Sanjoanak ospatuko dituzte asteburuan Donibanen
Suaren inguruan dantzan hasiko dituzte ospakizunak, eta traineru berriaren aurkezpenarekin bukatu Sanjoanekin batera heldu ohi da Pasaiara jaien egutegiaren hasiera, eta, Donibanen, beti bezala, guztiak prest dituzte jaietan murgiltzeko. Bezperan hasiko dira ospakizunak, larunbatarekin. Jose Ramon Sistiaga Kaxero-ri herritarrek antolatu dioten omenaldiarekin hasiko da giroa berotzen, goizean goizetik, baina jaien hasiera ofiziala etzi arratsaldean izango da. Aurten, Nerea Intxaustiri eta Ander Iñarrari egokitu zaie jaien hasiera iragarriko duen suziria botatzea. Derrigorrezko salbea, sua eta aurreskuaren ondotik, dantzaldia izango da plazan, aurten, Luis eta Itsasoren eskutik. Igandean, berriz, haurren danborradak esnatuko ditu Donibaneko kaleak. Maddi Lertxundiren eta Oier Mujikaren zuzendaritzapean, danborrak eta kupelak astinduko dituzte barrutiko txikienek goizean zehar. Arratsaldean, berriz, herriko traineru berria aurkeztuko dute, eta bide batez, duela 50 urte Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariak omenduko dituzte. sanjoanak 2012, egitaraua
Suaren inguruan dantzan hasiko dituzte ospakizunak, eta traineru berriaren aurkezpenarekin bukatu
Sanjoanekin batera heldu ohi da Pasaiara jaien egutegiaren hasiera, eta, Donibanen, beti bezala, guztiak prest dituzte jaietan murgiltzeko. Bezperan hasiko dira ospakizunak, larunbatarekin. Jose Ramon Sistiaga Kaxero-ri herritarrek antolatu dioten omenaldiarekin hasiko da giroa berotzen, goizean goizetik, baina jaien hasiera ofiziala etzi arratsaldean izango da. Aurten, Nerea Intxaustiri eta Ander Iñarrari egokitu zaie jaien hasiera iragarriko duen suziria botatzea.
Derrigorrezko salbea, sua eta aurreskuaren ondotik, dantzaldia izango da plazan, aurten, Luis eta Itsasoren eskutik.
Igandean, berriz, haurren danborradak esnatuko ditu Donibaneko kaleak. Maddi Lertxundiren eta Oier Mujikaren zuzendaritzapean, danborrak eta kupelak astinduko dituzte barrutiko txikienek goizean zehar.
Arratsaldean, berriz, herriko traineru berria aurkeztuko dute, eta bide batez, duela 50 urte Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariak omenduko dituzte.


