
Sainzigarrenea baserriko Gurutxet familiari babesa emateko sinadurak biltzeko banatu zituzten paperak ondorengo tabernatan jasoko dituzte etzidamu: Larra, Etxeberria, Wanba, Ttopara, Hontza, Muara, Lekuona eta Itxaropena. Auzibide baten ondorioz, gaur ...

Hainbat herritarrek udaleko Berdintasun arloarekin elkarlanean Emakumeentzako Autodefentsa Tailerra antolatu dute etzirako. Isabel Bernalek gidatuko du tailerra. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da tailerra, gimnasioan. Bazkaria ere iz...

Gaztelako tropek 1512. urtean Nafarroako Erresuma indarrez konkistatu zutela gogoratzeko ekitaldi nazionala deituta dago etzirako Iruñean. Bixi- Bixi elkarteak autobusa antolatu du hara joateko. Autobuserako zerrendak Itziar eta Pari Berri tabernetan ...

San Martingo Harritik, Erraitzera, handik Lakora mendia (1.877 m) igotzeko. Horixe Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Biraren barruko zazpigarren irteerarako prestatu duen ibilbidea. Igandean da irteera. Interesdunek elkartearen egoitzan eman dezakete i...

Hirugarren Mailara igotzeko bi partida jokatu dituzte zuri-gorriek, San Martin eta Bermeo taldeen kontra, eta biak irabazi. Josu Vidal (Pasai Antxo, 1984) Pasaia futbol taldeko kapitaina da. Beste taldeen emaitzen menpe dauden arren, baikorra da antxotarra. Bi partida jokatu eta biak irabazi. Indartsu ari zarete, ezta? Bai. Denboraldia luze xamarra egin den arren ondo iritsi gara bukaerara eta ilusioz heldu diogu azken txanpa honi. Orain zein da zehazki egoera Pasaiarentzat? Zer gertatu behar da Pasaia Hirugarren Mailara igotzeko? Ligan bigarrenak izan gara. Igoera promozioa jokatu dugu bizkaitar eta arabarren kontra eta bi partidak irabazi ditugu. Hala ere, honek ez digu igoera bermatzen, Hirugarren Mailan plaza eskuratu ahal izateko bi euskal taldek Bigarren B mailara igo beharko luketelako. Azken kanporaketa gainditu behar dute. Aukerak dituzuela uste duzu, edo zaila ikusten duzu? Aukerak badaude, baina kanporaketa horietan denetik gerta daiteke. Ea zorte pixka bat dugun. Hirugarren Mailara igoz gero, nola uste duzu moldatuko litzatekeela Pasaia? Beste maila handiago bat izango litzateke zentzu guztietan. Talde boteretsuak daude bertan, batez ere bizkaitarrak, diru asko mugitzen dutenak, eta zaila izango da horiei aurre egitea. Baina taldeak baditu horretarako argudioak. Zaleak primeran erantzuten ari dira. Pasaiaren 12. jokalaria al dira? Zalantzarik gabe. Etxeko partidatan, batez ere, [...]

Astelehenero bezala, Oarsoaldeko Langabeen Batzarra elkartuko da, baina oraingo honetan, Pontikan, farmaziaren parean. Batzarra irekia dela jakinarazi dute, eta edonork parte har dezakeela. Beraz, 12:00etan, bertan elkartzera animatu dituzte herritar g...

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat arrauna ikastaroak antolatu ditu Udalak, Ilunbe Arraun Elkartea, Sanpedrotarra Arraun Elkartea eta Pasai Donibane Koxtape arraun-klubekin elkarlanean. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen eta egindako ordainke...

Allerru Mendi Taldeak azkeneko irteera egingo du igande honetan. Horrela, Jaizkibel mendira egingo dute txangoa. Ohitura bilakatu da herriko mendi kuttuna bisitatzea, nahiz eta iaz tradizioari kale egin zioten. Lezotik atera eta Jaizkibel aldera egingo...

Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka: orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Azoka horien helburua da bertako produktuak ezagutaraztea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea. Herrian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. «Tamalez, denda horiek desagertzen ari dira pixkanaka, eta orain astean bitan egingo diren azokak salmentarako bideak izan daitezke ekoizle horientzat», esan zuen atzo goizean, Damarri plazan egin zuten agerraldian, Gregorio Berrotaran Udaleko Landa zinegotziak. Uda sasoiko produktuak Azoka egiten hasi zirenetik, salmenten kopurua bikoiztu egin zuten baserritarrek, eta horregatik, ekoizleak gehitzen joan dira. «Larunbatetan ere azoka egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Honako itxaropena dugu: larunbatetan asteazkenetan baino jende gehiago hurbiltzea azokara», gehitu zuen Landa zinegotziak. Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berberak izango dira, eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu [...]

Azken asteetan Behemendi Elkartea eta Hondarribiko Udala nekazal bideetako ertzak garbitzen ari dira. Denetara 60 kilometro inguru garbituko dituzte. Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Montaña eta Jaitzubia auzoetako bideak dira garbitzen ari direnak. Nekaz...

Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturak...

San Marko parkea aisialdirako gune aproposa dela gogoratu du Bilduk. Hondarribian “Millonetis” bezala ezagutzen den parkea, “bai biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate” esan du Bilduk, eta “Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten, biodibertsitateari dagokion altxorra”. Parke honetara maizenik joaten diren auzotarren kezkak jaso dituzte, eta idatzi baten bitartez Gobernuko taldeari jakinarazi dio. Udalak, presupuesto ezagatik ezin burutu izan den proiektua dela jaso dute erantzuntzat. “Proiektua idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzearena eta kiosko-taberna bat jartzearena. Bi proposamen hauek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke”. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ez egokia ere, tamaina horretako obrarik egitea. “Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea”. Proiektua baztertu dute Udal taldeak Bilduk San Markos parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, “polemika sortu nahi duen kanpaina besterik ez dela”, azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten. Herriaren parte hartzeari esker proposamena aldatu egin zuten. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin zuten, krisi ekonomikoa zela eta, lehentasuna zuten beste proiektu batzuk zeudelako: Portua, Soroeta eta Gabarrari berritzea, edo Itsas Etxea eta Kultur [...]

Hondakinen kudeaketaren gaiak pil-pilean segitzen du Gipuzkoan. Hedabide handiek sekulakoak eta bi botatzen segitzen dute errauste planta eraikitzea galeraz dezakeen edozein planteamenduren aurka. Gezur bat behin eta berriz errepikatuta, egi bihurtzen delako saioan. Zorionez, errealitatea egoskorra da, eta Gipuzkoan jauntxo diren lobbyei handiegia gertatzen ari zaie kontrolatzeko. Espainiako PPren gobernuak berak eredugarritzat dauka Usurbilgo Atez Atekoa. Europako Parlamentuak onartu berri duen txostenak zabortegi kutsakorren itxiera eta material birziklagarrien errausketa debekatzea eskatzen du. Europako Batzordearen materialen efizientziarako bide orria ildo beretik doa. Aldundiak aurrekontuaren erdiarekin guzti honetara egokituko den eta errausketa baztertuko duen plangintza aurkeztu du. Berri itxaropentsuak handik eta hemendik. Arauak eta plangintzak osasuna eta ingurumenaren alde. Arauak eta plangintzak. Bi hanka itxaropenari eutsi ahal izateko. Baina itxaropenari egonkortasuna eta oreka emateko ezinbestekoa dugu hirugarren hanka baten gainean eustea. Herritarron babesa da hirugarren hanka hori. Herritarron babesik gabe, itxaropenak ez du behar besteko sendotasunik eta egonkortasunik izango. Herritarrok ezin dugu geldi geratu. Gure esku dago, zaborra, errautsa, kutsadura eta etsipenaren grisetik aldegin eta birziklaia, iraunkortasuna eta itxaropenaren koloreak izango dtuen etorkizunari euskarria jartzea. Hirugarren hanka hori finkatzeko antolatu dugu ekainaren 17ko aldarrikapen-festa Saguesen. Denok gara hondakinekin dugun arazoaren parte, eta denok daukagu konponbidean gure lekua. Alderdikeriak eta ika-mikak alde batera [...]

Gipuzkoa Zero Zaborrek errausketaren kontrako mosaiko erraldoia egingo du igandean (hilak 17), Aire garbiak bira nazan lelopean, Donostian, Saguesen. Oiartzungo Udalak herritarrak mosaiko erraldoi honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, “Gipu...

Hondakinak atez ate biltzearen kontra sinadurak bilduko dituzte etzi Antxon Pasaia Garbia plataformako kideek. Iragarri dutenez, 10:30etik 13:30era arte izango dira Zumardian eta Axular plazan. Larunbatean Trintxerpen aritu ziren sinadurak biltzen, eta...

Ikastola berriaren ondotik igarotzen den errekatxoaren ingurua nahikoa zikina dago, eta hori dela-eta ikastolako gurasoek auzolana antolatu dute iganderako. 10:30ean bilduko dira gurasoak.

Erabakia beraiekin hitz egin gabe hartu dela kritikatu dute Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek Lepo izan zen herenegun Antxoko Kultur Etxea. Han egin zen udalbatzarra, eta gobernu taldea eta oposizioko hautetsiak ez ezik, ehiztari ugari bildu zen plenoa zuzenean jarraitzera. Izan ere, Usoa eta Galepertarrak elkarteek Ulian ehiza berriro baimentzeko eskatuz aurkeztutako mozioa zegoen erabaki beharrekoen artean. Eguzki taldeko ekologistak, bestelako herritarrak, eta aldundiko hainbat ordezkari ere izan ziren bertan, publikoaren artean. Iazko urrian Ulian ehiza debekatzen zuen mozioa onartu zuen Udalbatzak, Bilduren ekimenez eta Pasaiako Ezkerraren babesaz. Erabaki horrekin Pasaiako Udalak Uliako hiri parkea babesteko apustua egin zuen, Eguzki talde ekologistaren eskariz. Erabakiak, baina, herriko ehiztarien haserrea piztu zuen, eta orduz geroztik, hainbat protesta egin dituzte, azkena atzoko udalbatzarrean. Udalak debekuaren erabakia haien iritzia kontuan hartu gabe hartu duelako kexu dira ehiztariak, eta hori leporatu zioten behin eta berriro gobernu taldeari. «Adar-jotzea iruditu zaigu udalaren jarrera. Formetan jokaera penagarria izan da», salatu zuten. 2009an udalak Uliako ehiza postuen egoera aztertzeko eta horien berri txosten batean jasotzeko akordioa hartu zuela gogoratu zioten gobernu taldeari ehiztariek, baita oposiziotik ere, eta «akordio hura gaindituz», debekuaren alde egin izana leporatu zioten. Izan ere, EAJk, PPk eta PSE-EEk ehiztarien mozioa babestu egin zuten herenegun. [...]

Niessen elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo Sagardo Egunaren balantzea egingo dute gaur, 20:00etan, elkartean bertan. Elkarteko kide guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzen deialdia ireki du. Guztira, 19.832 euro bideratuko ditu deialdi horren barruan dauden euskararen erabilera sustatzeko helburua duten bost ataletara. Horien artean, ...