Donibaneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 20. urtez hamasei orduko futbito txapelketa antolatu du astebururako. Larunbateko 09:00etan hasiko da lehia Donibaneko kiroldegian, baina taldeek aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako Donibaneko Itz...
Udako ordutegia du Gazte Informazio Bulegoak. Astean zehar: 11:00-13:00. Larunbatetan: 10:30-13:30.
Lartaun Abesbatzak antolatuta, Errenteriako Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du herrian igandean, 12:30ean, udaletxeko areto nagusian. Kontzertuan Lartaunek ere parte hartuko du kanta sorta batekin.
KZgunean telefono zenbakia aldatu dute. Aurrerantzean, honako telefono zenbakira deitu beharko dute hango arduradunekin harremanetan jarri nahi dutenek: 943 02 36 70.
Ekialdebusek ohiko zerbitzua indartuko du larunbatean gauean, Alarde Eguneko jai giroaz gozatzera Irun kanpotik hurbilduko direnei begira. Bi autobus lineetak izango dira aldaketak: E78an (Hondarribia-Irun) eta E77an (Hondarribia-Irun-errenteria-Donostia). E78an zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du 23:00etatik goizaldeko hirurak arte. Eta 03:00etatik 06:00etara ohi baino autobus gehiago jarriko dituzte, bi norabideetan (ikus beheko ordutegia). E77ari dagokionez 23:00etatik 01:00etara egunero bezala funtzionatuko du zerbitzuak. 01:00etatik aurrera orduro autobus bat jarriko dute. Hondarribitik azkena 05:00etan abiatuko da, eta Donostitik 05:50an. Ekialdebusen zerbitzuak larunbat gauean E78 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:10, 23:30, 23:50, 00:10, 00:30, 00:50, 01:10, 01:30, 01:50, 02:10, 02:30, 02:50, 03:10, 03:50, 04:30, 05:10 eta 06:00. E78 (irteerak Irundik, Gipuzkoa etorbidetik): 23:25, 23:45, 00:05, 00:25, 00:45, 01:05, 01:25, 01:45, 02:05, 02:25, 02:45, 03:05, 03:25, 04:05, 04:45, 05:25 eta 06:16. E77 (irteerak Hondarribitik, Ama Guadalupekoatik): 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00. E77 (irteerak Donostitik, Gipuzkoa plazatik): 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50 eta 05:50. Gainera, eguneko zerbitzuetan aldaketa txikiak izango dira, aratsaldez bakarrik. 16:00etatik aurrera (gutxi gorabehera), E25 autobus linearen Irungo azken geltokia Hondarribia kaleko 2. zenbakia izango da. Eta E27 linean ere aldaketak izango dira, arratsaldeko laurak eta gero: Donostiako norabidean Colon pasealekuko eta Gipuzkoa etorbideko geltokiak ezabatuko dituzte, eta Hondarribiko noranzkoan Elitxu geltokiraiono iritsiko da [...]
Kataxuloko gazteek antolatuta, pintxo poteoa egingo dute etzi arratsean gaztetxean. Euro baten truke, potea eta pintxoa izango dira.
Quique Escalante Argazkilaritza Lehiaketako argazkiak ateratzeko aukera bihar hasiko da, San Pedro Eguneko Alarde Tradizionalaren errebistan; etzi, San Martzial Egunean ere atera daitezke, Alarde Tradizionalean soilik. Izan ere, lehiaketaren oinarrien ...
Euskal Herriko musika eskola elkarteak antolatuta, XXI. mendeko hezkuntza artistikorako Hondarribiko deklarazioa sinatuko dute astelehenean arratsaldeko zazpietan Hondarribiko Paradorean. Mundu mailako hitzaldietan jasotako premisetan oinarrituko da de...
Gaur sanmartzialetako bigarren astebururako motorrak berotzen hasiko dira. Izan ere, kantineren aurkezpena egingo dute arratsaldean. Alarde Parekidea 20:00etan aterako da Urdanibia plazatik, 20:15ean Junkal plazan aurkezpena egiteko. Beranduago, 23:00etan, Alarde Tradizionalekoak irtengo dira Alberto Anguera plazatik, Zabaltza plazan bukatzeko. Gaur alardearen motorra berotzen hasiko bada ere, atzo irundarrak zein bisitariak ederki berotu ziren, egin zuen sargoriarekin. Atzo arratsaldean gazteen txanda izan zen, jaialdia egin baitzuten Urdanibia plazan. Graffittiak, tailerrak, dantza, musika… isobaren esku ez dagoen ezer ez zen falta izan. Iluntzean kontzertu batek hartu zion lekukoa, Granujas a Todo Ritmo taldea oholtza gainera igo baitzen. Gaur iluntzean eszenatoki hori Kataluniako bi taldek beteko dute. 22:45ean Bongo Botrako taldea ariko da —Todos los días sale el sol abestiaren egilea—. Txibiak eskatu ondoren, La Pegatina taldekoen txanda izango da. Bi gonbidatu berezi izango dituzte, gainera: Xabier Solano (Esne Beltza) eta Fermin Muguruza. Kontzertuaren ondoren ez da parrandarik faltako, eta La Pegatinaren abestiko Mari Carmenen semearekin aurkitzeko aukera izango du batek baino gehiagok, after-hour-ean. Bestelako musika eskaintza gogoko dutenek, izango dute nora joan: San Juan plazan Casting orkestra ariko da, eta Manuel Aznar enbaxadorearen kalean, berriz, camp dantzaldia egongo da, Dunboako Auzo Elkarteak antolatuta. Horrez gain, egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako. [...]
Haur eta helduentzako eskulan eta pintura ikastaroak antolatu dituzte uztailerako Lilixi tailerrean. Informazio gehiago nahi izan ezkero, 646 789 373 telefono zenbakira deitu daiteke.
Etzi izango da, 18:30ean, Ergoiengo Auzokalte elkartean; sarrerak bost euro balio du eta afariarekin 20 Soinuenea Fundazioak antolatuta (Herri Musikaren Txokoak) Udako Kontzertua etzi izango da, Auzokalte elkartean, 18:30ean. Sarrerak bost euro balio d...
Biharko (ostirala) ekimen berezia antolatu du Antxoko Herrira mugimenduak. Presoen eta iheslarien eskubideen alde eta “gatazkak sorturiko ondorio eta egoera guztien konponketa” eskatzeko, elkarretaratzea eta mosaikoa egingo dituzte Gure Zum...
Jatetxea izango da etzi plazako karpan: plater konbinatuak, kazola txikiak, txerrikumea, eta oilasko hanburgerrak Oiartzun Bihar hasi eta igandera arte, San Pedro Jaiak ospatuko dituzte Altzibar auzoan. Gainera, berritasunekin datoz aurten jaiak. Iaz l...
Aurten, herriko bi ikastetxetako ikasleek bioaniztasuna landu dute Eskola Agenda 21 hezkuntza programaren barruan. Oporrak hartu baino lehen, ohi bezala, urtean zehar landutakoa aurkeztu ziete udal ordezkariei pasa den astean. Aiora Perez de San Roman ...
Barrutiz barruti ari dira Pasaia Garbia plataforman bildu direnek atez atekoaren kontrako sinadurak biltzen. Azkenekoz Antxon izan ziren, eta plataformako kideek jakinarazi dutenez, 500 sinadura bildu zituzten han. Guztira, 2300 sinadura bildu dituzte ...
Traineruak eta arraunlariak garraiatzeko autoa utziko dio aurten ere EuskoAuto Toyotak San Juani. Atzo sinatu zuten hitzarmen berria, Toyotak Antxon duen egoitzan, Xabier Iriondo, EuskoAutoren kudeatzaileak, eta Xabier Arraras, Donibaneko klubeko lehendakariordeak.
Gaur hasi eta igandea bitartean jaietan murgilduko dira sanpedrotarrak. Jaien gaineko guztiak gertutik jarraitzeko klikatu hemen.
Gaur eta bihar su artifizialak izango dira Osinbiribil parkearen inguruan. Suak jaurtitzeko tresneria muntatzeko eta jasotzeko, eta segurtasun neurriak betetzeko, udalak trafikoa eta oinezkoen ibiltzea mugatuko du zenbait ordu eta guneetan. Hala, gaur...