ditut [altxatu egin da ondoko armairuan dituen karpetak erakusteko]. Akoak dira hauek: Zuberoa, Harribia… Zenbat denboran egin duzu lan hori? Azken bizpahiru urteak eman ditut horretan. Finale programarekin aritu naiz. Orain aurretik egindako lanak errepasatzen ari naiz. Apirilean Lorenzo Ondarra hil zen, eta berari buruzko lan bat eskatu zidaten Txistulari aldizkarirako. Manuel Lekuonari buruzko lan bat ere idatzi dut saria lortu ondoren. Lan hori Oarso aldizkarian aterako da, madalenetan. Oraindik lan bat edo beste eskatzen jarraitzen didate. Ordenagailu aurrean ikusten zaitut, zer moduz moldatzen zara teknologia berriekin? Ordenagailuarekin ongi moldatzen naiz, eta baita Finale programarekin ere, beste gauza batzuekin, berriz, ez. Eta ez naiz kezkatu ere egiten, nahikoa ikasi dut. Bizitza lasai bizi dut, eta kitto. Beraz, ez duzu lana uzteko asmorik? Teorian, ez daukat [...]

Igandean egun guztian zehar izango da meategiak prezio murriztuan bisitatzeko aukera, besteak beste Bigarren urtez, Arditurri Eguna ospatuko dute. Igandean izango da, hilaren 15ean. Goizez zein arratsaldez, meategiak merkeago bisitatzeko aukera izango ...

Bihar 21:30. Huckleberry Finn, Bentako eszenatokian. 22:30. J. W. Jones, Bentako eszenatokian. 00:00. Eric Sardinas, Bentako eszenatokian. Etzi 20:00. Claps for Clapton, Carlsberg eszenatokian (Apezpiku plaza). Euria egingo balu, Banako aretoan. 21:30....

Aurten proba aurrera ateratzeko konpromisoa hartu du taldeak, baina laguntza behar duela gogorarazi du Krisiak eragina izan du ere Xanisteban Txirrindulari Sarian azken urteotan. Hori dela eta, Lartaun Zikloturista Taldea kezkatuta dago probaren etorkizunarekin. Aurten, aurrera ateratzea lortu dute, baina datozen urteei begira, ez dakite antolatzen jarraitu ahal izango duten. Xanisteban Txirrindulari Saria antolatzen 25 urte daramatza Lartaunek —berez, probak 65. aldia du aurtengoa—. Herriko jaien egitarauaren barruan antolatzen dute beti, «udalaren babesarekin eta herriko eta inguruetako hainbat enpresa, komertzio, jatetxe eta abarren laguntzarekin». Aurten, abuztuaren 5ean izango da (igandea). Azken urteetan, baina, krisia nabaritu dute antolatzaileek, udalaren laguntzen aldetik, batez ere: «Udalak diru murrizketa garrantzitsuak egin ditu herriko jaietako ekitaldi guztietan, baita txirrindulari probari dagokionez ere. 2009an %10 gutxiago jaso genuen, 2010ean %20 gutxiago eta aurten berriz ere %10 gutxiago. Guztira, 2012an udalaren babesa %35 txikiagoa izango da 2008arekin alderatuz». Hori dela eta, udalaren aurtengo laguntzarekin, probaren aurrekontuaren %61 osatuko dute Lartaungo kideek. Horrez gain, diru laguntzak beste arlo batzuetatik lortzea geroz eta zailagoa dela gogorarazi dute. Gainera, Lartaungo kideek nabarmendu dutenez, proba antolatzeko, murriztu ezin dituzten hainbat gastu daude, ez daudenak antolatzaileen eskuetan: «Adibidez, txirrindularien sariak eta dietak, epaimahaiko partaideen gastuak eta federazio eskubideak, horiek Euskal Federazioak finkatzen [...]

Urtero legez, Antxoko amonak hilaren 26an bilduko dira bazkaltzeko, Santa Ana egunez. Bazkarira Antxoko Zaharren Tokian izango da. Interesdunek Ros liburu dendatik pasatu behar dute ahalik eta lehen bazkarirako txartelak jasotzeko.

Kontrako boto bakarrarekin, eta aldeko 15ekin, San Pedroko arrandegia berriaren proiektua bere egin du udalbatzarrak. Atzo izan zen plenoa, Donibanen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok baino ez zuen kontra bozkatu. Gainontzeko talde guztiek alde bozkatu zuten. Honenbestez, Portu Agintaritzak Lasarte eta Astigarraga arkitektoek aurkeztutako proiekturen eraikuntzari ekingo diote. Hautsak harrotu ditu azken hilabeteetan lonjaren gaiak, batez ere, udala eta Portu Agintaritzaren arteko desadostasunengatik. Azkenean, baina, akordioa iritsi da. Hori bai, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak esan zuenez, udalak ez du bere garaian herritarrekin adostutako parte hartze prozesuan erabakitakoari uko egiteko asmorik, eta orduan adostutakoa egin dadin lanak gertutik jarraitu eta adostasunak lortzen saiatuko direla ohartarazi zuen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok, ordea, ezbaian jarri zuen proiektua bere horretan gauzatuko denik, eta sortutako espektatibetatik oso urruti geratuko dela esan zuen. Aitzitik, EAJk, “poza” agertu du, “azkenean udala eta portuaren artean akordio batetara iritsi direlako”. Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera, “Pasaiaren birsorkuntzarako gertaera garrantzitsua da hau. Lonja honek gure herriko fisionomia eta zerbitzuaren kalitatea osoki hobetuko ditu, eta hori guztiz onuragarria da bai Pasaitarrentzat, eta bai, bereziki, San Pedrotarrentzat”. Edonola ere akordioa lortu bitartean “denbora galdu izana” salatu du Oterminek, “Bilduren udal gobernuak Pasaiaren garapena aurrera eramango duten proiektuei heltzeko duen gaitasun eza [...]

Atzo, Alkatetzaren dekretu bidez, Olaldeko etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko onartutako eta baztertutako behin betiko zerrendak onartu zituzten. Onartutakoen zerrendako eskatzaileei, bihar esleituko dizkiete zenbakiak, 10:00etan, udaletxeko ...

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du aurten ere. «Aisia osasuntsuan» oinarrituta, gazteei topaketa eta parte hartze esparrua erraztu diete horrela. Hondar Kirolak programan herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuaren teknikariekin batera, eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute. «Hondar Kirolak hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak egiteko ekimena da», esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteria Saileko zinegotziak. Futbol eta boleibol partidak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, hala eskatzen duten gazteek, kirol materiala maileguan hartzeko aukera izango dute. Atzo jarri zuten martxan zerbitzua, eta hilaren 27ra arte izango da zabalik. Hondar Kirolak-en gunea asteartetik ostiralera irekitzen dute, 16:00etatik 20:00etara. Egitasmoari buruzko informazioa emateko etxola bat jarri dute hondartzan bertan. Herriko eskubaloi taldekoak izango dira bertan etzira arte. Futbola eta boleibola Prestatu dituzten ekimenen artean, Hondartza Boleibol Txapelketa egingo dute, hilaren 18tik 20ra, Fortuna Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Boleibol Federazioaren laguntzarekin. Horretan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea irekita dago, etxolan bertan. Hilaren 24tik 27ra, berriz, Hondarribia Beach Soccer Cup Txapelketaren hirugarren ekitaldia jokatuko dute. Bertako eta inguruko gazteei zuzenduta dago, eta izena, boleibolean bezala, hondartzako etxolan eman behar da. «Aurten ekimen berri bat martxan jarriko dugu, Udan Hondartzan Blagan izenekoa. Prebentzioko Zerbitzuko hezitzaileek eramango dute [...]

Urtero bezala, Santio Egunean kutxaren entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek, arrantza oparoa izan dezaten. Aurten Naiara Zubillaga izango da Santio Eguneko jaiaren protagonista nagusia, hark eramango du kutxa buru gainean. Hiriko tradiziorik zah...

Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira, elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutene...

Urteko laugarren ibilaldia datorren asteazkenerako antolatu dute; bihar da izena emateko azken eguna Urteko laugarren irteera antolatu dute Gazte Izanak elkarteko erretiratuek datorren asteazkenerako (hilaren 18rako). Kantabriako (Espainia) Ampuero her...

Bihartik hasi eta igandera arte dantza eta musika izango dira Kabian egingo diren ekitaldi nagusiak. Bihar, 19:00etan, Erromeria Egunaren harira, dantza ikastaroa emango dute. Etzi, berriz, 22:00etatik aurrera, mikrofono irekiak izango dira musikan iai...

Pasaiako udalbatzarrak atzo onartutako ekonomia eta finantza planaren harira PSE-EEk dio Bilduren gobernuak aurkeztutako planak, murrizketa plan bat ezkutatzen duela: “Pasaitarrek beren zergen bidez ordaintzen dituzten zerbitzuak murriztuz, beren...

Bibliotekan izango da, 18:00etan; irekia da, baina agertzeko dei berezia egin diete eraikuntzako langileei Etxebizitza irisgarri eta egokituei buruzko hitzaldia izango da bihar, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Etxean Ondo egitasmo pilotuaren har...

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea b...

Arantza Tapia, Azpiegitura eta Sustapen alorreko bozeramailea, Aitor Kerejetarekin, Hondarribiko alkatearekin bildu da, Madriletik egiten ari diren itsasaldeari buruzko legeko aurreproiektuari buruz, lege horrek Hondarribian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko. Kerejetak azaldu duenez, “Hondarribiko gaur egungo aireportuaren egoerari buruzko informazio zuzena jaso dugu, izan ere Arantza Tapia berak egin zion galdera Sustapen batzordean Carmen Librero Garraioko idazkari nagusiari, eta lortu zuen salbuespen izaera ematea eta pista ez handitzea”. “Erabakia hartu zuten onartu zutelako EAJk egindako proposamena, alegia lehenbizi aztertzea zein ondorio izango dituen Abiadura Handiko trena hona ekartzeak 2016an, eta zein eragin izango dituen Aireportuko hegaldietan. Eusko Alderdi Jeltzaleak, bai Hondarribia mailan eta baita alderdi mailan ere, pistaren salbuespena defendatuko du beti”.

Hilaren 26rako Aiala bailara bisitatzeko txangoa antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, eta Balmaseda, Artziniega eta Amurrio bisitatuko dituzte. Irteerak 24 euro balio du. Interesdunek erretiratuen egoitzara jo ...

Varietes aretoak 80 egunean filmaren emanaldia programatu du heldu diren igande eta astelehenerako, hilaren 15 eta 16rako. Igandeko emanaldia 17:30ean izanen da, eta astelehenekoa gauez, 21:00etan. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, euskaraz, frantsesezko azpitituluekin. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak idatzi eta zuzenduriko filma da 80 egunean. Filmak Axunen (Itziar Aizpuru) istorioa kontatzen du, ospitalera alabaren senar ohia zaintzera joango den 70 urteko emakumea. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite (Mariasun Pagoaga) da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza? 80 egunean filmak kritika bikainak jaso zituen Euskal Herriko medioetan, baita euskal mugetatik harago. Hainbat zinemalditara joateko proposamenak izan zituen, eta hamaika sari jaso han eta hemen: Donostia, Tutera, Cairo, Montreal, Chicago, Hamburgo, Reykiavik, Mumbai, Cleveland… Tolosako (Okzitania) Espainiar Zinema Jaialdian publikoaren saria eta emazte interpretazio sariak lortu zituen. Euskarazko filma gehiago 80 egunean lanaren emanaldi bikoitzarekin, Xora filmarekin hasitako bideari jarraipena eman nahi dio Varietesek. Ekainean hiru egunez eman zuten Xora, Xiberoko euskaraz filmaturiko lehen luzemetraia. Arrakasta itzela izan zuen, eta, horrenbestez, [...]

Amalatz, Bilgune Feministak eta Garaipen emakume taldeek “iraintzat” hartu dute aurtengo madalenetan Josetxo Ule omentzea. Ule aurtengo txupinazoa jaurtiko duen Alabergako Tanborradaren zuzendari ohi gisa omentzea onartu du udalak Mit...