Herriko dantza eskoletako ehunka dantzari, Dantzaburua ekimenean
Pilar Peña, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskoletako ehunka dantzarik parte hartuko dute asteburuan Dantzaburua 2012 ekimenaren zazpigarren urtean. Hiru eguneko jaialdia Hondartza kiroldegian egingo dute, eta ikasturtean zehar eskoletan egiten duten lana erakutsiko dute. Saskibaloi kantxa, dantza taula bihurtuko dute. Dantza eskola bakoitzak egun bat dauka bere lanak erakusteko eta Pilar Peña dantza eskola beteranoak hasiko du ekimena, etzi. 28 urte bete ditu aurten eskolak, eta adin guztietako 200 dantzari inguruk parte hartuko dute etziko saioan. Taldeko dantzak izango dira guztiak, eta jazza, funkya eta egungo dantza estiloen koreografiak erakutsiko dituzte, bi orduz. Bigarren egunean, Kuki Garcia dantza eskolaren txanda izango da. Eskola gazteagoa den arren, Dantzaburua egiten hasi ziren urtetik parte hartu du dantzaldian. Dantza modernoak egingo dituzte eta taldeko koreografiak izango dira nagusi. Hala, dantza estilo berriak jorratuko dituzte. Areto dantzak Dantzaburuaren hirugarren emanaldia izango da ezberdinena. Carlos Zapirain dantza eskolak emango du eta aretoko dantzak izango dira. Aurreko bi egunetako agertokia kenduko dute, eta kantxa libre utziko dute bikoteen arteko dantzez gozatzeko. Carlos Zapirain dantza eskola, Pilar Peñarenaren antzera, herriko eskola zaharrenetakoa da. Sarrerek bi euro kostatuko dute eguneko, eta kiroldegian bertan eros daitezke, saioak hasi aurretik. Egitaraua Etzi, Hilak 15 Pilar Peña dantza eskola. [...]
Pilar Peña, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskoletako ehunka dantzarik parte hartuko dute asteburuan Dantzaburua 2012 ekimenaren zazpigarren urtean. Hiru eguneko jaialdia Hondartza kiroldegian egingo dute, eta ikasturtean zehar eskoletan egiten duten lana erakutsiko dute.
Saskibaloi kantxa, dantza taula bihurtuko dute. Dantza eskola bakoitzak egun bat dauka bere lanak erakusteko eta Pilar Peña dantza eskola beteranoak hasiko du ekimena, etzi. 28 urte bete ditu aurten eskolak, eta adin guztietako 200 dantzari inguruk parte hartuko dute etziko saioan. Taldeko dantzak izango dira guztiak, eta jazza, funkya eta egungo dantza estiloen koreografiak erakutsiko dituzte, bi orduz.
Bigarren egunean, Kuki Garcia dantza eskolaren txanda izango da. Eskola gazteagoa den arren, Dantzaburua egiten hasi ziren urtetik parte hartu du dantzaldian. Dantza modernoak egingo dituzte eta taldeko koreografiak izango dira nagusi. Hala, dantza estilo berriak jorratuko dituzte.
Areto dantzak
Dantzaburuaren hirugarren emanaldia izango da ezberdinena. Carlos Zapirain dantza eskolak emango du eta aretoko dantzak izango dira. Aurreko bi egunetako agertokia kenduko dute, eta kantxa libre utziko dute bikoteen arteko dantzez gozatzeko. Carlos Zapirain dantza eskola, Pilar Peñarenaren antzera, herriko eskola zaharrenetakoa da.
Sarrerek bi euro kostatuko dute eguneko, eta kiroldegian bertan eros daitezke, saioak hasi aurretik.
Egitaraua
Etzi, Hilak 15
Pilar Peña dantza eskola. 20:00etan, kiroldegian.
Etzidamu, Hilak 16
Kuki Garcia dantza eskola. 19:00etan, kiroldegian.
Igandea, Hilak 17
Carlos Zapirain dantza eskola. 19:00etan, kiroldegian.

