
Bujaruelo, Mondarruego eta Ordesa zehartuko dituzte, zortzi-bederatzi ordutan; ohiko tokietan eman behar da izena Aurretik antolatutakoa bertan behera gelditu ondoren, hilabete honetarako antolatu du Giriziak asteburupasa. Datorren asteburuan izango da...

Urkabe-Benetan enpresako langileek bi orduko lanuztea eta ordubeteko elkarretaratzea egin zuten atzo, herenegun talde bereko Zumaiako (Gipuzkoa) Okin lantegian izandako lan istripua salatzeko. Urkabe-Benetaneko langileek 27 urteko zumaiarraren heriotza...

Hilaren 15era arte eman daiteke izena Pagoa dantzalekuan bertan; 20 euro ordaindu behar dituzte interesdunek Pagoa dantzalekuan I. DJ Txapelketa antolatu dute. Pagoan bertan eman behar da izena hilaren 15era arte, eta izen-emateak 20 euro balio du. Ize...

Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako best...

Gizon baten gorpua aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Errenteria-Oreretako lokal batean, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Gorpuak indarkeria zantzurik ez zuela eta deskonposizio egoeran zegoela gaineratu du. Lokal horren jabearen familiak bere senitartekoa...

Hilaren 12tik 15era ospatuko duten Hondarribia Blues Festival jaialdia dela eta, Bentako aparkalekua itxi egingo dute bihartik. Bihar, eskenatoki nagusia montatuko dute. Datorren astean, Apezpiku plaza kontzertu gune izango da eta astearen erditik aurrera aldaketak egingo dituzte plaza inguruko aparkalekuetan.

Gaur Aralarrek egindako galderari erantzunez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk onartu du Ulia eta Jaizkibel babesteko planak ez duela oraingoz onartzeko datarik. Jaizkibel Bizirik-en arabera Eusko Jaurlari...

Alabergako danborradak botako du aurten madalenetako txupinazoa, eta atzoko HITZAn Josetxo Ule eta Mitxel Blanco Txuri-rekin batera txupina beste bi pertsonek botako dutela falta da: Mila Urrutia haur danborradako zuzendariak eta beti danborradaren atz...

Inoiz arku tiraketa probatu ez dutenak eta goi mailako tiratzaileak direnak bilduko ditu, bihar, Ostadar elkarteak antolatutako II. Arku Tiro Lehiaketak. Eguna bi zatitan banatuko dute. Goi mailako arku tiratzaileak ikusteko arratsaldean, 15:15etik aur...

Errenteriatik pasatuko da bihar Transpyr BTT proba. Elizondotik Donostiara joango dira txirrindulariak 86 kilometroko ibilbidea osatuz. Hala ere, Udal Kirol Patronatuak ez du ordua ezta lekua zehaztu. Ekainaren 30ean abiatu zen proba Rosesen (Herrialde...

Gaur gauean hasiko dira MusikIrun maketa lehiaketako bigarren ekitaldiko kontzertuak. Aurkeztutako taldeen artean epaimahaiak hogei hautatu ditu eta horiei zuzenean jotzeko aukera emango zaie, gaurtik hasita. Datozen asteetan ostiral eta larunbatetan b...

Auto istripua izan zen atzo Txirrita-Maleo industrialdean, Beissier lantegiaren parean. Banaketa furgoneta bateko gidariak autoaren kontrola galdu eta aparkatuta zeuden beste bi auto kolpatu zituen. Inguruan zegoen zaborrontzia ere txikituta gelditu ze...

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu ditu ekimenak; uztail eta abuztuan ostiral arratsaldez izango dira Udan, Aiako Harria Parke Naturalean, aisialdi ekintzak izango dira ostiral arratsaldetan, 16:00etatik 18:00etara. Jolasak eta tailerrak egingo dituzte, 6-12 urteko haur eta gaztetxoentzat, doan. Gipuzkoako Parketxe Sareak (GPS) antolatu du uda honetarako eskaintza turistiko hori. Haurrentzako eskaintzaz gain, mendi ibilaldi gidatuak ere antolatu dituzte. Hiru izango dira. Lehenengoa, hilaren 29an egingo dute, Arditurrin. Bigarrena, abuztuaren 11n: Arritxulo-Bianditz-Arritxulo. Eta abuztuaren 19an azkena, Oianlekun. Ibilaldi guztiak 09:30ean hasiko dituzte, Arditurritik, Arritxulotik eta Kausorotik, hurrenez hurren. Antolatzaileek, ibilaldi horiek ere dohainik izango direla zehaztu dute. Hilaren 15a: Arditurri Eguna Hil honen 15ean, gainera, II. Arditurri Eguna egingo dute Arditurriko meategietan, 10:00etatik 18:00etara. Egun horretan, meategiak dohainik bisitatzeko aukera izango da, besteak beste. Era berean, abuztuaren 5ean, Mertxe Urteaga arkeologo eta Oiasso Museoko zuzendaria izango da bisitak gidatuko dituena, «bere jakituriarekin bisitak aberastuz». Meategiak bisitatzeko aukera Gainera, uda guztian Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera ere izango da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandeetan goizetan bakarrik, 10:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek, 943 49 45 21 zenbakira dei dezakete, arditurri@arditurri.com helbidera idatzi edo www.gipuzkoamendizmendi.net gunera jo. Ostiraletakoak Gaur, uztailak 6. Aiako Harriko intxixuen jolasa. Hilak 13. CDak berrerabiltzeko tailerra. Hilak [...]

Arraunean ontzia mugitzeko arraunlari guztiek indarra egin behar duten bezala, Errenterian traineru baten zati batekin egindako eskultura osatzeko herritar guztien ahalegina behar dute. Ahalegin horrek helburu zehatz bat dauka: herritarren zein elkarteen arteko harremana eta elkarbizitza sustatzea. Aaarraun proiektuaren barruan egiten ari dira herritarren inplikazioa eskatzen duen ekimen hori. Jon Txasko da proiektu horren atzean dagoen lantaldeko kideetako bat. Kabia Espazio Kreaktiboa izan da proiektu horren abiapuntua eta bilgune horretako Giza-harremanak eta Elkarbizitza lantaldeetako dinamikatik hasi ziren, pixkanaka, ideiak biltzen. Txaskok azaldu duenez, Aaarraun patroiak estropadetan arraunlariei haiek gidatu eta animatzeko botatzen dien oihua da, eta horrek, era berean, euren ahalegina irudikatzen du. Hortik abiatuta proposatu dute ekimena herrian elkarbizitza sustatzeko. Hala, Hibaika Arraun Elkartearen zaharkitutako branka bat —hiru metro ditu— berrituko dute, eta horrekin eskultura bat osatu. Eskultura osatu ahal izateko, latak erabiliko dituzte. Nahikoa da lata bat hartu eta bi puntak guraize batzuekin moztea, xafla bat lortuz. Ondoren, ertzei forma biribildua eman behar zaie, brankari itsatsita joango zaizkion behin betiko eskamak eskuratuz [Herri Bizia webgunean eskamak nola egin erakusten duen bideoa jarri dute]. Azkenean, “Guggenheim itxurako branka” osatuko dutela zehaztu du Txaskok. Elkarte zein herritarrei zabaldu diete deialdia, eta bakoitzari soberan dituzten latak bildu eta ahal dituzten xafla [...]

Lehenengo txandako gaztetxoak bertan egongo dira etzira arte; beste bi talde pasatuko dira bertatik gero Hirugarren urtez jarraian, Zientzia Udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak la...

Hilaren 18an (Peyresoure) eta 19an (Peyregude) Tourreko etapak ikusteko autobusa antolatu du ESAITek. Jakinarazi dutenez, interesa dutenek honako telefono zenbakian eman behar dute izena, hilaren 13a baino lehen: 656 71 12 75.

Maddalen Sarien irabazleen berri eman du Kultura Sailak, eta horiek hilaren 22an (igandea) egingo den ekitaldian jasoko dute saria. 12:00etan izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. Honakoak dira sarituak: Lehenengo Maila Prosa: Saria: Intza Brit Erz...