
Gazte Eguna egingo dute bihar zortzigarren aldiz Errenteria-Oreretako gazteek antolatuta. Maitane Linazasoro (Errenteria-Orereta, 1986) antolatzaileetako bat da. Gazte Eguna egingo duzue bihar. Zortzigarren aldia izango da, ezta? Bai. 1995ean nazio mailako Gazte Eguna antolatu zuten Oreretan. Urte hartan, Gazte Egunaren ekimenetan zendu zen Ibon Zabala gazte oreretarra. Eten bat izan zen eta ondoren, 2005ean, Zabalaren omenez hasi ginen antolatzen. Aurtengoa beraz, Gazte Egunaren zortzigarren aldia izango da. Nork antolatzen du Gazte Eguna? Herriko gazteen artean antolatzen da. Lehenengo aldia antolatzeko hainbat gazte eta koadrila elkartu ziren, eta haiek izan ziren antolatzaileak. Hortik aurrera hori izan da dinamika, herriko gazteak bildu eta guztion artean antolatzea. Aurten, adibidez, antolaketan parte hartu dugun gazteok hilabete pasatxo eman dugu asteazkenero bilerak egiten Patxikun, eta guztira hamar lagun elkartu gara. Behin egitaraua zehaztuta, lana banatu dugu herriko beste koadrilen artean. Eta zein helburu du? Urtero helburu ezberdin bat jartzen da, eta aurtengoa herriko gazteen arteko komunikazioa bermatzea da, elkar ezagutzea. Oreretako gazteek ez dugu izaten bata bestearen berri, bakoitza gure gunean ibiltzen garelako edo, eta ez dugulako gure arteko harremanik. Horrekin bukatu eta gazteen arteko komunikazio zubiak sortzea litzateke, beraz, aurtengo Gazte Egunaren helburua. Parte hartzearen gaineko zein balorazio egiten duzue? Gazte ugari animatzen da [...]

Hondarribiko egoilariek kiroldegiko aparkalekuan eta Minatera kalean autoa uzteko txartela eskura dezakete 20 eurotan. Foru kalean aparkatzeko ere, 20 euroko txartela atera dute, eta hauek, Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan eskatu behar dira. Irailaren ...

Sanpedroetako lehen eguneko argazki eta bideoak ikusteko klikatu hemen

Gazte Informazio Bulegoak bezala, Etxebizitza Bulegoak ere udako ordutegia egingo du. Astelehenetik aurrera (uztailak 2), Etxebizitza Bulegoak ordutegi jarraia izango du, goizez, 08:00etatik 14:30era.

Uztailean erakusketa aldatuko dute Petra Lekuona zaharren egoitzan. Juan Telletxea izango dute berriz artista gonbidatua, aurreko erakusketa arrakastatsua izan zen eta. Egurrezko erlojuak egiten ditu oiartzuar artisau horrek. Uztailaren 2tik 31ra bisi...

Azken txanpan sartu dira sanmartzialak. Hiru egun besterik ez dira geratzen, baina ez edonolakoak: San Pedro Eguna gaur, San Martzial bihar, eta Baserritarren Eguna etzi. Gaur ekitaldi irmoz beteta dator egitaraua, goizeko zortziretan Musika Bandak eta dultzaineroek jo behar dituzten dianak abiapuntu. 10:30ean hasita Junkal eliz parrokiaren ingurua bilakatuko da festa gune nagusia. Lehenik Udalbatza bertaraino gerturatuko da, Irun Hiria eta Txistularien bandek eta Irungo Atsegiñako erraldoiek lagunduta. 11:00etan izango da meza, eta elizkizuna bukatuta, hiritarrek leku ona hartzen saiatuko dira, zinegotzien aurreskua ikusteko. Goiza bukatzeko bandak kontzertua emango du udaletxeko arkupeetan; gutxi gorabehera ordu berean txirrindulariak Colon pasealekuko helmugara iritsiko dira. Arratsaldean, musika Arratsaldean musika giroa nagusituko da hirian. Meakan erromeria egingo dute eta tokan ariko dira, auzo giroan. Meakako Auzo Elkarteak antolatu du ekitaldia, baina irekia da, eta ez dira meakar eta ibarlarrak soilik bertan izango. Erdialdeko kaleak alaituko dituztenak Los Perolas eta los Tranquilos fanfarreetako kideak izango dira. 21:00etan Txanaletatik aterako den kalejiran parte hartuko dute, eta, ondoren, kalez kale ariko dira jotzen. Eguna bukatzeko bi alardeetako konpainiek errebista egingo dute, biharko egunerako dena prest dagoela ziurtatzeko. Egin beharreko tramitea da, baina festetako ekitaldia ere bada, eta jendetza bilduko da auzoz auzo egingo dituzten errebistetan. Ondoren, lastargien [...]

Miguel Romero Viento Sur aldizkariko editorearekin gosari-solasaldia antolatu du Mikelazulok biharko. Goizeko hamarretan hasiko den solasaldiaren barruan, Conversaciones con la izquierda anticapitalista europea idatzi duen azken liburuaren aurkezpena e...

Ereintza elkarteak urteko batzar orokorra egingo du uztailaren 3an bere egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea). Diruzaintzaren txostena, urte barruan egindako ekimenak azalduko dituzte, zuzendaritza berria hautatu eta datorren urterako egitasmoak aurkez...

Zaborraren gaiaren gaineko jarrera “alderdikoiak” alde batera uzteko, eta herritarren ongizatea “bermatu” eta ingurumena errespetatuko duen konponbidea bilatzeko eskatu du Errenteria-Orereta Bizirik plataformak. EAJk abiatu berr...

Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauri eta Mediterraneo isurialdeen banalerroaren bigarren etapa antolatu du uztailaren 14rako. Ibilbidea Yeguacerosetik (Belagoa) Iturzaetako (Larraiñe) gainera izango da eta bidean Kartxela eta Gaztarria mendiak zehark...

Landa eremuan hobekuntzak egiten ari dela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Legealdiaren hasieran gobernu taldeak esparru horretan hainbat konpromiso hartu zituela gogorarazi du Mendi eta Ingurumen sailak eta horren barruan, baserri guneko postontziak...

Ekaineko azken ostirala izanik, euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea eginen dute Hendaiako Kasino Zaharrean, Herrira herri mugimenduak deituta. Arratsaldeko zazpietan hasiko da kontzentrazioa. Apirileko ekitaldia 40 lagunetik gora elkartu...