
Baleak elkarteak antolatuta Sagarno Eguna ospatuko dute larunbat honetan Hendaiako Errepublika plazan, hilak 23. 17:30ean hasiko da besta, sagarno dastaketarekin. jarraian herriko elkarteek prestaturiko pintxoak jateko aukera izanen da, eta ez dira fal...

Jaizkibel mendiko sarbideak auto gidarientzat irailaren 31a arte itxi egin dituzte. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...

Lezoko Udalak herriko hiru eragilerekin hitzarmena sinatu zuen herenegun arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak eta Xanti Val Kultura teknikariak sinatu zuten hitzarmena Orratx! Antzerki Taldeko, Hezikuntza...

Gazte Foruak antolatu du, aurrekoaren arrakasta ikusita; 16:30etik aurrera izango da, Doneztebe plazan Apirilean antolatu zuen Gazte Foruak lehenengo Merkatruke azoka. Oso harrera ona izan zuen, eta jendeak berriro egiteko eskatu zien DBHko bi ikastetxeetako ikasleei. Hala, Gazte Foruak bigarren merkatruke azoka antolatu du etzirako. 16:30etik aurrera izango da, Doneztebe plazan. Aurrekoan bezala, helburua truke azoka izatea da: «Dirua alde batera utzi, eta trukea bultzatzea; behar ez duguna uztea, eta behar dugun zerbait hartzea, baina diruaren balioa kontuan hartu gabe». Dagoeneko utz daitezke azokarako gauzak —arropa, liburuak, CDak, patinak, baloiak, gailu elektronikoak…— Gazte Informazio Bulegoan. Mendiburu kalean dago. Informazio gehiago nahi duenak, helbide elektroniko bidez ere eska dezake: gazteinfo@oiartzun.org-era idatzita. Etzi bertan ere eraman ahal izango dira gauzak azokara. Trukerako zerbait uztean, kolore bateko txartel bat emango diote utzi duenari. Material bakoitzari, gaika, kolore bat eman diote gazteek: «Txarteltxo horrekin, merkatruke azokan kolore berdineko edozer gauza hartzeko aukera izango duzue». Hori bai, Merkatrukera eramaten diren gauzek ez dute hautsita egon behar, erabilgarri baizik. Trukatzen ez dena, berriz, behar dutenei banatuko diete Gazte Forukoek. Herritarrei azokan parte hartzeko deia egin diete: «Animatu zaitezte, ea denon artean zerbait polita, interesgarria, beharrezkoa, ezberdina, soziala eta praktikoa egitea lortzen dugun».

Hondarribiar talde batek Kantu Poteo ekimena antolatu du larunbaterako Portua auzotik zehar. Euskara eta euskal kantuak sustatzeko ekimena da larunbatekoa, herritar orori zabalik dago, eta Azeri elkartearen parean gelditu dira kantuz kalez kale eta tab...

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, eta bake prozesuari keinua eginez, zeharkaldia antolatu du Albaolak, Causeway Coast Maritime Heritage elkarte irlandarrarekin. Gernikako Bakearen Museotik Donostiara, Aieteko Bakearen Etxera. Horixe euskaldun eta irlandar arraunlariez osatutako 25 laguneko eskifaiak uztailaren hasieran osatuko duen itsas zeharkaldiaren ibilbidea. «Euskal Herrian bake garai honi bultzadatxo bat emateko asmoz» antolatu du Albaolak bake nabigazioa, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Atzo aurkeztu zuten ekimena, Albaolak San Pedroko Ondartxon duen Itsas Interpretazio Zentroan. Albaolako buru Xabier Agotek aditzera eman zuenez, Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage elkartearekin batera antolatu du Albaolak nabigazioa. Izan ere, bi elkarteek 2003az geroztik ezagutzen dute elkar. Orduan, Navigating Peace egitasmoan parte hartu zuten bi elkarteek. Bakea aldarrikatzeko Irlanda nabigatuz inguratu zuten orduan, sei aste iraun zuen itsas zeharkaldian. Albaolak eredugarritzat du esperientzia hura, eta orduz geroztik, elkarteari naturala zaion itsas ondarearen berreskuratze lanari, «bestelako balio erantsia» gehitu nahi izan diote, halako ekimenetan parte hartuz. «Bakea eta adiskidetzea aldarrikatu nahi ditugu, guztiok batera norabide berean arraun eginez», esan zuen Agotek. Bi ontzi erabiliko dituzte nabigaziorako: Arditurri eta Ameriketatik. Bi ontzietan, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako arraunlariak ariko dira bogan, nahasturik, eta horien artean bi gonbidatu berezi izango dira: Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak. [...]

Zazpigarren urtez, Hondarribiko liburutegiak literatura tailerrak antolatu ditu. Horrela, hiru tailer antolatu dituzte, literaturazaleek esperientziak trukatzeko. Gaur, osteguna, Liburuarekin Hitzordua izenburuko tailerra egingo dute, 15:30etik aurrera...

Udako denboraldiarekin heldu ohi da Puntal auzora jaien hasiera, eta urtero bezala, egitaraua prest dute bihar arratsaldean auzoko jaiei hasiera emateko. Aurtengoa beste urtetakoa baino motzagoa den arren, gogotsu dira auzokideak euren jaiekin. Egitar...

Ariel Roth musikariaren eta Maribel Verdu aktorearen bisitaren ondoren, Hondarribiko gastronomiaz eta herriaz gozatzera etorri den beste aktore bat badago: Miguel Angel Silvestre. Sin tetas no hay paraíso telesailarekin egin zen ezagun aktorea, El Duque-ren paperean. Hala, aste honetan Batzoki jatetxean izan da aktorea, eta esan duenez, “etxean bezala” sentitu da herrian: “Oso ondo jan dut, eta jendearen harrerarekin oso gustura nago”.

Suaren inguruan dantzan hasiko dituzte ospakizunak, eta traineru berriaren aurkezpenarekin bukatu Sanjoanekin batera heldu ohi da Pasaiara jaien egutegiaren hasiera, eta, Donibanen, beti bezala, guztiak prest dituzte jaietan murgiltzeko. Bezperan hasiko dira ospakizunak, larunbatarekin. Jose Ramon Sistiaga Kaxero-ri herritarrek antolatu dioten omenaldiarekin hasiko da giroa berotzen, goizean goizetik, baina jaien hasiera ofiziala etzi arratsaldean izango da. Aurten, Nerea Intxaustiri eta Ander Iñarrari egokitu zaie jaien hasiera iragarriko duen suziria botatzea. Derrigorrezko salbea, sua eta aurreskuaren ondotik, dantzaldia izango da plazan, aurten, Luis eta Itsasoren eskutik. Igandean, berriz, haurren danborradak esnatuko ditu Donibaneko kaleak. Maddi Lertxundiren eta Oier Mujikaren zuzendaritzapean, danborrak eta kupelak astinduko dituzte barrutiko txikienek goizean zehar. Arratsaldean, berriz, herriko traineru berria aurkeztuko dute, eta bide batez, duela 50 urte Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariak omenduko dituzte. sanjoanak 2012, egitaraua

Gaztañoko jai batzordeak jakinarazi duenez, sakelekoa aurkitu dute auzoan jaietan. Galdu duenak auzo elkartetik pasa behar du hura jasotzera.

Danza-Rin dantza eskolak dantza erakusketa egingo du etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunean 17:00etatik 19:00etara . Besteak beste, dantza latinoak, tangoa, sabel dantza, funky, eta musikalen dantza erakustaldiak egingo dituzte bertako ikasleek. Sarrer...

Urteko egunik luzeena izango da etzikoa, eta San Joan bezpera ospatzeko ekitaldi bereziak egingo dituzte Hondarribiko hainbat txokotan. Udako solstizioko gaurik motzenean ospatuko dute San Joan bezpera eta uda garaiari ongi etorria emango diote. Astea eguraldi kaxkar antzean pasa badute ere, aurreikuspenen arabera eguraldiak nabarmen hobera egingo du etzirako Hondarribian, eta udako denboraldiari ongi etorria merezi bezala emateko aukera izango dutela dirudi. Herrian egingo duten ekitaldi nagusia Kai Zaharrean izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ekitaldiari hasiera emateko Meakako Adixkideek aurreskua dantzatuko dute, geroago San Joan sua piztuko duten gunearen alboan. Gainera, Bentako aparkalekuan jarriko duten txosnan, Lumagorri oilaskoa eta Gernikako piperrak dastatu ahal izango dira. Jarraian, San Joan sua piztuko dute, eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak dantza giroa jarriko du. Hala, bertaratzen direnak animatuko dituzte elkarrekin dantzatzera. Kai Zaharrean suaren inguruan dantzan dabiltzan bitartean, Hondarribiko Musika Banda herriko hainbat tokitan San Joaneko zortzikoa jotzen ibiliko da. Gainera, beste hainbeste su piztuko dituzte han hemenka egun argitan, festa iluntasunean bukatu arte. Besteak beste, hondartza inguruan, auzoetan eta inguruko baserrietan. Arraunlarien aurkezpena Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztuko du etzi, Kai Zaharrean, San Joan sua piztu aurretik. Hala, udan hondarribiarrek animatuko dituzten arraunlariak Kai Zaharrean jarriko duten taula [...]

Musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute gaur, 18:30etik aurrera, Hondarribiko Paradorean. Bigarren mailatik hirugarrenera pasatuko diren musika eskolako ikasleek ziurtagiria jasoko dute.