Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarrekin batera ‘aaarraun’ eginez, eskultura bat sortuko dute Errenterian

Arraunean ontzia mugitzeko arraunlari guztiek indarra egin behar duten bezala, Errenterian traineru baten zati batekin egindako eskultura osatzeko herritar guztien ahalegina behar dute. Ahalegin horrek helburu zehatz bat dauka: herritarren zein elkarteen arteko harremana eta elkarbizitza sustatzea. Aaarraun proiektuaren barruan egiten ari dira herritarren inplikazioa eskatzen duen ekimen hori. Jon Txasko da proiektu horren atzean dagoen lantaldeko kideetako bat. Kabia Espazio Kreaktiboa izan da proiektu horren abiapuntua eta bilgune horretako Giza-harremanak eta Elkarbizitza lantaldeetako dinamikatik hasi ziren, pixkanaka, ideiak biltzen. Txaskok azaldu duenez, Aaarraun patroiak estropadetan arraunlariei haiek gidatu eta animatzeko botatzen dien oihua da, eta horrek, era berean, euren ahalegina irudikatzen du. Hortik abiatuta proposatu dute ekimena herrian elkarbizitza sustatzeko. Hala, Hibaika Arraun Elkartearen zaharkitutako branka bat —hiru metro ditu— berrituko dute, eta horrekin eskultura bat osatu. Eskultura osatu ahal izateko, latak erabiliko dituzte. Nahikoa da lata bat hartu eta  bi puntak guraize batzuekin moztea, xafla bat lortuz. Ondoren, ertzei forma biribildua eman behar zaie, brankari itsatsita joango zaizkion behin betiko eskamak eskuratuz [Herri Bizia webgunean eskamak nola egin erakusten duen bideoa jarri dute]. Azkenean, “Guggenheim itxurako branka” osatuko dutela zehaztu du Txaskok. Elkarte zein herritarrei zabaldu diete deialdia, eta bakoitzari soberan dituzten latak bildu eta ahal dituzten xafla [...]

admin
Bidasoa
2012/07/06

Eskultura egiteko erabiliko duten traineruaren zatiaArraunean ontzia mugitzeko arraunlari guztiek indarra egin behar duten bezala, Errenterian traineru baten zati batekin egindako eskultura osatzeko herritar guztien ahalegina behar dute. Ahalegin horrek helburu zehatz bat dauka: herritarren zein elkarteen arteko harremana eta elkarbizitza sustatzea. Aaarraun proiektuaren barruan egiten ari dira herritarren inplikazioa eskatzen duen ekimen hori.

Jon Txasko da proiektu horren atzean dagoen lantaldeko kideetako bat. Kabia Espazio Kreaktiboa izan da proiektu horren abiapuntua eta bilgune horretako Giza-harremanak eta Elkarbizitza lantaldeetako dinamikatik hasi ziren, pixkanaka, ideiak biltzen.

Txaskok azaldu duenez, Aaarraun patroiak estropadetan arraunlariei haiek gidatu eta animatzeko botatzen dien oihua da, eta horrek, era berean, euren ahalegina irudikatzen du. Hortik abiatuta proposatu dute ekimena herrian elkarbizitza sustatzeko. Hala, Hibaika Arraun Elkartearen zaharkitutako branka bat —hiru metro ditu— berrituko dute, eta horrekin eskultura bat osatu.

Eskultura osatu ahal izateko, latak erabiliko dituzte. Nahikoa da lata bat hartu eta  bi puntak guraize batzuekin moztea, xafla bat lortuz. Ondoren, ertzei forma biribildua eman behar zaie, brankari itsatsita joango zaizkion behin betiko eskamak eskuratuz [Herri Bizia webgunean eskamak nola egin erakusten duen bideoa jarri dute]. Azkenean, “Guggenheim itxurako branka” osatuko dutela zehaztu du Txaskok.

Elkarte zein herritarrei zabaldu diete deialdia, eta bakoitzari soberan dituzten latak bildu eta ahal dituzten xafla gehien egiteko eskatu diete. Guztira, 1.500 inguru beharko dituzte.

Horiek, uztailaren 13tik aurrera bilduko dituzte Kabia Espazio Kreaktiboaren ondoan dagoen platanondoan. Hesi baten barruan topatuko dute traineruaren zatia hara hurbiltzen direnek, eta ondoan jarriko dituzten edukiontzi batzuetan utzi ahal izango du  bakoitzak eskultura apaintzeko bere ekarpena.

Bi astez bilduko dituzte xaflak, eta hilaren 28ko senidetze bazkariaren ondoren hasiko dira pixkanaka eskamak jartzen. Hori noizko bukatuko duten eta nola antolatuko diren parte hartzaileen kopuruaren araberakoa izango da.

Beraz, herritar denengana zabaldu dute deialdia, zenbat eta gehiago bildu eskultura lehenago osatzeko. Hala eta guztiz ere, irailaren bukaerarako kalkulatzen dute amaitzea.

Proiektuan parte hartzea bermatzeko asmoz, herriko elkarteengana ere jo dute sustatzaileek, eta gutun bat igorri diete 30 eskama prestatzeko konpromisoa eskatuz.

Behin hiru metroko eskultura erabat osatuta dagoela herriko zein txokotan jarriko duten erabakitzea izango da azkeneko urratsa. Txaskok jakinarazi duenez, ekimenean parte hartu duten guztien artean hartuko dute erabakia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.