Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gora San Pedro, San Martzial eta Irungo baserritarrak

Azken txanpan sartu dira sanmartzialak. Hiru egun besterik ez dira geratzen, baina ez edonolakoak: San Pedro Eguna gaur, San Martzial bihar, eta Baserritarren Eguna etzi. Gaur ekitaldi irmoz beteta dator egitaraua, goizeko zortziretan Musika Bandak eta dultzaineroek jo behar dituzten dianak abiapuntu. 10:30ean hasita Junkal eliz parrokiaren ingurua bilakatuko da festa gune nagusia. Lehenik Udalbatza bertaraino gerturatuko da, Irun Hiria eta Txistularien bandek eta Irungo Atsegiñako erraldoiek lagunduta. 11:00etan izango da meza, eta elizkizuna bukatuta, hiritarrek leku ona hartzen saiatuko dira, zinegotzien aurreskua ikusteko. Goiza bukatzeko bandak kontzertua emango du udaletxeko arkupeetan; gutxi gorabehera ordu berean txirrindulariak Colon pasealekuko helmugara iritsiko dira. Arratsaldean, musika Arratsaldean musika giroa nagusituko da hirian. Meakan erromeria egingo dute eta tokan ariko dira, auzo giroan. Meakako Auzo Elkarteak antolatu du ekitaldia, baina irekia da, eta ez dira meakar eta ibarlarrak soilik bertan izango. Erdialdeko kaleak alaituko dituztenak Los Perolas eta los Tranquilos fanfarreetako kideak izango dira. 21:00etan Txanaletatik aterako den kalejiran parte hartuko dute, eta, ondoren, kalez kale ariko dira jotzen. Eguna bukatzeko bi alardeetako konpainiek errebista egingo dute, biharko egunerako dena prest dagoela ziurtatzeko. Egin beharreko tramitea da, baina festetako ekitaldia ere bada, eta jendetza bilduko da auzoz auzo egingo dituzten errebistetan. Ondoren, lastargien [...]

admin
Bidasoa
2012/06/29

Azken txanpan sartu dira sanmartzialak. Hiru egun besterik ez dira geratzen, baina ez edonolakoak: San Pedro Eguna gaur, San Martzial bihar, eta Baserritarren Eguna etzi.

Zur jokoak

San Pedro Egunean ahazten dituztenez, bezperan ondo pasatzen saiatzen dira haurrak

Gaur ekitaldi irmoz beteta dator egitaraua, goizeko zortziretan Musika Bandak eta dultzaineroek jo behar dituzten dianak abiapuntu. 10:30ean hasita Junkal eliz parrokiaren ingurua bilakatuko da festa gune nagusia. Lehenik Udalbatza bertaraino gerturatuko da, Irun Hiria eta Txistularien bandek eta Irungo Atsegiñako erraldoiek lagunduta. 11:00etan izango da meza, eta elizkizuna bukatuta, hiritarrek leku ona hartzen saiatuko dira, zinegotzien aurreskua ikusteko.

Goiza bukatzeko bandak kontzertua emango du udaletxeko arkupeetan; gutxi gorabehera ordu berean txirrindulariak Colon pasealekuko helmugara iritsiko dira.

Arratsaldean, musika
Arratsaldean musika giroa nagusituko da hirian. Meakan erromeria egingo dute eta tokan ariko dira, auzo giroan. Meakako Auzo Elkarteak antolatu du ekitaldia, baina irekia da, eta ez dira meakar eta ibarlarrak soilik bertan izango.

Erdialdeko kaleak alaituko dituztenak Los Perolas eta los Tranquilos fanfarreetako kideak izango dira. 21:00etan Txanaletatik aterako den kalejiran parte hartuko dute, eta, ondoren, kalez kale ariko dira jotzen.

Eguna bukatzeko bi alardeetako konpainiek errebista egingo dute, biharko egunerako dena prest dagoela ziurtatzeko. Egin beharreko tramitea da, baina festetako ekitaldia ere bada, eta jendetza bilduko da auzoz auzo egingo dituzten errebistetan.

Ondoren, lastargien ekintzaren oroitzapen ekitaldia burutuko dute, Gipuzkoa etorbideko anbulatorioan (ikus ibilbidea ondoko koadroan).

Atzo bezala, gaur ere su artifizialekin amaituko da eguna. Osinbiribileko bidegorritik botatzen dituzte aurten suak eta, ondorioz, bidegorriko zati bat herritarrentzat itxita egoten da. Udaletik esan dutenez hiru leku dira aproposenak suak ikusteko: Gal estadioaren inguruaren eta ontziralekuaren artean dagoen bidegorri zatia, bidegorriaren hasiera Artia kanaletik, eta Santiago kalearen bukaera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.