%2,03 jaitsi da langabezia Oiartzunen. Maiatzean behera egin du langabe kopuruak herrian.
Eleak mugimenduak eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du astearteko plenoan. Herenegun arratsaldean Merkatuzarren egindako agerraldian eman zuten horren berri Nekane Dominguez eta Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideek, eta halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak azken hilabeteetan egindako lanaren nondik norakoak azaldu zituzten. Horren harira, Errenteria-Oreretan eskubide zibil eta politikoen gainean ematen den egoeraren txostena prestatu dutela azaldu zuen Dominguezek: “Bertan azken urteotan lan politikoa egiteagatik zenbat pertsona atxilotu dituzten, zenbat epaitu eta zigortu eta zenbatek salatu dituzten torturak bildu dugu. Bestetik, hauteskundeetan bere burua aurkeztu ezin duten herritarren zerrenda ere azaltzen da txosten horretan”. Mozioak, lau eskaera Txosten hori udalean aurkeztu duten mozioaren “oinarria” dela gaineratu zuen Dominguezek, eta bertan, egungo egoera aipatzeaz gain, Eleak-ek lau eskaera egin dituela zehaztu zuen: epaiketa politikoak bertan behera uztea; lan politikoa egiteagatik espetxean dauden pertsona guztiak askatzea; legez kanpo utzitako antolakunde politiko guztiak legeztatzea; eta Alderdien Legea baliogabetzea. Mozioak AEK, Batera Bai, Bilgune Feminista, Gorripide, LAB eta Amalatz taldeen atxikimendua jaso du. Alderdi eta eragileei aurkeztu Txostena amaituta, herriko alderdi eta eragileei aurkeztu dietela jakinarazi zuten Eleak mugimenduko kideek, “tartean, Errenteriako Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariekin bildu gara, eta harrera ona izan dela esan behar dugu”. [...]
35 urteren ostean, autoa aparkatu du Patxi Hoyosek (Lezo, 1955), baina semeak, Aitorrek, jarri du berriro martxan. Ildo horretatik, “semeak jarraituko ez balu pena emango lidake rallien mundua uzteak”, esan du. Rallien mundura nola sartu ze...
Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Honako baldintzak bete behar dira: Gutxieneko adina 18 urte (jada beteak edo 2012an betetzeko). Gehienezko adina 26 urte (2012an 26 urte betetzen dituen ...
Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta, mutxiko saioa egingo dute igandean plazan, 12:00etan. Ondoren, ikasturtea agurtzeko bazkaria egingo dute.
Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da. 2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute. Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak. Parte hartze irekia Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak. Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea… Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa [...]
Kontaidazu ipuin bat ekimena egin zuten iazko udazkenean, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatuta. Ekimenean parte hartu zutenen ipuinak eskuragarri daude orain www.oarsoarrak.net webgunean, eskualdeko familia guztientzako. Guztira sei ipuin jarri di...
Udako igerilekua irekita dagoen bitartean, larunbatetan haurrentzako puzgarririk ez da egongo Elorsoron. Hala ere, udako igerilekua ixten den egunetan (euria egiten duenetan, alegia) bi eta zazpi urte arteko haurrek jolastu ahal izateko puzgarriak jarr...
Txarteltxoak eta panelak banatuko dizkiete arrainketariei, eta errezeten lehiaketa jarriko dute martxan Arrandegietan jarri du fokua aurten Euskara Oarsoaldeko Merkataritza Egitasmoak eta urte osoan ariko da establezimendu hauetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lanketa berezi horren barruan, bi ekimen berezi jarriko dituzte martxan aurten. Hala iragarri dute gaur, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak eta Oiartzungo zinegotzi Asier Legorburuk, Trintxerpeko Azokan eman zuten prentsaurrekoan. Batetik, arrainketariei arrandegietako hemezortzi produktu ohikoenekin prezioak jartzeko PVCko txarteltxo bereziak banatu dizkiete iragarri zuten. Txarteltxo hauek dagokion arrainaren irudia, euskarazko izena eta salneurria jartzeko hutsune bat izango dute. Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko dizkiete arrainketariei. Txarteltxoak eta panelak eskuratu nahi dituzten arrandegiak beren herriko euskara zerbitzura jo behar dute hauek eskatzera. Errezeta lehiaketa Kanpainak arrainketariak ez ezik, arrandegietako bezeroengana ere eragin nahi du. Hori dela eta, udazkenerako errezeta lehiaketa antolatuko dutela iragarri dute. Urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako euskarazko errezetak jasoko dituzte salgaien izenak euskaraz jarriko dituzten arrandegietan. Bezeroek kartazal batean sartu beharko dute errezeta, gainean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita. Eskualdeko lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Lau sari banatuko dituzte, herri [...]
Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute, elkarlanean. Asteleheneko lehenengo saioan, hamabi lagunek eta bost haurrek hartu zuten parte, baina interesdunek aukera daukate taldearekin ...
San Pedro eta San Martzial Jaiak direla-eta, trafikoan zenbait aldaketa izango dira hirian, batzuk iraunkorrak, eta beste batzuk ekitaldi jakin batzurengatik. Iraunkorren artean egunero 20:00etatik aurrera Urdanibia plaza, San Martzial kalea eta Alde Zaharrera ibilgailuz sartzea debekatuta egongo da, leku horietan burutuko dituzten ekitaldiak amaitu bitartean. Eta ekitaldiei dagokionez, honako hauek dira aldaketa nabarmenenak: Hilak 24 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. Hilak 28 19:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 00:00etatik aurrera, 45 minutuz, GI 636 errepidea moztuko da Osinbiribileko biribilgunearen eta Iparralde hiribidearen artean suziriak jaurtitzeko. 22:30etik 00:00etara, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroako hiribiderakoak. Hilak 29 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa dela-eta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 13:00etatik aurrera, trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak. Hilak 30, alarde eguna Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbidearen eta Eskoleta karrikaren artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere. 06:00etatik aurrera, Aldabe (San Martzial) mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu. Uztailak [...]