
Unesco Etxeak emandako beka irabazi du Jon Martinek. Horri esker, Rio de Janeirora jaongo da, han egingo dute garapen jasangarriari buruzko goi bileraren berri ematera. Hona, Gipuzkoako Hitzan gaiari buruz argitaratutako erreportajea (egin klik argazki...

Don Bosco Lanbide Ikastetxeko Iñigo Etxeburuak eta Joxean Ayucarrek Gasteizko EcoRallyan parte hartzen ari dira. Gaur hasi da rallya, eta bihar bukatuko dute. Ikastetxean moldatu duten Toyota auto batekin parte hartzen ari dira Don Boscokoak. Izan ere, rallyaren irabazlea ez da izango ibilbidea denbora gutxienean egiten duena; abiadura konstanteena daramanak eta aldi berean erregai gutxien kontsumitzen duenak irabaziko du proba. Aldi berean, gaur goizean Renault auto etxeak Twizy izeneko autoa aurkeztu die ikastetxeko automozioko ikasleei. %100ean elektrizitatea erabiltzen du autoak, erregairik gabe. “Aurkezpen honek eta rallyan parte hartzeak esan nahi dute Don Boscok teknologia berritzaileen apustu garbia egin duela”, esan dute ikastetxeko arduradunek.

Beira Artistikoaren I. Jardunaldia aurkeztu dute

Hilaren 10ean eta 17an Legebiltzarrerako hauteskundeak deituta daude Ipar Euskal Herrian. Intzura auzoko biztanleek Ama-Eskolan izanen dute bozkatzeko mahaia, eta ez Lehen Mailako eskolan, ohi duten bezala. Herriko Etxetik jakinarazi dutenez, “es...

Gaur, orain arteko bigarren erakusketa kolektiboa inauguratuko du …Por favor aretoak (Colon pasealekua, 9; sarrera Berrotaran kaletik). 20:00etan inauguratuko dute, Bost artista eta gune bat goiburuarekin. Artistak hauen lanak erakutsiko dituzte:...

Joan den igandean Alarde Tradizionaleko hemeretzi kantineren argazki ofizialak egin zituzten, eta komunikabideekin elkartu ziren lehen aldiz (datorren astean aurkeztuko dituzte Alarde Parekidekoak). Hauek dira 2012ko sanmartzialetako Alarde Tradizional...

Radiestesia (pendulua) sendatzeko eta hazkuntza pertsonalerako nola erabili erakutsiko dute bihar, Ugaldetxoko eskoletan, 10:00etatik aurrera. Goizez eta arratsaldez saio teoriko eta praktikoak egingo dituzte. 20 euro balio du ikastaroak, eta ez da ino...

Luis Irisarriren argazkia izan da Aste Santuko argazki lehiaketaren irabazlea. Bigarren saria Miguel Becerrak eskuratu du eta Mikel Jauregi izan da hirugarren. 32 lan aurkeztu dituzte guztira eta epaimahaia Estitxu Ortolaitz, Floren Portu eta Gotzone Elu argazkilariek, eta Txomin Sagarzazuk, Turismoko zinegotziak osatu dute.

Abesbatzen Eguna ospatuko dute bihar Musikaz Blai jaialdiaren barruan, eta hamalau koroetako kideek abestuko dute Pasaian. Horrez gain, kantu jira ibiliko da barrutiko kaleetan barna. 20:30ean, egunari bukaera emateko Ibaiertz eta Illunbe abesbatzek ka...

Peio Añorga ipuin kontalari eta idazle oiartzuarra Cristobal Gamon ikastetxeko Bigarren Mailako ikasleekin egon zen joan den asteartean. Ordubetez egon zen ikasleekin solasean sortzailea, eta gaztetxoen galderak erantzun zituen, bere liburuaz hitz egiteaz gain. Bertakoa da argazkia.

Lezoko jai batzordea hilaren 12an bilduko da, mendekosteen balantzea egiteko. Horrez gain, santakrutzak prestatzen hasiko dira. Herriko elkarteak 19:30ean deitu dituzte, udaletxeko pleno aretoan.


21:00etan hasiko da jaia, eta 17 disko jartzaile izango dira. 21:00etatik 23:30era sartzen direnek, 15 eurogatik pote bat izango dute, eta nahi adina garagardo eta txupito (horrez gain, CD bat oparituko diete). 23:30etik aurrera sartzen direnek, sarrer...

Doneztebe plazan izango da, bihar 18:00etan; lau urtetik hamasei urtera arteko dantzariak izango dira Bihar, 18:00etan, Elizalde Dantza Taldeak dantza saioa egingo du Doneztebe plazan, Lartaun Txistulari Taldeak lagunduta. Talde horretako kide zen Ane ...

Lezoko Udal Liburutegiak orain dela ehun urte idatzitako hiru gutun katalogatu ditu. Gutun horiek Argentinatik idatzi zituen gaztelaniaz Pepe Salaverriak, 1912 eta 1913an. Salaverriak, Elias Salberria margolariaren lehengusua zenak, Argentinara emigrat...

Unai Lekuona antolatzaileak emandako informazioa, Boga astekarian. Eta egitaraua.

Bihar, 12:00etan, kontzertu pedagogikoa izango da Ergoiengo Auzokalten, haurrentzat eta familientzat. Juan Mari Beltranek eta Fernando Jalonek xirolarrua zer den, nola jotzen den eta beste hainbat gauza azalduko dituzte. Kale ekintzak ekimenarekin bat ...

Udatik aurrera aldaketa handiak izango dira Hondartza auzoan. Itsas etorbideko lanak hasi zirenetik eragozpenak gertatu dira ibilgailu zein oinezkoentzat, eta lanak aurrera egiten duten heinean, antolamendu berrira ohitu beharko dute herritarrek eta bisitariek. Aste honetan bilkura publikoa egin dute Antoine Abbadia aretoan, eta bertan gaur abiatuko diren aldaketak azaldu zituzten. Pasealeku berriak ordaindu beharreko 200 aparkaleku gutxiago izanen ditu. Horregatik, ordainpeko aparkatze eremua zabaltzea eta prezioak igotzea erabaki du Herriko Etxeak. Hiri-txartela dutenentzako hainbat abantaila izanen dira, udaletik esan dutenez, “erabakiak hendaiarrak faboratu nahi dituelako”. Itsas etorbideko aparkalekuen jaistea orekatzeko, Florida portuaren eta Badiako etorbidearen artean ibilgailuak uzteko eremua sortu dute, baina orain arte ikusitakoaren arabera, herritik kanpo datozenek ez dira leku berria maiztasun berarekin erabiltzen hasi, eta aparkatzeko ordainpeko eremua zabaltzea erabaki dute: “Portualdearen eta Badiako etorbidearen artean sortutako aparkalekuen kopuruak Itsas etorbidean galdutakoa orekatzen badu ere, ez dira hainbestetan okupatuak izanen, eta horren ondorioz, ez dute hein bereko diru-sartzea sorraraziko. Hori dela eta, ordaindu beharreko aparkatzearen eremua Mimosa etorbidera zabaltzea erabaki dugu”. Prezioak igo dituzte ere, eta moldaketa hori baliatu dute sistema errazteko. Lau eremu beharrean, bi eremu izanen dira aurrerantzean: urdina hiri-barnean eta geltokian, eta gorria hondartza aldean. “Prezioa euro batetik 1,20 eurora igoko da gune urdinean, [...]

Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko taldeak Orion egingo duten Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du bihar, 13:00etatik aurrera. Bestela, ur bizietako gaztetxoak Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan izan ziren joan den asteburuan, eta taldekako bigarr...