
Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako Sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendu dizkiete laguntza horiek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko,...

Ander Imaz eta Andoni Ugaldek Irungo Pilota Txapelketako finala irabazi zuten asteburuan. Txapela janzteaz gain, Imaz partidako pilotari onena aukeratu zuten. Oihan Lopez eta Imanol Isasak, berriz, ezin izan zuten Udaberri Txapelketan ekialdeko finala ...

Oiartzungo herri bilguneak hilabeteroko bilera gaur egingo du, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan.

Muliateko eta Zezen Plazako guneak berritzen hasi dira. Hala, Muliate eta Zezen Plaza auzoak elkartuko dituzte, eta aldi berean, azken horretako argiteria eta ur hodiak berrituko dituzte. Muliate eta Zezen Plaza Tximista auzotik lotuko dituzte eta bide batez, eta Tximista auzoa ere berrituko dute horretarako. Baserritar etorbidetik datorren bideari jarraipena eman nahi diote Zezen Plazatik, Tximista pasatu, eta Muliateko gune berriraino.

Irailaren 30a arte, liburutegiak udako ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara irekiko dute eta arratsaldez itxita egongo da. Larubatetan 10:00etatik 13:00etara irekiko dute. Gainera, irailaren 15era arte, Biztanlearen Arre...

Mantentze gimnasia saioak antolatu dituzte Hondarribia Arraun Elkartean udarako. Saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte, 10:30etik 11:30era. Izena emateko 636 41 68 15ra deitu behar da.