Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Asteazkenetan ez ezik, larunbatetan ere egingo dute baserritarren azoka

Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka: orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Azoka horien helburua da bertako produktuak ezagutaraztea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea. Herrian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. «Tamalez, denda horiek desagertzen ari dira pixkanaka, eta orain astean bitan egingo diren azokak salmentarako bideak izan daitezke ekoizle horientzat», esan zuen atzo goizean, Damarri plazan egin zuten agerraldian, Gregorio Berrotaran Udaleko Landa zinegotziak. Uda sasoiko produktuak Azoka egiten hasi zirenetik, salmenten kopurua bikoiztu egin zuten baserritarrek, eta horregatik, ekoizleak gehitzen joan dira. «Larunbatetan ere azoka egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Honako itxaropena dugu: larunbatetan asteazkenetan baino jende gehiago hurbiltzea azokara», gehitu zuen Landa zinegotziak. Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berberak izango dira, eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu [...]

admin
Hondarribia
2012/06/14

Bertako produktuak ezagutaraztea eta baserritarrei slamenta errazteko tresna izatea dute helburu.

Bertako produktuak ezagutaraztea eta baserritarrei slamenta errazteko tresna izatea dute helburu.


Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka: orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan. Duela zenbait urte azoka egiteko saiakerak egin eta aurrera atera ez ziren arren, Hondarribiko 11 ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan.

Azoka horien helburua da bertako produktuak ezagutaraztea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea. Herrian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. «Tamalez, denda horiek desagertzen ari dira pixkanaka, eta orain astean bitan egingo diren azokak salmentarako bideak izan daitezke ekoizle horientzat», esan zuen atzo goizean, Damarri plazan egin zuten agerraldian, Gregorio Berrotaran Udaleko Landa zinegotziak.

Uda sasoiko produktuak
Azoka egiten hasi zirenetik, salmenten kopurua bikoiztu egin zuten baserritarrek, eta horregatik, ekoizleak gehitzen joan dira. «Larunbatetan ere azoka egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Honako itxaropena dugu: larunbatetan asteazkenetan baino jende gehiago hurbiltzea azokara», gehitu zuen Landa zinegotziak.

Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berberak izango dira, eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu bat ere egongo da.

Etzi egingo dute larunbateko lehenengo azoka, eta iraila arte egingo dituzte asteburura begirako feriak. Ordutegia 08:00etatik 13:00etara izango da, eta azokan eros daitezkeen produktuak uda sasoikoak izango dira: tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.