
Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuak hizkuntza honen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia ireki du. Udalak guztira 19.832 euro bideratuko ditu deialdi honen baitan dauden euskararen erabilera sustatzeko helburua duten bost ataletara. Horien...

Akelarrek antolatuta, Mediatekak Hasier Etxeberriaren ‘Inesaren balada’-ren irakurketa publikoa jasoko du gaur Gaur, Akelarre Euskal Kultur Elkartearen Literatur Menturak antolatzen duen Irakurraldiaren hirugarren ekitaldia eginen dute Francois Miterrand Hendaiako Mediatekan, 14:00etatik aurrera. Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute aurten, eta Etxeberriak berak eginen du irakurketa publikoaren aurkezpena. Guztira 80 pertsonak parte hartuko dute ekimenean, baina askoz gehiago izanen dira Irakurraldia jarraitzeko aukera izanen dutenak: batetik, Mediatekaren kanpoaldean pantaila erraldoia jarriko dutelako, eta, bestetik, lehen aldiz streaming bitartez emango dutelako. 2010ean antolatu zuten lehen irakurketa publikoa; orduan euskal ipuin eta kondairak irakurri zituzten; 75 lagun elkartu ziren Mediatekan. Iaz, animalien gaia landu zuten, eta ehunetik gora pertsonak parte hartu zuten. Aurtengo saiorako Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute. «Irungo Toki Alai ikastetxean liburua irakurketarako eduki zutela, eta ikasleen artean arrakasta handia izan zuela entzun nuen, eta lantaldean proposatu nuen. Ondo iruditu zitzaien, gazteak erakartzeko egokia zelako», dio Gema Elorriagak, Irakurraldiko antolatzaileetako batek. Berak eta Miren Intxaustik hartu dute lan gehiena. «Itsasoarekin lotutako liburu bat aukeratu nahi genuen», gaineratu du Intxaustik. Arratsaldeko ordubietan hasiko da gaurko irakurketa publikoa. Jendeari garaiz joateko eskatu diote, batez ere, hasierako ekitaldirako. Liburuaren egileak aurkeztuko du ekitaldia, eta puntu eta amaieraren ondoren ere Etxeberria izanen [...]

Emakumeen indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Udaleko Ongizate Aholku Batzordeak eta hiriko emakume taldeek antolatu dute elkarretaratzea, hilabetero bezala.

Osteguneko 24:00etatik ostiraleko 06:00ak arte argi mozketa izango da Elizalde auzoko honako kale hauetan: Yon Oñatibia etorbidea; Iparralde etorbidea; Manuel Lekuona etorbidea; Mendiburu kalea; Rafael Pikabea etorbidea; Doneztebe plaza; Landetxe plaz...

Pilar Peña, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskoletako ehunka dantzarik parte hartuko dute asteburuan Dantzaburua 2012 ekimenaren zazpigarren urtean. Hiru eguneko jaialdia Hondartza kiroldegian egingo dute, eta ikasturtean zehar eskoletan egiten duten lana erakutsiko dute. Saskibaloi kantxa, dantza taula bihurtuko dute. Dantza eskola bakoitzak egun bat dauka bere lanak erakusteko eta Pilar Peña dantza eskola beteranoak hasiko du ekimena, etzi. 28 urte bete ditu aurten eskolak, eta adin guztietako 200 dantzari inguruk parte hartuko dute etziko saioan. Taldeko dantzak izango dira guztiak, eta jazza, funkya eta egungo dantza estiloen koreografiak erakutsiko dituzte, bi orduz. Bigarren egunean, Kuki Garcia dantza eskolaren txanda izango da. Eskola gazteagoa den arren, Dantzaburua egiten hasi ziren urtetik parte hartu du dantzaldian. Dantza modernoak egingo dituzte eta taldeko koreografiak izango dira nagusi. Hala, dantza estilo berriak jorratuko dituzte. Areto dantzak Dantzaburuaren hirugarren emanaldia izango da ezberdinena. Carlos Zapirain dantza eskolak emango du eta aretoko dantzak izango dira. Aurreko bi egunetako agertokia kenduko dute, eta kantxa libre utziko dute bikoteen arteko dantzez gozatzeko. Carlos Zapirain dantza eskola, Pilar Peñarenaren antzera, herriko eskola zaharrenetakoa da. Sarrerek bi euro kostatuko dute eguneko, eta kiroldegian bertan eros daitezke, saioak hasi aurretik. Egitaraua Etzi, Hilak 15 Pilar Peña dantza eskola. [...]

Azaroko uholdeek kalte ugari sortu zituzten, batik bat, ibaiaren ondoko auzoetan, eta oraindik, kalte guztiak ez direla konpondu salatu du Eguzki talde ekologistak. Sei hilabete horietan “kalte ekonomikoak konpontzeko bidean” jarri dituztela iritzi dio; ez, ordea, “ingurumenean sortutako kalteak”. Orduz geroztik Fanderian dagoen errotara doan erreka hustua dagoela azaldu du, eta auzoa eta Alcamporen artean zegoen presaren aztarnak ere ibaian jarraitzen dutela. Beharrezkotzat jo du kalteak konpontzea, “errekaren biotopoa bizirik irauteko”. Udaran ur emaria gutxituko dela arrazoituta, neurriak “lehenbailehen” hartzeko eskatu du.

Gizarte Agenteek hiru asteko kanpaina egin dute —urteko laugarrena—, hiritarren mugikortasun ohituren berri izateko, eta informazioa emateko. Informazioaren alorrean oinezkoen auto harrapatzeak saihesteko segurtasun neurriak jakinarazi dituzte, eta...

Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan. Ordizian lortu zut...